Industria Iraultza: Kontzeptu Gakoak eta Eraldaketa Ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

Industria Iraultzaren Oinarrizko Kontzeptuak

Mekanizazioa eta Industria Iraultza

Mekanizazioa: Gizakiek ondasunak ekoizteko egiten duten lanaren zati bati, makinak erabiliz egiten denean, mekanizazioa esaten zaio.

Industria Iraultza: Britainia Handian sortu zen XVIII. mendearen erdialdean. Nekazaritzan oinarritutako ekonomia batetik industria oinarri zuen ekonomiarako urratsa eragin zuen, kapitalismoa eta klasetan banatutako gizartea ekarriz.

Ekoizpen Sistema Berriak

Fabrika-sistema: Ekoizteko sistema berria. Langile asko eraikin handietan kontzentratzea eragin zuen, energia-iturri berriak erabiltzeko eta eskulana kontrolatzeko. Serieko ekoizpena eta produktibitatearen hazkunde handia ekarri zituen.

Enclosure Acts: Ingalaterrako Parlamentuak lurrak hesitzeko onartutako legeak. Jabetza pribatua sustatu zuten eta ondorioetako bat jabetza-kontzentrazioa izan zen.

Labore berriak: Nekazaritzako aldaketa bat izan zen; patatak eta artoa sartu ziren, elikagaien aniztasuna ekarriz.

Siderurgia eta Energia

Siderurgia: XVIII. mendean asko igo zen itsasontziak, munizioak eta tresnak egiteko burdinaren eskaera. Horrek siderurgian beste erregai bat bilatzea sustatu zuen, egur-ikatza baino merkeagoa eta eraginkorragoa. Ikatza: Industria Iraultzako energia-iturri nagusia bihurtu zen. Harrikatzaren eskaerak gora egin zuen, lurrun-makinetan eta burdina zein altzairua ekoizteko erabiltzen zelako.

Ekonomia eta Gizarte Egitura

Merkatu-ekonomia: Industria Iraultzarekin, autokontsumorako ekoizteaz gain, hiriko merkatuetan saltzea bilatzen zen. Ekoizpenaren hazkundea, biztanle-kopuruaren gorakada eta biztanleen erosahalmen handiagoa eragin zituen.

Kapitalismoa: Jabetza pribatuan oinarritzen den ekonomia-sistema da. Eskaintza eta eskariaren legeak arautzen du merkatua.

Banku-erakundeak: Ugaritu eta dibertsifikatu egin ziren; aurrezkiak hartu eta industria kapitalez hornitu zuten.

Librekanbismoa eta Protekzionismoa:

  • Librekanbismoa: Estatuak nazioarteko merkataritzan parte hartzen ez duen ekonomia-sistema.
  • Neurri protekzionistak: Atzerriko produktuei muga-zergak ezartzearen alde egiten du.

Politika eta Eskubideak

1812ko Konstituzioa: Cadizen herrialde osoko batzarretako ordezkariak bildu ziren, liberalak gehienak, konstituzioa onartzeko. Subiranotasun nazionala, botere-banaketa, gizonezkoen sufragio unibertsala eta hainbat eskubide indibidual aitortzen zituen.

Entradas relacionadas: