Industria-kokapena eta garapena gaur egun

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Gaur egungo industria-kokapena

Kokapenerako gaur egungo faktoreak

Denboran zehar faktoreak aldatu egin dira:

  • Baliabide naturalak hurbil egoteak garrantzia galdu du.
  • Garraio eta komunikazio ona eta eskulana eskura izatea garrantzitsua da.
  • Faktore nagusiak: berrikuntzarako eta informazioarako inguru ona eta lehia-abantailak.

Gaur egungo joerak: hedapena eta pilaketa

a) Industria-espazioa periferiara hedatzen ari da:

  • Industria-pilaketa handiek arazoak dituzte (lur garestiak).
  • Hobekuntza teknologikoei eta garraioen arloko hobekuntzei esker, lekurik hoberena aukeratzen da.
  • Industrializazio endogenoaren garapena.
  • Deslokalizazioak sektore helduetan eragin handiena du.

b) Espazio zentraleko industria-pilaketa mantendu egin da.

Gaur egungo industria-inguruak

Espainian desoreka handiak daude kokapenaren inguruan. Honek gutxien industrializatutako lekuak kaltetu ditu.

Industria-inguru garatuak

Madrilgo eta Bartzelonako barrualdeko espazio zentralak dira Espainiako industria-zentro nagusiak. Sektore helduak erori, birmoldatu eta suspertu egin dira; ondorioz, industria tertziarizatu egin da.

Hedatzen ari diren industria-inguruak eta ardatzak

  • a) Metropoli-koroak: Hirien periferiako ingurua. Industria tradizionalak poligonoetan ezartzen dira, edo enpresa berritzaileak parke teknologikoetan.
  • b) Hiri-inguruko zerrendak: Nabe txikiak dituzten poligono txikietan kokatu ohi dira.
  • c) Industria-garapeneko ardatzak: Nazioan, Ebroren haraneko eta Mediterraneokoa dira; eskualde mailan, Madrilen inguruan.
  • d) Ondo komunikatutako landa-inguruak: Oro har, industria txikiak dira, prestakuntza txikikoak, baina batzuetan enpresa berritzaileak ere sortzen dira.

Gainbeheran dauden industria-inguruak eta ardatzak

Bizkaiko golkoaren inguruan ezartzen dira. Gainbeheraren arrazoia industriak sektore helduetan duen espezializazioa da. Ondorioa desindustrializazioa da, nahiz eta inguru batzuetan industria suspertu egin den.

Industrializazio induzitu eta urriko inguruak

  • Industrializazio induzituko inguruak: Aragoin, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian daude. Leku horietan industria-barrutiak sortu dira.
  • Industrializazio urriko inguruak: Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak.

Entradas relacionadas: