Industria eta Hirugarren Sektorea: Definizioak eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB

Industria Sektorea

Industria Prozesua

Industria prozesuak behar dituen elementuak:

  • Kapitala (inbertsioa)
  • Energia (elektrizitatea)
  • Lehengaia
  • Ezagutza eta zientzia
  • Teknologia eta ingeniaritza
  • Lana

Industria Definizioa

Lehen sektoretik lortutako lehengaiak eraldatu eta produktu landuak edo erdi landuak bihurtzen dituzten ekonomia jarduerak biltzen dituen sektorea da.

Kokapen Eragileak

Industriaren kokapenean eragina duten faktoreak:

  • Garraioa
  • Eskulana
  • Hurbiltasuna
  • Politika
  • Lurzorua
  • Natura baliabideak

Industria Motak

Industria Astuna

Beste industriak hornitzen ditu. Adibidez: siderurgia edo burdingintza, metalurgia, petrokimika, zementua, ekipamendua.

Ezaugarriak:

  • Energia eta lehengai kantitate handia behar du.
  • Instalazio handiak eta konplexuak.
  • Kutsadura sortzen du.

Industria Arina

Merkaturako kontsumo produktuak ekoiztea du zeregin nagusia. Adibidez: elikagaien industria, kimikoa, elektronikoa, automobilgintza eta ehungintza.

Ezaugarriak:

  • Lehengai eta energia gutxi behar du.
  • Hirietatik gertu kokatzen da.
  • Kutsadura gutxiago sortzen du.

Industria Eremu Nagusiak

  • Amerika: AEB, Mexiko, Brasil, Argentina, Txile.
  • Europa: Frantzia, Alemania, Errusia eta Erresuma Batua.
  • Asia: Txina, Japonia, India, Hong Kong, Hego Korea, etab.

Industria Desorekak

Herrialde Aberatsetan

  • Gero eta jende gutxiago industrian eta gero eta gehiago zerbitzu sektoreetan.
  • Prestakuntza handia duten langileak daude.
  • Lan baldintza onak, oro har.
  • Deslokalizazioa gertatzen da.

Herrialde Pobretan

  • Eskulan ugari.
  • Gero eta jende gehiago industrian eta gero eta jende gutxiago lehen sektorean.
  • Prestakuntza gutxiko langileak.
  • Lan baldintza txarrak eta esklabotza.

Industria Prozesua Espainian

  • XIX. mendearen erdialdean: Hasi zen industrializazioa.
  • XX. mendearen hasieran: Biztanle aktiboaren %16 jarduten zuen industrian. Jarduera industrial gehiena Katalunian, Euskal Herrian eta Asturiasen zegoen.
  • 1936: Espainiako Estatu Kolpea eta industrializazioaren garapena gelditu zen.
  • 1950 - 1970: Industria indartzen hasi zen (biztanle aktiboaren %35ek egiten zuen lan industrian).
  • 1980: Industria birmoldaketa eta modernizazio prozesua.
  • Gaur egun: Industriak garrantzia galtzen du hirugarren sektorearen aurrean.

Hirugarren Sektorea (Zerbitzuak)

Definizioa eta Jarduera Nagusiak

Pertsonen beharrak eta nahiak asetzen dituzten zerbitzuen multzoa da hirugarren sektorea.

Jarduera nagusiak 5 dira:

  • Turismoa
  • Garraioa
  • Komunikabideak
  • Merkataritza
  • Zerbitzuak

Ezaugarriak: Tertziarizazioa eta zerbitzu publikoak eta pribatuak.

Turismoa

Aisialdirako egiten diren bidaiak dira.

Hiru mota nagusi:

  • Turismo tradizionala
  • Turismo kulturala
  • Turismo berria

Garraioa

Garraioa ezinbestekoa da gure gizartean gaur egun.

Lau mota daude:

  • Errepidekoa
  • Trenbidekoa
  • Itsasokoa
  • Aireko garraioa

Beraien arteko arazo nagusia kutsadura da.

Komunikabideak

Komunikazioaren helburua informazioa trukatzea da.

Bi mota:

  • Pertsona arteko komunikazioa
  • Gizarte komunikazioa

Lehen posta korreoa edo fax-ak erabiltzen ziren; gaur egun, mugikorra edo telebista (EITB, Nafar Telebista, TVE1, etab.).

Zerbitzu Publikoak eta Pribatuak

Zerbitzuak publikoak edo pribatuak izan daitezke.

Hezkuntza

Herritarren hezkuntzarako eta prestakuntzarako diren zerbitzuak biltzen ditu.

Osasuna

Oinarrizko behar bati dagokio, hala nola giza eskubide bati dagokion zerbitzua da, eta horregatik hirugarren sektoreko jarduera garrantzitsuenetako bat da.

Beste Zerbitzu batzuk

  1. Segurtasuna
  2. Justizia
  3. Suhiltzaileak
  4. Erregistroak
  5. Bankuak eta kutxak (finantza zerbitzuak)

Merkataritza

Bi mota:

Barne Merkataritza

Denda txikiak (fruta dendak) eta denda handiak (supermerkatuak).

Kanpo Merkataritza

Herrialde batek beste herrialdeko jende edo enpresekin egiten duen salerosketa da.

  • Herrialde batek beste bati saltzen diona esportazioa da.
  • Herrialde batek beste bati erosten diona inportazioa da.

Merkataritza balantza positiboa denean, superabita esaten zaio, eta negatiboa denean, defizita esaten zaio.

Definizio Garrantzitsuak

Deslokalizazioa

Ekonomian, deslokalizazio edo deskokatzea lantegi baten leku-aldaketari deitzen zaio, lantegi berriko kostuak murriztu edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen dena.

Tertziarizazioa

Tertziarizazioa edo Ekonomiaren tertziarizazioa ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin (lehenengoa eta bigarrena) alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPGri egindako ekarpenari dagokionez.

Entradas relacionadas: