Industria Iraultzak: Lehena eta Bigarrena Euskaraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Lehen Industria Iraultza

  • Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen azken herenean, eta gero Europa osora hedatu zen.
  • Lehen fasean bi sektore nabarmendu ziren: ehungintza eta siderurgia.
    • Ehungintza: Kotoian oinarrituta zegoen. Kotoiaren ehungintzak hainbat berrikuntza tekniko integratu zituen. Kotoia kolonietatik Britainia Handira ekartzen zen.
    • Siderurgia: Burdinan eta ikatzean oinarrituta zegoen. Burdinaren ekoizpena izugarri hazi zen. Material honen eskaria handia zen, makinak egiteko eta trenbide-sarea eraikitzeko erabiltzen hasi zelako.
  • XVIII. mendearen artean, manufakturak eskulangile-lantegi txikietan egiten ziren. Eskulangile bakoitzak bere lan-erritmoa kontrolatzen zuen:
    • Ez zuten ordutegi finkorik eta norberak erabakitzen zuen zenbat produktu ekoiztu.
  • XVIII. mendearen amaieratik, lantegiak desagertzen hasi ziren eta fabrikak sortu ziren. Fabriketan, langileek makinak erabiltzen zituzten lan egiteko. Lehen makinak funtzionatzeko, energia iturri berri bat behar zen.
  • 1769an, James Wattek lehen lurrun-makina asmatu zuen.
  • Zergatiak: Lehen Industria Iraultza Britainia Handian hasi zen baldintza hauek eman zirelako:
    • XVIII. mendeko biztanleria-hazkundea eta kolonia ugari izatea.
    • Burdina-meategi eta ikatz mineral ugari zituelako, ikatza baitzen lehen makinak martxan jartzeko erabilitako energia iturri nagusia.

Garraiobide Iraultza

Nabigazioa

  • Lehen garraio-berrikuntzak izan ziren.
  • 1807an, Fultonek lurrun-motorrez propultsatutako itsasontzien lehen linea komertziala sustatu zuen.
  • Suezko kanala 1869an ireki zen Mediterraneo Itsasoaren eta Itsas Gorriaren artean (Egipton).

Trenbidea

  • Lurrun-makina lokomotorrak propultsatzeko erabiltzen zen.
  • Burdina trena eta errailak egiteko erabiltzen zen.
  • 1814an, Stephensonek lehen lurrun-lokomotorra egin zuen.
  • 1830ean, bidaiarentzako lehen trenbidea estreinatu zuten, Liverpool eta Manchester artekoa.

Ondorioak

  • Garraio berriek eragin handia izan zuten ekonomian eta gizartean:
    • Merkataritzak hazkunde handia izan zuen.
    • Munduko ekonomia espezializatu egin zen.
    • Garraio berriek eguneroko bizitza ere aldatu zuten.

Bigarren Industria Iraultza

1. Energia-iturri berriak

  • 1870etik aurrera probatu zituzten: elektrizitatea eta petrolioa. Apurka-apurka, energia-iturri berri horiek ikatza ordeztu zuten.
  • Ehungintzak nagusitasuna galdu zuen, eta elektrizitate-industriak eta kimika-industriak sektore siderurgikoaren lekua hartu zuten.

2. Garraiobide berriak

  • Garraioan aldaketa garrantzitsuak izan ziren.
  • Bi garraiobide berri: automobilak eta hegazkinak.
    • Petrolioa erabili zuten erregai gisa.
    • 1885ean automobila asmatu zen (Benz).
    • Lehen hegazkin-hegaldia (Wright anaiak), berriz, 1903an izan zen.
  • Bi herrialdetan garatu ziren, Estatu Batuetan eta Alemanian.

3. Enpresa handiaren eta banka modernoaren sorrera

  • Enpresa handia eta banka modernoa sortu ziren.

4. Ekoizpen-sistema berriak

  • XIX. mendearen amaieran, ekoizpena handitzeko, lan-sistema berriak jarri zituzten martxan.
  • Taylorismoa: Taylor ingeniariak asmatu zuen. Lana eginbehar laburretan banatu zuen, bakoitzaren iraupena zehaztasunez kronometratzeko. Langile bakoitza eginkizun jakin batean espezializatzen zen, eta lanaren arabera jasotzen zuen soldata.

Entradas relacionadas: