Indar kontzerbakorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB

1.2 Erregistro estratigrafikoa

Harri guztiek ematen dute Lurraren iraganari buruzko aztarnaren bat, eratu bitartean gertatu zenari buruz edo eragin zieten fenomenoei buruz (deformatzeak, modelatzea..). Baina, zalantzarik gabe, harri sedimentarioek eskaintzen dute informazio gehien. Hori harri horien ezaugarrien ondorio da; izan ere, eratu zireneko sedimentazio-arroen bilakaeraren ondorio dira.

-Sedimentazio-arroaren bilakaera

Sedimentazio-arroak lur-eremu hondoratuak edo urperatuak dira eta, haietan, inguruko erliebeak modelatzean sortzen diren sedimentuak jalkitzen dira. Arro guztiek bilakaera-prozesu etengabe eta mailakakoa jasaten dute, eta hainbat fase ditu:


1-SEDIMENTATZEA: Arroan, gainjartzen diren geruzatan, sedimentuak jalkitzen dira. Geruza berriak sortzen dira ingurune sedimentariora edo arrora iristen diren sediemntuen osaera aldatzen delako. Geruza baten sediementuen artean, garai horretan eta inguru horretan bizi ziren animalien hondakinak edo aztarnak lurperatu zitezkeen.

2-DIAGENESIA: Une jakin batean, arroko sedimentu-geruzek diagenesia jasan zuten eta harri sedimentarioen geruza-
sekuentzia
bilakatu ziren; geruza-sekuentziak, sedimentuen artean, izaki bizidunen hondakinak gordetzen zituen, fosil gisa. Sekuentzia bateko geruza bakoitzaren goiko aldeari gain deritzo eta azpiko aldeari, oin.

3-DEFORMATZEA ETA HIGITZEA: Geruza-sekuentzia indar tektonikoek deformatu edo prozesu exogenoek modelatu zezaketeen.

4-SEDIMENTUAK BERRAKTIBATZEA: Eskualdea berriro hondoratzen edo urperatzen bazen, sedomentatzea berriro abiatu, eta sekuentzia berria ertazen zen; sekuentzia hori aurrekoaren gainean ezartzen zen eta etenune estratigrafiko batek bereizten zituen. Hau da, erregistroa aldatzen da, arroko sedimentatzea eteten baita. Prozesua errepikatu, eta segida estratigrafikoa eratu zitekeen.

Segida estratigrafikoa elkarren artean etenuneek bereizitako bi geruza-sekuentziak edo gehiagok eratzen dute.

Segida estratigrafikoak biltzen duen informazioarekin, gertaera geologikoak eta biologikoak berreraiki, eta denboran ordenatu daitezke; gertaerak arroaren bilakaeraren hainbat unetan gertatu ziren.



Entradas relacionadas: