Indukzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,37 KB

1.2-Arrazoimena:


Ezagutza zehatza eta abstraktua jasotzeko, antolatzeko eta auzi teoriko eta praktikoak ebazteko gaitasuna.

Ingurura egokitzeko arazo konplexuak gainditzeko ahalmena, baita ere sinboloa sortzekoa, eta errealitateko objektuen alderdi unibertsal eta abstraktua ezagutzeko.

A: Pentsamendu abstraktua ( kontzeptuak, judizioak eta arrazoiketa)

Gizakiak duen gaitasuna kontzeptuak sortzeko, haien artean, loturak egiteko (judizialak), horrela, iritziak eta arrazoiketak egiteko.

  1. Kontzeptuak : Aristotelesen arabera, gauza baten adierazpen mentala, zentzumenen informaziotik abiatuta eratzen dena.

IZENA:


Kontzeptuen hitzezko adierazpena.

  • Unibertsala: Multzo bereko elementu guztiei aplika dakizkieke eta.

  • Abstraktuak:
    Gauzak ordezkatzen dituzte, haren ezaugarri indibidualak albo batera utzita.

  1. Judizioak: Subjektu bati buruzko baieztapenak edo ezeztapenak dira. (subjektu/predikatu/aditza)

Lau motatakoak daude:

  • Egiazkoak:  Predikatua subjektuari badagokionean.

  • Faltsuak: Predikatua subjektuari ez dagokionean.

  • Analitikoak: Predikatuak esplizitatu subjektuan modu ezkutuan dagoenean. Egiak ala faltsuak diren jakiteko ez dugu zertan esperientziara jo behar.

  • Sintetikoak: esperientziaren esparruko edukiak adierazten dituzte. Egiazkoak diren jakiteko, judizioa errealitatean gertatzen den ala ez ikusi behar da.

C: Arrazoiketak:

Prozesu mentalak dira, ezagunak zaizkigun judizioetatik abiatuta beste judizio batzuk ondorioztatzen dira. Bi motatakoak izan daitezke:


  1. Deduktiboa: Premisa deituriko judizio batzuetatik abiatuta ondorio deritzon beste judizio bat ondorioztatzea. Adb: Gizakiak hilkorrak dira Idoia gizakia da.

  1. Induktiboa: Indukzioa prozedura esperimentala da: fenomeno jakin batzuen behaketatik abiatuta, judizio orokor batera iristean datza. Prozedura horrek egia probableetara garamatza, indukzio osatu gabean ez direlako kasu posible guztiak behatzen.


Entradas relacionadas: