Industria-iraultza, Ideologiak eta 1929ko Krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en con un tamaño de 3,06 KB

Errusiar Iraultzaren arrazoiak

Ekonomikoak

  • Biztanleria egoera txarrean bizi zen eta gosetea pairatzen zuen.
  • Teknologia atzeratua.
  • Langile klase berriaren sorrera.

Politikoak

Industrializazio maila txikia izan arren, aldaketa hauek gertatu ziren:

  • Aldaketa politikoak nahi zituen klase ertaina sortu zen.
  • Botere absolutua Tsarraren esku zegoen; jendeak askatasun politikoa nahi zuen.
  • Tsarraren babesleak: eliza ortodoxoa, noblezia, administrazioa eta armadako goi-karguak.
  • Dumak ez zeukan botererik.

Militarrak

  • 1905ean Japoniaren kontrako gerra galdu zuten, eta grebak hasi ziren.
  • Jende asko hil zenez, "Igande odoltsua" izena hartu zuen.
  • Lehen Mundu Gerran sartu ziren, baina porrot egin zuten eta bizi-baldintzak asko jaitsi ziren.

Ideologien konparaketa

  • Denbora-tartea: 1789 - 1917
  • Eremu geografikoa: Frantzia, Britainia Handia, AEB - SESB, Europa ekialdea
  • Pentsalariak: Montesquieu, Rousseau, Adam Smith - Marx, Engels
  • Liderrak: Churchill, Roosevelt, Robespierre - Stalin, Lenin, Trotsky
  • Balioak: Askatasuna, berdintasuna legearen aurrean, indibidualismoa - Berdintasuna gizartean, kulturan eta ekonomian (taldea da garrantzitsua).
  • Politika: Konstituzioa, botereen banaketa, hauteskundeak - Partidu bakarra, dena kontrolatzen duena.
  • Ekonomia: Estatuak ez du ekonomian botererik (merkatu librea) - Jabetza kolektiboa (estatuak erabaki ekonomikoak hartzen ditu).

Ariketa praktikoa

  • b, b, c, c, c, b, b, b, gezurra, Espekulazioa

1929ko Krisia

Zergatiak

  • Gainprodukzio-krisia: Industria asko ekoizten ari zen, baina erosle gutxi zeudenez, produktuak bota behar zituzten.
  • Inbertsio espekulatiboak burtsan: 1927-29 bitartean akzioek gora egin zuten. Jendeak maileguak eskatzen zituen erosteko, eta "burbuila espekulatiboa" sortu zen.

Leherrarazlea: Ostegun Beltza

Inbertitzaileek akzioak erosteari utzi zioten bat-batean. Jendea izutu egin zen, dirua galtzen hasi ziren eta akzioen balioak 1933ra arte jaitsi ziren.

Ondorioak: Depresio Handia

  • Bankuen porrotak: aurrezkiak desagertu ziren, inbertsioak eta kontsumoa geldituz.
  • Enpresa askok itxi behar izan zuten.
  • Langabezia tasa altua.
  • Nekazari asko miserian bizi ziren.
  • Krisiaren hedapena: AEBk maileguak itzultzeko eskatu zuen eta politika protekzionistak ezarri ziren.

Gainditzeko neurriak: New Deal

1933an, Rooseveltek New Deal programa martxan jarri zuen:

  • Banku sistemaren eta burtsaren erregulazioa.
  • Ongizate-estatuaren oinarriak (diru-laguntzak).
  • Hobekuntza sozialak.
  • Lan publikoetan inbertsio handiak (lanpostuak sortzeko).
  • Enpresa eta nekazarientzako laguntzak.

Entradas relacionadas: