Indar kontzerbakorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 24,56 KB

Garuna-gogamena arazoa:


 Gogamena zer ote den ulertzea, horixe da neuropsikologoen ametsa. Giza garunaren eta prozesu mentalen egitura eta antolamendua ikertzen du neurozientziak. Alabaina, garuna-gogamena arazoa deszifratzea edota kontzientzia zer den, zergatik amets egiten dugun edo drogek garunean nola eragiten duten argitzea, eztabaida filosofiko eta zientifikoaren erdian dago oraindik ere.
Hiru teoriatan sailka ditzakegu autore klasikoek zein egungo ikertzaileek gogamenari buruz egindako azterlanak: dualismoa, monismoa eta emergentismoa. 

Dualismoa


Dualistek uste dute garuna eta gogamena bi entitate independente direla, interakzionatu edo ez interakzionatu arren, ezaugarri desberdinak dauzkatenak. Dualista batek uste du gorputza eta gogamena bi substantzia ezberdin direla. Garuna materiala eta espaziala da, kanpo-pertzepzioaren bitartez ezagutu badaiteke ere kontzientziarik eta intentziorik ez duena. Gogamena, aldiz, immateriala da, ez du espaziorik betetzen, eta barne-pertzepzio pribatu eta subjektiboaren bitartez baino ezin daiteke nabaritu; intentzionala da, eta kontzientzia hartzen du barnean. Buru-prozesuak, hala nola pentsatzea, ez dira prozesu fisikoen parekoak, hala nola garun-zelulak piztea; buru-prozesuak gogamenean gertatzen dira, ez gorputzean. 

Jarrera horrek Platon eta Descartes filosofoen babesa izan zuen. Egile horiek determinismo fisikoa baztertu zuten, borondate askearen alde egiteko: gogamena gai da garunak eta gorputzak hasitako hainbat pentsamendu eta ekintzaren artean hautatzeko. Dualismoa egia dela sinesteko zio indartsu bat honako hau da: gutariko gehienoi zaila gertatzen zaigula ikustea nola sor dezakeen gauza fisiko huts batek, garunak, kontzientzia deritzogun hori, sentimenduz eta pentsamenduz osatutako egitura konplexuen multzoa.

Dualismoaren teoriaren kontra planteatzen da, batez ere, ondorengoa; gogamena fisikoki existitzen ez bada, nolatan izan daiteke garunean aldaketa fisikoak abiarazteko gauza? 

Monismoa


Monistek ez dute onartzen garunaren eta gogamenaren arteko bereizketa. Francis Crickek Nobel saria irabazi zuen John Watsonekin batera DNA aurkitu zuelako, eta, La búsqueda científica del alma (1995) liburuan erreibindikatu zuenez, gogamena eta haren atributu misteriotsu den kontzientzia, antolatutako neuronen lanaren emaitza baino ez dira. Haren ustez, gogamena garun-jardueraren mendekoa da, eta ez errealitate independente bat. 

Monismoaren arabera, gogo-gertaeran osorik esplika daitezke gertaera fisikoen bidez; gehienetan, garuneko gertaeren bidez. Substantzia mota bakat bat dago, fisikoa. 

Emergentismoa


Emergentistek zera diote, jarduera mentala prozesu fisiko-biologikoen ondorio dela, baina ez dela horietara mugatzen. Roger Sperryk kailukararen funtzioa aurkitu zuen eta 1981ean Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen. Ezarri zuenez, kontzientzia garun-antolamendutik sortzen da, eta garunaren gainean berriz ere jarduteko gai da, haren urratsak zuzenduz. Gaur egun neuroirudiko teknikek garunean barneratzeko aukera ematen digute, garenaren kontzientzia, emozioak eta pentsamendua osatzen diren tokian barneratzeko aukera, hain zuzen. 

Alabaina, zer egiten dute garun-prozesuek egoera kontzienteak sortzeko? Kontzietzia garuneko eskualde jakin batzuetan kokatzen da edo fenomeno orokorra da? Zein dira haren korrelatu neurobiologikoak? John R. Searel filosofoaren esanetan, “garuna aztertzeko kontzientzia aztertu behar da ezinbestean, urdaila aztertzeko digestioa aztertzea ezinbestekoa den bezala”. 


2. Zer da kontzientzia?


Kontzientzia funtsezkoa da giza existentziarentzat, kontzientziarik gabe gure bizitzaren gainerako alderdi guztiak -pertzepzioa, pentsamendua edo emozioa- ezinezkoak liratekeelako. Kontzientziarik gabe, unibertsoak ez luke esanahirik izango. Gogamenaren neurologo, psikologo kognitibo eta filosofoek indarrak batu dituzte kontzientzia zer den ulertzeko, baina misterioak argitzetik urrun gaude oraindik ere. 

Kontzientzia norbera eta errealitatea ezagutzeko esperientzia subjektibo bat da. Kanpo-munduko esperientziek (irudiak, soinuak, koloreak, hotz- eta bero-sentsazioak), barne-munduko esperientziek (fantasiak, oroitzapenak eta ametsak) eta esperientzia mental eta emotiboek (harridura, oinazea, zoriona, gorrotoa eta beldurra) osatzen dute.  William James psikologoak  zioenez, ezgutza-korronte edo ezagutza-fluxu bat da kontzientzia, betiere aldakorra. Kontzientzia borondatezko kontrola ezartzea eta besteei gure egoera mental eta emozionalen berri ematea ahalbidetzen digun ezagutza da. Paul Churchland neurozientifikoaren ustetan, gaitasun psikologikoak, esaterako kontzientzia, haien atzean dauden mekanismo neurobiologikoen mendekoak dira. 

3. Kontzientzia-mailak


Neuropsikologiak azaldu nahi du esperientzia subjektiboa garunaren jardueratik abiatuta sortzen dela. Psikologoen ustez, norberaren eta ingurunearen kontziente izatea da kontzientzia. Zenbait kontzientzia-egoera bereizten dira, loaldiaren, iratzarri-egoeraren edo pertsona baten gogo-aldarteen (poza, beldurra edo depresioa) araberakoak. 

Kontzientzia, gure esperientziaren arabera, garunaren jardueratik sortutako propietate bat da. Garunaren jarduerari buruzko gogoeta egin dezakegu (“autokontzientzia”), eta gure esperientzietatik urrun gaitezke, gure buruari zerbait pentsatzean zer sentitzen ote den galdetzeko. 

Objektu, gertaera edo pertsona jakin bat ulertu eta baloratzea da kontziente izatea. Munduaz eta gure buruaz dugun ezagutza subjektiboa da, gure uste eta ekintza guztiekin batera doana. 

Unean-unean dauzkagun sentsazio eta pentsamenduak, oroitzapen eta sentimenduak biltzen ditu kontzientziak. Nolanahi ere, informazioa prozesatzeko bi modu bereiz ditzakegu: 

-Iratzarri-pentsamenduak edo pentsamendu kontzienteak aukera ematen digu pertsona, gertaera eta tokiak benetakotzat eta esanguratsutzat jotzeko; argi egotea eta gure jokabidea gidatzea esan nahi du. Prozesu kognitiboak -hala nola pertzepzioa, ikaskuntza edo adimena- ingurunera moldatzeko eta gure bizitza planifikatzeko baliagarri dira. 

-Loaldian sortzen den pentsamendu oniriko edo inkontzientean, aldiz, kontzientzia eta kanpo-munduaren eskakizunak galtzen dira. 

Gizaki guztiok kontzientzia-egoera desberdinak bizi ditugu, mendi bat igo, musika klasikoa entzun edo sexu-harreman bat eduki ondoren sor daitezkeenak. Alabaina, kontzientzia-egoera jakin batzuk kontzientzia “arruntetik” bereizten dira, eta nekearen, meditazioaren, hipnosiaren edo droga-kontsumoaren ondorioz sortzen dira. 


Jean Delay eta Pierre Pichot psikologo frantsesek zazpi kontzientzia-egoera deskribatu dituzte: 

-1. Maila. Gehiegizko ernetasuna. Gehiegizko ernetasuna eta muturreko kontzentrazioa ditu ezaugarritzat. Pertsona irrika bizian dago emozio indartsuak bizitzeko. Kanpo-munduaren kontzientzia oso ahulduta dago, eta jokabidearen kontrolik ez dago. Errealitatearekiko moldatze eskasa suposatzen du.  -2. Maila. Ernetasuna. Egoera horretan dagoen pertsonak intentsitate handiz pentsatzen du, eta inguruneko estimuluei arreta eskaintzen die, selektiboki. Esaterako, aire-kontrolatzaileek so erne egon behar dute lanean.  -3. Maila. Lasaitasun-egoera. Pertsonaren arreta kontzentratu edo fokalizatu gabe dago, pentsamendutik asoziazio libreak sortzen ditu, eta kanpo-munduarekiko kontzientzia txikiagoa du.  -4. Maila. Ametsetan. Aurkitzen garen inguruarekin edo egiten ari garen jarduerarekin ia zerikusirik ez duten pentsamenduetan murgiltzen garenean gertatzen da. Subjektuak bere ingurunearekiko konexioa galtzen du, bere fantasiarekin (ikusizko irudiak) jolasteko.  -5. Maila. Loarina. Kanpo-munduaren kontzientzia galtzen da eta ikusizko eta entzutezko irudimeana bizia da, baina ametsetan izaten denaren desberdina.  -6. Maila. Lo sakona. Kanpo-estimuluen kontzientzia galtzen da, eta ezinezkoa da kontzientziaren edukiak gogoratzea.  -7. Maila. Koma-egoera. Kanpo-estimuluen aurrean erreakzionatzeko ezintasuna; mugimendurik ez dago, ezta hizkuntza-erabilerarik ere.

4. Loaren nahasmenduak

Pertsona askok ondo egiten dute lo, baina eguneroko loa kaltetuta gera daiteke lo egiteko ezintasunaren, gaueko ez ohiko iratzarraldien edo loaldi luzeen ondorioz. Loaren nahasmendu nagusiak honako hauek dira: 

-Insomnioa. Loaren nahasmendu ohikoena da, eta lo egiten hasteko edo loari eusteko zailtasunean datza. Faktore biologikoek (estimulatzaileen erabilera) edo psikologikoek (logelan telebista ikusten ohitzea) eragin dezakete insomnioa. 

Insomnioa aldi baterakoa edo kronikoa izan daiteke. Aldi baterako insomnioa estresaren, lan-ordutegiko aldaketen, bidaien edo krisi emozionalen ondorioz gertatzen dira. Insomnio kronikoa, berriz, arazo organiko edo psikologikoen ondorio da. Nahasmendu psikiatrikoak edo gaueko migrainak dituzten pertsonek izaten dituzte normalean.  Loa berezko zerbait da, eta insomniodunak oker dabiltza beren burua borondate hutsaren bidez lo egitera behartzen dutenean, horrekin are iratzarriago egotea baino ez baitute lortzen. 

Gualberto Buela-Casal psikologoak insomnioa tratatzeko jokabide-eredu bat proposatu du. Bere ustez, pertsona bakoitzak lo egin beharreko denbora zenbait faktoreren (biologikoak, jokabidekoak eta ingurumenekoak) araberakoa da, pertsona bakoitzari era batera edo bestera eragiten diotenak. Loaren guztizko denbora eta egitura, berriz, honako aldagai hauen mendean daude: erritmo zirkadianoa (noiz egiten du lo pertsonak?), organismoa (nola egiten du lo?), jokabidea (zer egiten du lo egiteko?) eta ingurunea (non egiten du lo?). 


-Loaldiko apnea. Loaldian zehar arnasketa gelditu egiten da 20 segundo edo gehiagoan; jarraian, pertsona pixka bat iratzarri, airea irentsi eta berriz ere lo hartzen du. Ziklo hori askotan errepika daiteke gauean. 

-Narkolepsia. Eguneko logale-krisiak dira, bat-batekoak eta ezin eutsizkoak, minutu batzuetatik ordu-erdira bitarte iraun dezaketenak eta indar muskularren galera dakartenak (kataplexia), baita, batzuetan, ikusizko edo entzunezko haluzinazioak ere. 

-Sonanbulismoa. Lo zaudenean ohetik altxatzea da. Sonanbuloak begiak irekita eta finkatuta edukitzen ditu, ingurunea azter dezake bidean aurkitutako oztopoak gaindituz, eta jantzi eta etxetik irteteko gauza ere bada. 

Ez dugu sonanbuloa iratzarri behar, larritu egiten baita; gainera, erraz askoan eraman dezakegu oheraino, horretarako trabarik ez duelako jartzen. Horrelako gertakari batek ordu erditik gora iraun dezake. 

-Gaueko amesgaiztoak. Amets beldurgarriak dira, ohikoak haur eta nerabeen artean, larritasuna eta izu-ikarak eragiten dizkietenak eta, horrenbestez, loa nabarmen nahastarazten dutenak. 

-Gaueko beldurrak. Bat-bateko iratzartzeak dira, oihu eta negarren ondotik datozenak, eduki onirikorik ezean oroitzapenik uzten ez dutenak. 

-Somnilokioa. Lo egin bitartean hitz egitea edo soinuak egitea da. Segundo gutxi batzuk irauten du eta bat-batean gertatzen da. Ez da nahasmendu patologiko baten seinale. 

-Bruxismoa (hortzak klaskatzea). Loaldiko lehen bi faseetan agertzen da normalean, eta, zarata egin arren, haurra ez da iratzartzen. 

5. Sigmund Freuden ametsen teorian


Antzinarotik jainkoen mezutzat edo etorkizuneko iragarpentzat hartuak, ametsak eta haien edukiak kezka-iturri handia izan dira gizakiontzat, garai guztietan. Amets egin bitartean kanpo-estimuluekiko erantzuna apaltzen da, kontzientzia galtzen da eta sentikortasuna galdu edo murrizten da. Horregatik sortzen dute kezka edo urduritasuna. 

Gizakia betidanik ahalegindu da ametsen esanahia argitzen. XX. Mendearen hasieran, Sigmund Freudek psikologiaren mundua irauli zuen bere teoria berriaren eskutik. 1900. Urtean, Freudek Ametsen Interpretazioa argitaratu zuen, eta lan horrekin hautsi zuen bere garaian nagusi zen ikusmoldea. 

Freudek bere lana idatzi zuenean, loaren fisiologia ezezaguna zen. REM loaren aurkikuntzek ametsak neurologiatik analizatzeko bidea erraztu bazuten ere, Freuden funtsezko ideia (ametsak gure barne-barneko sentimendu eta kezken isla dira) erabiltzen da oraindik ere praktika psikoanalitikoaren esparruan. 

Freuden ideiek haustura bat suposatu zuten pertsonaren barnealdeari buruzko azterketan, ametsek inkontzienterako bidea eta inkontzientea izan badela frogatzen dutela adierazi baitzuen. Inkontzienteak, bere lege eta prozesuekin, bizitza mentalaren eraketan eta antolamenduan eragiten du. 


Zer esan nahi dute loaldian egindako ametsek? Nola interpretatu ametsak? Ametsen interpretazio psikoanalitikoa honako ideia hauetan laburbil daiteke:  -Bat-bateko asoziazioa. Ametsak, hitzekin baino gehiago, irudi eta irudikapenen bitartez adierazten dira, eta haien zentzua aztertu eta argitzeak ameslarien ideien asoziazio askea eskatzen du.  -Ametsek inkontzientearen existentzia azaleratzen dute. Inkontzientearen aurkikuntza da interpretazio onirikoaren zeregina. Ametsak idealizazioak dira, edo bete gabeko desirak betetzea, eta modu disimulatu eta sinbolikoan ematen dute barne-bizitzaren berri.  -Ametsaren edukiak eta pertsonaren erresistentziak. Freudek bereizi egin zituen ametsaren ageriko edukiak batetik (ameslariak gogoratzen duena; batzuetan, izugarrizko burugabekeriak), eta eduki latenteak bestetik (inkontzientean gordetzen dena). 

Latentearen (benetako desira sakonak) eta agerikoaren (gogoratutako ametsak) arteko loturak aurkitzea ez da lan erraza. Freudek pertsonaren erresistentziak aurkitu zituen, adierazi nahi ez dituen ideia eta desirak erreprimitzen dituelako. 

-Zentsura. Freuden ustez, erreprimitutako desira bat ezkutuan betetzea da ametsa. Debekatutako ametsak ezkutatzen ditu zentsurak, eta ametsaren elementuak arbitrarioki aldarazten; ikuspegi etiko edo sozialetik gaitzestekoak diren joeren aurka egiten du ametsak, eta amnesia onirikoa eragiten du.  -Ametsak egiteko prozesua. Hiru elementuk esku hartzen dute prozesu horretan: 

-----Kondentsazioa: bi irudik edo gehiagok bat egiten dute ikur bakar bat osatzeko. Objektu edo pertsonen ezaugarriak nahastu edo sintetizatzen dira. ------Lekualdatzea: irudi oniriko batetik beste bat ateratzen du, hizkuntzan metaforek diharduten moduaren antzera. --------Dramatizazioa: ideia eta erlazio abstraktuak ikusizko irudi bihurtzen dira; adulterioa hanka baten hausturarekin irudika daiteke, esate baterako. 

-Ikur onirikoak.  Ametsek desira eta gatazkak itxura aldatuta adierazten ditute, ikur onirikoen antzea (sakoneko esanahia duten irudiak) .

Hala, heriotza bidaia baten bitartez irudika daiteke. Hizkuntza onirikoak ez du denbora edo espazioa kontuan hartzen, ezta logikaren aginduak ere. Ametsetan hegan egin dezakegu, edo abentura batetik bizirik atera. Ikur oniriko asko sexu-desirak dira. Freuden arabera, ametsetan, makilak, euritakoak, giltzak edo errebolberrak gizonezkoen sexu-organoaren sinboloak dira; kutxak, botilak, kobak eta antzekoak, berriz, emakumezkoen sexu-organoaren sinboloak. 

“Ametsak giza esperientziaren konstante bat dira. Oso ohikoak badira ere, misterio bat izan dira historiaren zati handienean. Zer dira? Zergatik dauzkagu? Zer esan nahi dute? Zer dira, jainko-komuniaziorako bitartekoak, irudipen profetikoak, egun bakoitzeko gertaeren berregite bat, edo garun-makineriaren burrunba soila?

Freudek galdera horiek guztiak planteatu zituen “Ametsen Interpretazioa” bere lanik ospetsuenean. Haren ustez, pertonaren instintuzko dfesira inkontzienteak ezkutuan betetzea da ametsa. Sarritan desira horiek onartezinak dira gogamen kontzientearentzat, eta horregatik isilarazi egiten ditu, ondoren ametsetan azaltzeko. Freuden arabera, ametsek inkontzientean sartzeko bide azkarra eskaintzen digute. Ametsen analisitik abiatuta, Freudek psikearen funtsezko hiru osagaien arteko interakzioa ondorioztatu zuen (...). Intuizio multzo horrek gidaturik, eredu berri bat garatzeari ekin zion, prozesu psikologikoetan oinarrituz garun-anatomian oinarritu beharrean.” 


6. Droga psikoaktiboak

F. Nietzschek zioenez, “horditasuna naturaren eta gizakiaren arteko jolasa da”. Antzinaroan, egiptoarrek eta greko zein erromatarrek opioaren eta beste zenbait drogaren berri bazuten, eta Kolon aurreko kultura amerikarrek ere asko zekitrn landare haluzinogeno, amets-eragile eta estimulatzaileen inguruan, xede ludiko, erritual edo terapeutikoetarako erabiltzen zituztenak. 

Lehen zibilizazioetan, landareen ahalmena ezagutza ezinbestekoa zuten bizirik irauteko, ez soilik haien ahalmen terapeutikoagatik, baita kontzientzia indibiduala eta kolektiboa asaldatzeko zuten gaitasunagatik ere. 

Gizarte eta kultura guztietan gizakiak drogekin bizi izan dira, eta hainbat  helburutarako erabili dituzte: sentsazio berriak bilatzeko edo errealitatetik ihes egiteko, plazera lortzeko edo mina arintzeko, komunikazio soziala errazteko edo esperientzia eta ezagutza berriez jabetzeko. 

Droga psikoaktiboak nerbio-sistema zentralaren gainean diharduten substantziak dira eta pertzepzioan, sentimenduetan eta jokabidean dute eragina. Psikofarmakologiak drogek gorputzean eta giza jokabidean eragiten dituzten efektuak ikertzen ditu. 

6.1 Mendekotasuna

Drogak sistema biologikoaren egitura edo funtzioa aldatzen duten substantzia kimikoak dira eta pertsonen jokabide indibiduala eta soziala eraldatzen dute. Horien erabilera konpultsiboak, konsumitzeko eta hornidura ziurtatzeko premia obsesiboa ekar dezake; hau da, mendekotasuna. 

Pertsona bat mendekoa da edozein arrazoirengatik drogaren kontsumoaren gaineko kontrola galdu duenean. Mendekotasuna pertsona bat bere eguneroko bizitzan normaltasunez jarduteko drogaren premian dagoenean gertatzen da. Bi eratakoa izan daiteke:

-Mendekotasun fisikoa. Gorputzaren ongizateari eusteko drogak konpultsiboki hartzen direnean eta, ondorioz, nebio-sistema drogen eraginpean jarduten ohitzen denean gertatzen da. Bat-batean kontsumoa uzten denean abstinentzia-sindromea agertzen da. 

-Mendekotasun psikologikoa. Droga konpultsiboki bilatzea eta droga lortzeko irrika geldiezina, ongizate-sentsazioa lortzeko. Pertsona ez da gauza bere eguneroko jarduerak droga kontsumitu gabe garatzeko. 

Drogen gehiegizko kontsumoaren ondorioz, tolerantzia areagotu daiteke. Horrek esan nahi du substantziak eragindako efektua txikiagotu egiten dela eta, ondorioz, kontsumitzaileak dosi handiagoak behar dituela lehengo efektuak lortzeko. 


6.2. Drogak nerbio-sistema zentralean eragiten dituzten efektuen arabera


-DepresoreAK

Substantzia hauek alerta-egoera murrizten dute. Kontsumitzaileek arreta txikiagoa eskaintzen diete kanpo-estimuluei, eta motelago erreakzionatzen dute. Arreta, arrazoimena eta oroimena bezalako funtzio mentalak murrizten dituzte. 

-

Alkohola

. Kontrakoa pentsatu ohi den arren, alkohola ez da estimulatzaile bat; lasaigarria da alkohola, eta horren ondorio da hainbat pertsonak, alkohola edan ondoren, ekitaldi sozial batzuetan duten portaera. Afrodisiakoa ere ez da, sexu-jardunaren kaltetan doalak, gizonen artean bereziki. William Shakespearek ohartarazi zuenez: “asko edatea desiraren mesedetan doa, baina errendimenduaren kaltetan.” 

Kantitate txikitan alkoholak kontzientzia arintzen du, inhibizio sozialak murrizten ditu eta erlaxazio eta euforia egoerak sorrarazten. Gehiegizko kontsumoak, ordea, efektu larriak eragiten ditu: nerbio-sisteman edo gibelean kalteak eragiten ditu, zentzumenen pertzepzioa nahasten du eta autokontzientzia gutxitzen. -

Farmako baregarriak (barbiturikoak)

. Lo eginarazteko, epilepsia kontrolatzeko edo ebakuntza aurreko lasaigarri gisa erabiltzen dira. Dosi txikitan, mozkor alkoholikoaren efektuaren antzeko efektua izan dezakete. Dosi handitan, berriz, nahasmendu mental larria edo sintoma psikotikoak (errealitatearekiko harremana galtzea) eragiteko gauza dira. Gaindosiak koma edo heriotza eragin dezake, arnasketa eragiten duten garun-zentroen paralisia eragiten duelako. 

-

Farmako lasaigarriak (antsiolitikoak)

Antsietateak edo nerbio-tentsioak beldur antzeko eta segurtasunik ezeko sentimenduak eragiten ditu, eguneroko zereginak egiteko oztopo direnak. Antsiolitikoak antsietateari aurre egiteko edo urduritasuna eta estresa arintzeko lagungari dira. 


-Opiazeoak

. Opioa droga psikoaktibo bat da, grekoek jada erabiltzen zutena plazera emateko edo medikuntza-xedeetarako. Opioaren bi substantzia deribatu nagusiak morfina era heroina dira. Morfina historian mina arintzeko gehien erabilitako analgesikoetako bat da. 

Opiazeoek tolerantzia eta mendekotasun psikologikoa eta fisikoa sorrarazten dute. Morfinak euforia, logalea eta mina arintzea eragiten du, eta hartzeari uzten zaionean, asaldura, depresioa eta minarekiko hipersentsibilitatea agertzen dira. 

Estimulatzaileak

Organismoaren aktibazio orokorra eragiten dute, ulermena bizkortzen dute eta errendimendu mentala areagotzen. 

-Anfetaminak

Gorputz- baliabideen erabilera bizkortzen dute eta askotariko jokabide-efektuak eragite dituzte: errendimendua handitzen dute, alerta-maila hobetzen dute, eta nekeari aurre egiten laguntzen. Epe laburrean, etengabeko esfortzua ahalbidetzen dute atsedenik eta lo egin beharrik gabe, baina ez dute indar “magikorik” ematen nolanahi ere. Dosi handitan insomnioa, pisu-galera eta kondizio fisiko eta metalen hondamena dakarte, eta mendekotasun fisikoa eragin dezakete. Errealitatearekiko kontaktua galtzea (psikosi anfetaminikoa) ere sorraraz dezakete enfetaminek: erabiltzaileak mehatxatuta sentitzen dira, eta delirio paranoideak izaten dituzte.  Narkolepsia eta farmako lasaigarrien gaindosia tratatzeko erabiltzen da. 

Kokaina

Jatorriz Kolonbiakoa, Perukoa eta Boliviakoa da substantzia hori, eta kolonizazioaren aurretik erabiltzen zen goseari eta nekeari aurre egiteko.  Areagotu egiten du bi mezulari kimikorekiko -noradrenalina (garuna aktibatzen du) eta dopamina (plazer “kolpe” bat sortzen du)- sentikorrak diren garunbideen jarduera. Euforiako, segurtasuneko eta ongizateko sentsazioak eragiten ditu, baina efektuak desagertzean lo-nahasmenduak, antsietatea edo depresioa ekar dezake. 


Substantzia “amets-eragileak”

.

MDMA (estasia)

Propietate haluzinogenoak dauzkan droga sintetiko bat da. Deshidratazioa, hipertermia (tenperatura igotzea), tentsio muskularra, zorabioak eta hotzikarak eragin ditzake. Nahasmendua, depresioa, lo egiteko arazoak, antsietatea eta paranoia ere sorraraz ditzake. Kontsumitzen duenari euforia egoera eragiten dio eta, era berean, bai norberarekin bai besteekin gertutasun eta konfiantza sentsazioa, lasaitasunarekin batera. 

Mariuana eta haxixa


Tetrahidrocannabinola edo THC da marihuanaren substantzia kimiko aktibo nagusia. Haluzinogeno arin bat da, zentzumenezko inpresioak aldatzen dituena.  Marihuanaren egektu subjektiboak txandakatu egiten dira. Batetik, barre-algarak daude, sentimendu-jarioa eta inhibizio pertsonalen askapena. Bestetik, beldur antza eta kezka moduko bat, errealitatearen hondoraino iristeko joera bat, aukera eta beharra bagenuen ere egin ez dugun guztia gogoratzen diguna. 

Marihuana eraginkorra da gaixo larrien egoera arintzeko: glaukoma geldiaraz dezake, kimioterapiak minbizi-gaixoei eragindako goragalea galaraz dezake, HIESa duten pertsonen gosea piztu dezake, eta esklerosi anizkoitza dutenek izan ohi dituzten espasmoak arin ditzake. Haxixak, borondatea ahultzen duenez (hau da, ideiak menderatzen, lotzen eta konektatzen dituen indar intelektuala), oroitzapenetarako eta irudimenerako bidea irekitzen du, eta iragana eta etorkizuna orainari gainjartzen zaizkio. 

Substantzia psikodelikoak


H. Osmond psikiatrak proposatu zuen psikodeliko (psikearen berri ematen duena) terminoa. Substantzia multzo horretan daude zentzumenezko pertzepzioa aldatu eta esperientzia bereziak sortzen dituztenak: LSD, besteak beste. 

Droga psikodelikoek zentzumenezko pertzepzioa aldatzen dute, espazioaren, denboraren eta “ni”aren ikusmoldea eraldatuta. Droga horiek, pertzepzioa eta ezagutza itxuraldatzen badute ere, sentikortasuna indartzen dute eta sinestesia -hau da, sentsazioen transmutazioa- sortzen. Soinua ikuspen gisa esperimenta daiteke, ukimena soinu gisa, etab. 

Entradas relacionadas: