Industri iraultza langile mugimendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB
LANGILE MUGIMENDUA
Hastapenak
Langile mugimenduari loturiko lehen liskarrak 1811. Urtean gertatu ziren, inork agindu gabe eta mugimendu luditak sustatuta. Zenbait langile makinak hondatzen hasi ziren, makina horiek lanpostuak murriztuko eta lan-baldintzak okertuko zituztelakoan.
Klase-kontzientzia (interes komunak dituen gizarte-talde bateko kide sentitzea) zabalduz joan zen neurrian, langileak antolatu egin ziren: elkarteak sortu ziren, mutualitateak edo elkarri laguntzeko sozietateak eratu ziren, gaixorik, ezindurik edo zaharturik zeuden elkartekideei laguntzeko asmoz.
1824tik aurrera, lanbide bereko langileen elkarte batzuk sortu ziren, sindikatu izenekoak, lan-baldintza hobeak, soldata handiagoak eta eskubide politikoak (sufragio unibertsala) aldarrikatzeko.
Sozialismoa
Langile-mugimenduaren oinarri teorikoa osatu zuen ideologia nagusietako bat da. Sozialismoa garatu ahala, adar hauek bereizi ziren:
Sozialismo utopikoa. Kooperatibismoa eta jabego kolektiboa bultzatuko zituen anaiarteko gizarte solidarioa proposatzen zuen, desberdintasunak gainditzeko.