Industria Iraultza: Historia, Gizartea eta Berrikuntzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB

1. Industria Iraultza: Kontzeptua eta Faseak

Definizioa: Ekoizpen-prozesuetan masiboki makinak erabiltzen hastearen ondorioz sortu ziren aldaketa ekonomiko eta sozial garrantzitsuen multzoa.

Datak eta faseak

  • 1760: Lehen Industria Iraultza, Britainia Handian.
  • 1870: Bigarren Industria Iraultza, AEBetan.

2. Nekazaritza eta Demografia

1.3. Nekazaritza iraultza

  • Norfolk sistema: Lurra lau zatitan banatzen zen eta garia, arbia, garagarra eta irusta landatzen ziren txandaka.

1.2. Iraultza demografikoa

Hazkunde demografikoaren bilakaera:

  • XVIII. mendera arte: Jaiotza-tasa altua eta heriotza-tasa altua; hazkundea motela zen.
  • XVIII. mendeko bigarren erdian: Jaiotza-tasa altua eta heriotza-tasa baxua; hazkunde demografiko handia.

Heriotza-tasaren jaitsieraren arrazoiak:

  • Elikadura hobetu zen (patata eta artoa).
  • Higiene publiko eta pertsonalaren aurrerapenak.
  • Osasungintzako hobekuntzak: Edward Jennerrek baztangaren aurkako txertoa asmatu zuen eta ospitale berriak eraiki ziren.

3. Ekoizpen-sistemak eta Teknologia

2.1. Lantegietatik fabriketara

  • XVIII. mendera arte: Eskulangileek objektuak osorik ekoizten zituzten, eskuz eta tresna sinpleekin.
  • XVIII. mendeko bigarren erditik aurrera: Lan-banaketa (espezializazioa) eta makinen erabilera (energia hidraulikoa eta lurrun-energia).

Lurrun-makina: James Wattek patentatu zuen.

2.2. Ehungintza

Makinak lurrunaren bidez mugitzean, Britainia Handiko ehungintza asko hazi zen. 1800ean, 350.000 pertsona inguru aritzen ziren kotoia iruten eta ehuntzen.

2.3. Siderurgia

  • Labe-garai Modernoa: Ekoizpen eta kalitatea handitu egin zuen

  • Erregaiak: Hasieran Egur-Ikatza erabiltzen ziren geroago Koke-Ikatza(minerala)  erabiltzen hasi ziren

Entradas relacionadas: