Indukzio Elektromagnetikoa: Faraday eta Lenz-en Legeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en con un tamaño de 2,24 KB

Indukzio elektromagnetikoa

Indukzio elektromagnetikoa zirkuitua zeharkatzen duten indukzio magnetikoaren lerroen kopurua aldatzean zirkuituan sortzen den korronte elektrikoa da.

Fluxu magnetikoa

Faraday-k era kualitatiboan azaldu zuen indukzio elektromagnetikoa deritzon fenomenoa. Prozesu fisiko hori azaltzen duen lege matematikoari Faraday-ren legea deritzo, eta fluxu magnetikoa deritzon magnitudearen bidez adierazten da.

  • Gainazal batean zeharreko fluxu magnetikoa (ϕ) gainazal hori zeharkatzen duten indukzio-lerroen kopurua adierazten duen neurri bat da.
  • SI unitatea Weber (Wb) da.
  • Eremu uniformea eta gainazala laua direnean, adierazpena honakoa da: Φ = B · S · cos α.

Lenz-en legea

Faraday-ren saiakuntzetatik ondoriozta daitekeenez, zirkuitu batean induzituriko korronte elektrikoa zirkuituan zeharreko fluxu magnetikoaren aldakuntzaren ondorioz sortzen da. Induzituriko korrontearen noranzkoa, korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona da.

Faraday-ren legea

Indukzio elektromagnetikoa lege matematiko baten bidez formula daiteke:

Zirkuitu bateko indar elektroeragile induzitua, zirkuitu horretan sortzen den fluxu magnetikoaren aldaketaren abiaduraren berdina da, zeinuz aldatuta: ε = -dΦ/dt.

Alternadorea: Sorgailu elektrikoa

Energia mota jakin bat energia elektriko bihurtzen duen edozein dispositibori sorgailu elektrikoa deritzo:

  • Dinamoa: Korronte elektriko jarraitua sortzen duen sorgailua.
  • Alternadorea: Korronte alternoa sortzen duen sorgailua.

Alternadorearen funtzionamendua

Alternadorea iman iraunkorrek sorturiko B eremu magnetiko uniforme batean, era mekanikoan ω abiadura angeluar konstantean birarazten den espira lau bat da. Espira eremu magnetikoan biraka dabilen bitartean, espirako fluxu magnetikoa aldatuz doa eta, beraz, indar elektroeragile bat (ε) induzitzen da espiran; horrek kanpo-zirkuituan korronte elektrikoa zirkularazten du. Korrontearen intentsitatea Ohm-en legeaz kalkulatzen da: I = ε/R.

Entradas relacionadas: