Industria iraultza nekazaritza hedapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,2 KB

2.2 Europaren gorakada, 1550-1800. Atlantikoko ekonomien hazkundea

-Nekazaritza: Garai hartan 5000 biztanletik gorako populazioa zegoen, eta hauek, artisautzan asko aritzen ziren. Gainera, janaria Baltikotik inportatzen zen. Nekazaritza intentsiboa bultzatu zuten faktoreak ondorengoak dira: 1) Herbehereak: Hiriak eta artisautzak harreman zuzena zuten, izan ere, hirigintzak nekazaritza intentsiboa bultzatu zuen. Elikagaien eskaintza bi iturrietatik lortzen zen, atzerritik eta bertako nekazaritza intentsibotik. Nekazaritza intentsiboa egiteko bi aukera zeuden: baratzak (zuhain landareak, abereak elikatzeko; lekadunak, lehengaiak) eta abeltzaintza (ongarria, esnea, gurina, haragia). Honetarako, hiriak sortzen hasi ziren, lurrak itsasoari kendutakoak ziren polders izenekoak. Era berean, abeltzaintzatik ongarri naturalak ateratzen zituzten. Horretarako, abeltzaintza higigaitza izatea lortu behar zuten, ongarria lortzeko. Hau lortzea garrantzitsua zen baratzeak aberasten baitzituen eta hortaz, errendimendua handitu. Hau dena modu intentsiboa handitzeko edo gutxitzeko hiru aldagaien arabera zen: merkatuko prezioa, merkatuaren distantzia eta lurraren emankortasuna. 2) Britainia Handia: Zerealak eta artilea ziren produktu nagusiak. Era berean, nekazaritza bertan intentsiboa eta kapitalista zen. Lurraren jabeak nobleak, elizak eta udalak ziren. Bi errentari mota zeuden: alde batetik, errentari txikiak, hauek, lurrak zatitu eta errentari txikien artean banatzen zituzten (ez zen izan aukera), eta bestetik, errentari handiak, hauek, berriz, jabego osoa errentari handi baten esku uzten zituzten (aukera zuten). Errentari handiak Landlord deitzen ziren eta bi aldaketa egin zituzten. Alde batetik, lurrak hartu eta hesiak jartzen hasi ziren. Hesitzeak pribatizazio prozesua suposatzen du. Honi enclosure esaten zaio. Bestetik, errotazio berria lantzen hasi ziren (lau urteko errotazio-Norfolk sistema) hiru urteko errotazio sisteman oinarrituz, baina, honek, ez zuen lugorririk.// Honek denak, lursailen pribatizazioa kentzea lortu zuen desamortizazioaren bidez. Elizaren lurrak eta herri ondasunak lurren merkatu askean sartu ziren. Beste ondoriotako bat, lurren intentsitatea handitzea zen.// Harremanak kapitalistak ziren, soldatapeko eskulana erabiltzen zuten lanak ezin zituztelako haiek bakarrik egin, hau da, langileak behar zituzten.

-Manufakturak: Manufakturaren protagonista nagusiak ehungintza eta siderurgia dira. 1) Ehungintza: Hiru baldintza bete zirenean ehungintza garatzen hasi zen: -Errenta elastikotasuna ehungintza oso elastikoa zelako, hau da, errentaren edozein aldaketak ehungintzari eragiten zion. -Merkatu berriak XV. Mendetik aurrera egon ziren, Amerikako kolonietan. -Barne merkatua handitu zenean populazioa handitzea ekarri zuen. Kokapen ezberdinak egon ziren: -Italia alde batetik luxuzko produktuak egiten zituen gremioen bidez. Gremio hauek, zer, nola eta zein preziotan salduko zen produktua erabakitzen zuten (kaleetan banatuta).- Bestetik, Holanda eta Ingalaterraren helburua Europan zegoen gremioen nagusitasuna kentzea zen horretarako oihalgintza berria sortu zen. Gainera, eskariaren konposaketa aldatu egin zenez eta populazioa azkar hazi zenez produktu merke eta arinak egitea lortu zuten, ez luxuzkoa (Italiako kasuarekin alderatuz). Hasierako produkzio-prozedura nekazariak landak lantzen zituen, baina sorrera osagarri bat sortu zen nekazariek sarrerak handiagotzea nahi zutelako. Horregatik, Verlagerrek, enpresari alemanak, verlag system sistema garatu zuen, hau da, lehengaiak eta kapitala modu eraginkor batean antolatu zituen eta lana banatu egin zuen. Hau dela eta, merkatua zabaldu egin zen kostuak murriztuz eta ekoizpena handituz. Honekin Gremioen gainbehera prozesua lortzea nahi zuten. Estrategia berri hauek Holanda eta Ingalaterraren helburua betetzea ekarri zuen, hau da, gremioak gutxitzea lortu zuten horrela Italia alde batera utziz. Aldaketa hauek protoindustria ekarri zuen (industria aurretiko garaia). 2) Siderurgia: Gizartearen baldintza orokorren menpe zegoen eta ez ekonomiaren menpe ez zelako hain garrantzitsua garai haietan. Aldaketa tekniko bati esker siderurgia garatzea lortu zuten, burdinolaren bidez teknologia berria sortu zen eta honek lehenengo labe garaiak sortzea ekarri zuen. Labe garaien inguruan bi herrialde desberdintzen dira: Suedia eta Ingalaterra. Batetik, Suedian minerala eta egurikatzari esker XVI. Mende bukaeran Labe garaiari hasiera eman zion. Bestetik, Ingalaterrak Suediaren egoerari aurre egiteko egurikatza ez zuenez beste teknologia berri bat sortu zuen. Egurikatza erabili beharrean harrikatza erabiltzen zuena mineralekin batera.Ondorioz, produkzio-ahalmena igo egin zen, adibidez, lehenengo labe garaian 4 burdinola erabili zituzten. Honekin batera produkzio-kostuak jaistea lortu zuten teknologia berriarengatik kontzentrazio prozesua zela eta, hau da, meategietatik gertu kokatzen ziren. Honek denak merkatal kapitalismoa garatu zuen. - Merkataritza:1) Ezaugarri orokorrak: Nabigazioan teknologia berriak agertu ziren: kartografian, iparorratzak eta lema. Honen ondorioz, inbertsio altuak izan ziren, baina, inbertsioen etekinak distantzia handiko harremanetan handitu egin ziren. Honek, metal preziatuak eta plantazioen ekonomia (kafea, kotoia) lortzea ekarri zuen. Guzti hau Holandan eta Ingalaterran gertatu zen, kokapenagatik, itsas baliabideengatik eta teknologia eta artilleriagatik. 2) Merkantilismoa: helburua kanpo merkataritza kontrolatzea (esportazioak igo, inportazioak jeitsi) eta metal preziatuen erreserbak handitzea nazioaren aberastasuna lortzeko. Hau lortzeko, hainbat tresna erabili zituzten: koloniak (lehengaiak ekarri, produktu bukatuak saldu); monopolioak (merkatak konpainia pribilegiatuak); eta gerra (toki estrategikoak, bideak,... Kontrolatu). 3) Merkatal kapitalismoaren oinarriak:a)Merkataritza antolakuntza: Elkarte Anonimoak: XVI. Mendean. Holandan: 1602 (espezieen merkataritza lortzeko); 1608 (burtsa); 1609 (Ansterdango bankua). Elkarte anonimoak sortzearen arrazoiak: kapital iraunkorraren beharra, arriskuak banatzen ziren, “irabaziak” eta “kapitala” banatzen ziren. b) Finantza tresnak: bi modu eman ziren: Kanbio letra (epe laburreko kredituak) eta banku sistema: ez ziren krediturik ematen, eragiketa arruntak egiten ziren (transferentziak, deskontuak,...), zor publikoa finantzatu zen eta 1694an Ingalaterrako Bankua sortu zen Elkarte Anonimo moduan.

Entradas relacionadas: