Indukzio Elektromagnetikoa: Eremu Magnetikoak eta Alternadoreak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en con un tamaño de 2,31 KB

Eremu magnetikoa eta zirkulazioa

Eremu magnetikoa: iman batek edo korronte elektriko batek bere espazioan sorturiko perturbazioa da.

Eremu magnetikoaren zirkulazioa: indukzio magnetikoaren eta ibilbide-elementuaren arteko biderkadura eskalarraren integrala da, ibilbide horretan zehar buruturikoa.

Alternadorea: Energia Mekanikotik Elektrikora

Alternadorea: energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko gai den makina elektrikoa da, korronte elektriko alternoa sortzeko erabiltzen dena. Indukzio magnetikoan oinarrituta dago, eroale elektrikoak imanetik hurbil higitzen direnean gertatzen den efektu elektrikoaren bitartez.

Alternadorea, imanek sorturiko eremu magnetiko uniforme batean abiadura angeluar konstantean biratzen den espira da. Eremu magnetiko horretan espira biraka dabilen bitartean, espiraren fluxu magnetikoa aldatuz doa; ondorioz, indar elektroeragile (i.e.e.) bat induzituko da eta korronte elektrikoa zirkulatuko da.

Gertaera hau Faraday-Lenz legeen bidez azaltzen da (fluxu magnetikoaren aldaketa denborarekiko, indar elektroeragilea induzitzen da). i.e.e. honela definitzen da matematikoki:

i.e.e. = -dΦ/dt = BScos(ωt)

Faraday-Lenz-en legea

Faraday-k indukzio elektromagnetikoaren fenomenoa era matematikoan azaldu zuen. Lehenik eta behin, fluxu magnetikoa definitu behar dugu: gainazal baten zeharreko fluxu magnetikoa, gainazal hori zeharkatzen duten indukzio-lerroen kopurua adierazten duen neurria da.

  • Indukzio elektromagnetikoa: zirkuitua zeharkatzen duten indukzio magnetikoaren lerroen kopurua aldatzean zirkuituan sortzen den korronte elektrikoa da.
  • Lenz-en legea: induzituriko korrontearen noranzkoa, korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona da.

Formularen zeinu negatiboa Lenz-en legearen parte da: i.e.e. = -dΦ/dt edo i.e.e. = -ΔΦ/Δt.

Ampere unitatea

Ampere: ampere bateko intentsitateko bi korronte elektriko hutsean eta metro bateko distantziara dauden bi eroale zuzen, paralelo eta mugagabeetatik zirkulatzen ari direnean, eroale horien arteko erakarpen edo aldarapen-indarra 2·10⁻⁷ N-ekoa da, metro bakoitzeko.

Entradas relacionadas: