Industrializazio ereduak industrializazioa bizkaian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

).INDUSTRIALIZAZIO EREDU DESBERDINAK A. Bizkaiko industrializazio eredua Altzairua lantzeko asmatu zen Bessemer bihurgailua Europako siderurgian aplikatu ondoren, fosfororik gabeko burdin mearen (“hematitea") eskaera areagotu zen, Bizkaiko burdin meategietan zegoen burdin minerala mota honetakoa izanik, beronen , ustiakuntza nabarmen hazi zen.Izan ere, Bizkaiko ezkerraldeko meategiak aire zabalekoak izateak (harrobiak, erauzten errazak) eta lanean aritzen eskulanaren prezio murritzak ustiatze-kostu txikiak eragiten zituen; honez gainera , garraioak ez zuen horrenbesteko arazorik sortzen meatzeak itsasadarretik hurbil zeudelako. Honek guztiak eta etekin handi azkarren susmoak bultzatu zituzten Euskal Herriko eta atzerriko kapitalistak meatze haietan inbertsioak egitera, "ustiakuntza koloniala" bezala ezagututako fenomenoa garatuko delarik. (Atzerrikoak dirua jarriko dute meatzeetan lan egiteko eta gero bertan ateratakoa lurralde propioetara eraman zuten, horrek ez zuen EHn dirurik uzten). XIX. Mendearen azken herenean mea-konpainia batzuk sortu ziren. Britainiarrak ziren batzuk The Bilbao River and Cantabrian Railway C.L.  Burdinaren esportazioa (Ingalaterrara) izan zen euskal merkataritza-ontziteria bultzatu zuen faktore nagusia. Bestalde, Bizkaiko garapen ekonomikoan paper guztiz garrantzitsua bete zuen siderurgiak, Bilboko itsasadarrean kokatua.  1880 Urtean hasieran eraiki ziren siderurgia-multzo handienak: Altos hornos de Vizcaya Espainiako siderurgia-multzo handiena eratu zuten.Industria-mota honek bultzaturik, industria berriak sortu eta garatu ziren (metalgintza, ontzigintza, elektrikoa...B. Gipuzkoako industrializazio eredua:Gipuzkoako industria herrialdean zehar banatu zen, kontzentrazio-maila handiagoa zen Deba eta Oria ibaien arroetan, Azkoitian, Beasainen eta Donostialdean. Era askotako industria zegoen: siderurgia, ehungintza , papergintza, armagintza, metal-eraikuntza..., eta ez zegoen, Bizkaian bezala, sektore nagusi bat.Enpresari txiki eta erdi mailako askok parte hartu zuten hartan. Prozesu hau Bizkaikoa baino motelagoa izan zen, Errestaurazioaren garai osoan luzatu zen eta bultzada nabarmena eman zioten l. Mundu Gerraren garaian. Sektore guztietatik, papergintza, ehungintza eta siderometalurgia izan ziren nabarmenenak:⁃ Papergintza: 1842. Urte inguruan abiatu zen, Oria ibarrean La Esperanza, paper jarraituzko Espainiako lehenengo faktoria sortzean. Eta hainbat enpresak bat eginda, Papelera Española eratu zuten, espainiar merkatuan aitzindari bihurtu zena. ⁃ Ehungintza: Katalanen konkurrentziak sektorea espezializazioa bilatzera behartu zuen, espartinak (Azkoitia) edo txapelak (Tolosa eta Azkoitia) fabrikatuaz.⁃ Gipuzkoar siderometalurgiak Bizkaiko burdin mea hurbil egotea aprobetxatu zuen famili enpresetan zein fabrika handiagoetan hainbat produktu lantzeko (Unión Cerrajera, Orbea, Gárate..).⁃ Armagintza: Eibarren non, energia elektrikoa erabiltzen hasi izanari esker hazkunde handia ezagutu zuen eta nazioartean ospe handia lortu zuen (Lehen Mundu-Gerra, erabakigarria izan zen).3. BESTE FAKTORE BATZUK:A. BANKA:Industria hazkundea bankarekin eta finantza erakundeekin oso harreman estuan egon zen, Banco de Bilbao buru (1857) eta ondoren sortu ziren Banco de Vitoria (1900) eta Banco de Vizcaya (1901).Apurka apurka euskal bankuek espainiar bankaren markatuan geroz eta garrantzi handiagoa hartu zuten eta, 1922an Espainiako bankak guztira zituen erreserben erdia zegoen euskal erakundeen esku.B. GARRAIOAK:Garapen ekonomikoak garraio-sare moderno bat eskatzen zuen. Errepide-sarea nabarmen garatu zen. Itsas trafikoak garrantzi handia hartu zuen Bilboko portua izan zen haren erreferentziarik nagusiena.Trenbidea izan zen, garraio mailako berritasunik handiena. Errestaurazioaren garaian eraiki ziren Euskal Herriko burdinbide gehienak, bai barnekoak, bai Europarakoak zein Espainiarakoak

Entradas relacionadas: