Industria iraultza definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,89 KB

Industrializazio prozesuaren alde positiboak eta negatiboak

Industrializazio prozesuaren alde positibo eta negatiboekin hasi aurretik aipagarria izango litzateke honi buruzko ezaugarri pare bat aipatzea. Industrializazio prozesu hau ez zen izan bat bateko iraultza, izan ere, iraultza hau aldakuntza geldo bat izan zen, mailakatua izan zela, hots, iraultza progresiboa. Aldakuntza hori aurreko mendeetan izan zen, XVIII. Mendearen azkenaldian Ingalaterran azkartua, geroago, XIX. Mendearen erdialdean Europako hainbat herrialdeetara hedatu zena, hamarkada batzuk geroago AEB-ra eta Japoniara heldu zena eta azkenik, XX. Mendea hasia, Europako periferiako herrialdeetara heldu zena, hala nola, Errusia, Espainia, Italia, Austria-Hungaria eta abar.

Iraultza honi esker berrikuntza tekniko erabakarriak heldu ziren baina honek aurrera egin ahal izateko hainbat baldintza beharrezkoak izan ziren, hala nola, biztanleriaren hazkundea, industrietan langileak ezinbestekoak baitziren, nekazaritzazen garapena baita ere ezinbestekoa izan zen industriak aurrera jo ahal izateko, merkataritza eta garraioa produktuak zabaltzeko eta esparru politiko-industrialaren babesa ekonomia bultzatzeko.


ABANTAILAK:

Prozezu teknologikoa: Makina berrien asmakuntzak garrantzi handia izan zuen industrializazioaren prozezuan, ehungintzan batez ere. Lurrun makinak, trenbideak eta siderurgia hobetu egin ziren. Garraio eta komunikazioan hobekuntzak: Morsek eta Bellek telefonoa eta telegrafoa asmatu egin zituzten. Asmakuntza hauen helburua lehengaiak askoz ere azkarrago eta merkeago produkzio zentroetara heltzea zen, ondorioz, errepideak, portuak eta garraiobideak hobetu egin ziren. Egunkariek, kontsumoaren hazkuntzarekin lagundu egin zuten publizitatearen eta notizien bidez. Komertziorako forma berriak: Industrializazioak komertziorako forma berriak sortu zituen, adibidez salmentak epeen bidez egitea edota bidaietako agentziei deiak egiteak, azken hauek expertuak ziren produktuaren kolokazioan. Lan metodologia berriak: Industrializazioak lan metodologia asko aldatu egin zuen onerako eta txarrerako. Lana produktiboagoa bilakatu zen mekanizazioari eta lan banaketari esker, kate-lana garatu egin zen eta honekin batera  lan espezializazioa asko garatu zen ( fordismoa eta taylorismoa). Fabrikak eta tailerrak agertu egin ziren, industria garatu zen, energia forma berriak aprobetxatu egin ziren, produkzioa erritmo konstantean hazi zen eta industrian erabiltzen zen esku lana eraginkorra zen. Mugikortasun berrikuntzak: Bidesariko errepideak, ubideak, trenbideak, hegazkinak eta bestelarikoak eraiki ziren estatuaren laguntzaren bitartez. Gainera, barne-eztandako motorraren aurrerapenei eta kimika arloan latexaren aurrerapenei esker automobilen fidagarritasuna lortu zen. Gizartean aldaketak: Gizarteak aisialdiari eta kulturari garrantzi handiagoa ematen hasi ziren eta analfabetizazioa asko jaitsi zen. Kimika arloa: Arlo honetan baita ere berrikuntza nabarmen ugari egon ziren, izan ere, kimikaren helburua ongarri artifiziala lortzea eta nekazaritza-sektorearentzat nitrogenoa, potasioa eta fosforoa ekoiztea zuten helburu. Horretaz gain, plastikoan, latexan eta nylonean hainbat aurrerrapen izan zituzten.

Seguritate soziala: Estatuaren kontura, gutxieneko gizarte-babesa lortzeko lehen urratsak heldu ziren eta honekin batera sindikatu eta alderdi politiko modernoen ( langileengandik hurbilak) garatu egin ziren, alderdi politiko ezkertiarrak. Langileen mugimenduak ere sortu ziren eta enpresa bakoitzean langileen sindikatu bat haien eskubideak bete daitezen.

Enpresak: Enpresa txiki eta ertainek nagusigoa hartu zuten, azken batean, industria enpresen nagusigoa zuten, hots, bigarren sektorearena. XIX. Mendeatik aurrera enpresa handiek goraldia izan zuten integrazio bertikalaren bidez eta modu honi esker, transakzio-kostuak murriztea lortu zuten eta eskala ekonomikoaren onura handitu zuten. Enpresa elkarteak agertu ziren. Enpresaren jabetza eta kudeaketa banandu egin zen. Kudeaketa esku profesionaletan gelditu zen. Guzti honetaz gain, nazioarteko korporazio handia agertu egin ziren eta nazioarteko enpresen goraldia izan zuten

Entradas relacionadas: