Indar kontzerbakorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,61 KB

PERTSONIFIKAZIOA: Gure gauza ezagunetatik abiatuz, unibertso naturalaren funtzionamendua interpretatu nahian, indar naturalei bizia eta intentzioa leporatzeagaitik ematen den prozesua.

MITOA: Errealitatearen alde desberdinak ulertu nahian, gizakiek mundua ulertzeko erabili zuten interpretazioa mota penstamendu arrazionala sortu aurretik.

HEROIAK: Garai mitikoko grekoek izan zuten moral aristokratikoan biturte eredutzat hartuta.

POETA: Kultura grekoaren transmizioaren arduradunak garai mitikoan 

ARBITRARTASUNA: Mitoari dagokion ezaugarria, gertakari naturalak nola emango diren ez jakiteari eta fenomenoak zuzentzen dituzten legerik ez izateraren ondorioz

KULTURAREN ERLATIBIZAZIOA: Grekoek haien kultura zalantzan jartzearen ondorioz ematen den prosezua; sinismen, jainko eta bizimodu berriak ezagutu zituzten neurrian.

AHOZ AHOZKOA: Mitoak zabaltzeko era idazkera alfabetikoa sortu aurretik.

DOGMATISMOA: Ideia berriei irekita ez egotearen ondorioz pentsamenduei dagokion ezaugarria eta jarrera akritikoa da.

OLIGARKIA: Gobernu mota, non agintea pertsona gutxi batzuen eskutan dago.


KONTZEPTUAZIOA: Errezten den gogoaren prosezua; gai baten inguruan dagoen informazioa konparatu, kritikatu eta biltzeko aukeren ondorioz

OIHARTZUN LEGEA: Kulturaren transmisioa zuzentzen duen legea ahozko transmisioan.

ARRAZIONALA: Azalpen mota berria, zein grekoek mundua interpretazean adimenezko jarrera aldatzearen ondorioz sortuko da.

FAKTORE EKONOMIKOA: Merkataritzaren garapenaren ondorioz mitoaren gainbeheran eta Filosofiaren sorburuan garrantzia izan zuen faktorea.

JAINKOA/PERTSONAI MITIKOA: Indar naturalen pertsonofikazio eta jainkotze prosezuaren ondorioz sortzen diren pertsonai mitologikoak

JATORRIA/ARRAKASTA ETA OSPEA: Garai mitikoan grekoek izan zuten moral aristokratikoen funtsezko balioak.

DEMOKRAZIA: Gobernu mota edo erregimen politikoa, grekoek asmatu zutena gizartea politikoki antolatzeko

FAKTORE PSICOLOGIKOAK: Herrialde grekoari bereiziki dagokion aktibitate teoretikorako joeraren ondorioz, mitoaren gainbehera eta filosofiaren sorburua bultzatu zuen faktorea da.

FILOSOFIA: K.A VI mendean mundu grekoan eta pentsamendu mailan emandako aurrerapausuaren ondorioz sortutako jakintza mota.


ERREALITATEA INTERPRETATZEKO EEDUAK:


*Gizakia, historian zehar, munduan gertatzen ari ziren gauzei buruz kontzienteak ziren, eta honek beldurra ematen zien gauzak ez zituztelako ulertzen (mundua ulertu nahian) eta honen ondorioz, errealitatea interpretatzeko modu desberdinak sortu ditu denboran zehar.

*Aldaketa hauek Grezian eman ziren, k.A VI. Mendeen artean. Mitotik logos-era emandako aurrerapasua, faktore batzuk biltzearen ondorioz testuinguru berezia sortu zenean eman zen eta geroago, filosofia eta zientzia sortu zuten. Beraz, haiei sor diegu ezagutzak hartu zuen norabidea eta mendebaldeko kulturak izan duen garapena.

MITOA



*Mitoa, errealitate sozio-kultural konplexua da eta gizakiak mundua azaltzeko sortutako narrazio tradizional eta sakratuak (oralean edo sinboloz adierazita) baita ere. Natura, gizarteari eta bizitzako arazo nagusiei buruzko azalpenak ematen saiatzen da. Gauza ulertezinei zentzua eta azalpena emateko sortu zen.

·Errealitatearen aspektu desberdinak ulertzeko, hainbat azalpen sortu ziren mitoa nolakoa den ulertzeko (5)


 1-UNIBERTSO NATURALA: Gizakia, harrituta gelditzen zen naturan ematen ziren gertaera geologikoekin(urtaroak,egunak,gauak..), eta hauek azaltzeko, gizakiak bere bizipenak oinarritzat hartu zituen.  Izkutuan dauden gauzak edo botereak imaginatuko ditu, eta bizirik egongo balira,apropoz jokatzen dutela pentsatuko du eta indar amaigabe horiek, pertsonifikatu eta jainko bihurtuko ditu. Beraz, gertaera naturalak, jainkoek nahi dutelako gertztzen direla penstsatu dute.

Horregaitik dago  jainkoen menpekotasuna eta erregeen bidez ongura hori lortzen saiatuko dira.

   2-GIZAKIA ETA GIZARTEA: Mitoaren kontaketa fabulosoek, heroiek egindako balentrietara eta antzinean pasatutako gertakarietara eramaten gaituste. Sarritan, ekintza horrek, komunitate edo gizaki baten sorburutzat hartuak izan dira.

   3-JAINKOEN MUNDUA: Jainkoak, fenomeno naturalen pertsonifikazioak dira. Jainkoak, ez dira perfektuak, euren artean adulterioak, lapurketak, haserreak, grinak etabarr ematen dira. Horregaitik, gizakien bizipenekin, ekintzekin eta izatearekin konparatzen dela esaten da; hau da, irudi gizartarra dutela.


4-MORALA: Gizarte mailan elkarbizitza antolatzen duten printzipioak aurkezten dizkigute. Jokatzeko forma egokiak, zeintzuk izan behar diren bultzatu beha diren balioak, euren portaera zuzena izateko nolakoa izan behar den eta hainbat agindu eta debeku azaltzeko; hau da, birtute-eredua(heroiak betetzen duten papera)

Balio moralen arazoa kontuan hartzen badugu, balio nagusiak: jatorria, arrakasta eta ospea.

·JATORRIA: ona zen familia onetik etortzea, txarra kontrakoa

·ARRAKASTA: ona zen arrakasta izatea, txarra porrot egitea

·OSPEA: Ona zen ospea lortzea, txarra kontrakoa

Egitura soziala kontuan hartuta:

·NOBLEZIA: Pozik bizi bake garaian eta herria gidatu gerra garaian.

·HERRIA: Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz arduratzen zirenak.

  5-JAKINTURIA ETA KULTURA: Ahozkotradizioari esker eta poeten laguntzaz(mitoak kontatzen zituztenak),kulturaren aspektu asko bildu eta transmititu ziren. Izan ere, mitoak ez behin betiko egiturarik=antolaketa berbera, denboraren poderioz aldatzen joan delako. Beraz, ez dago adostasunik mitoen artean.

Horregaitik zientziak ez du lekurik, azalpenak ematerakoan, baldintza batzuk behar dituelako, mitoaren kontrakoak direnak.


MITOAREN EZAUGARRIAK:


1- EZ DAUDE FROGETAN OINARRITUTA/ FUNTSGABEKO AZALPENAK: Nahiz eta erralitateari buruzko informazioak eman nahi, ematen diren azalpenak, edonolako baieztapenak dira, ez dutenak ezer frogatzen.
Bere oinarriak tradizioa, irudimena, zentsu poetikoa eta fantasia dira  (oinarri arrazionalik gabe).

2- AZALPEN IRRAZIONALAK ETA AKRITIKOAK DITUZTE: Berdin zaie mitoak egiazkoak edo gezurrezkoak diren, haientzat gauzarik garrantsitzuena galderak erantzutea da, ez nola erantzuten diren. Beraz, ez da erreala ezta logikoa.

3- ARBITRARTASUNA: Borondatean edo kapritxoan soilik oinarritutako jarduteko modua, arrazoiak, logikak edo legeek agindutako printzipioak ez ditu betetzen.
EZ dira lege naturalak betetzen, hauek, jainkoen borondatearen menpe daudela esaten dute. Berza, jainkoek nahi dutelako sortarasten dira prosezu geologikoak. Honen ondorioz, ezin dira prosezu hauen prebentzioak egin kalteak autemateko. Lburbilduz, jainkoa ez da kapaza gauzak objetibatzeko ezta jainkoengandik urrunduta dauden gauzak azaltzeko.

PENTSAMENDU ANTROPOMORFIKOA: Gizakiak, bere burua eredutzat hartzen du, bere bizipen eta esperientziak erabiliz mundua ulertzeko


AZALPEN MITIKOAREN HONDAMENA

K.A VIII-VII. Mendetik aurrera, mitoa krisialdi sakon batean sartu zen. Gauzak zalantzan jartzen hasi ziren eta honen ondorioz, filosofiari eta pentsamendu arrazionalari ateak ireki zizkieten. Faktore batzuk eta testuinguruaren eraketa izan ziren azalpen hauen eragileak.

1-FAKTORE EKONOMIKOAK/ ABSTRAKZIO GAITASUNAREN GARAPENA: Grekoek, denbora libre asko zuten pentsatzeko, horregaitik espekulazioei eta aktibitate teorikoei ekin zioten;
garapen ekonomikoari esker, merkaraitzak hartu zuen indarraren ondorioz. Gainera, eskola filosofikoak sortu ziren, eta hemen lehenengo pentsalariak eta garapen ekonomiko itzela ezagutu zen. Bestealde, merkataritzaren ondorioz, moneta erabiltzen hasi zen, eta hau, abstrakzio gaitasunaren garapenaren bultzatuko du.

2- FAKTORE GEOGRAFIKO/KOMERTZIALA: Merkataritzaren ondorioz, Grekoek mediterraneoan zehar nabigatzen zuten kolonia berriak sortuz eta beste herri batzuekin komertziatuz.
Harremanetan jartzerakoan, ideaia berriak eta beste ikuspegi batzuk ezagutu zituzten: Sinismen erlijioso desberdinak,  bizitzeko modu desberdinak, ezagupen tekniko eta geografiko berriak,.. Beraz, informazio guzti hori jasotzearen ondorioz, euren kultura eta irakaspen guztiak zalantzan jarriko dituzte, kulturaren erlatibizazioa emanez.


3-FAKTORE SOZIOLOGIKOAK/DOGMATISMOA: Grekoek EZ zituzten izan liburu sakraturik ez jakitura dogmatikorik, dena onartzen zen; beraz, ez zuten arazorik pentsatzen zutena azaltzeko ezta kritika joera azaltzeko. Gainera, moral aristokratikoa zegoen, justizia eta berdintasuna kontuan hartzen ez zituena, baina denboran zehar, gizarteak izugarrizko aldaketa sozial eta ekonomiko jaso ditu harreman komertzialen ondorioz eta arau eta balio berrien beharra sortu behar izan zuten (justizia, eskubideak..)

4- FAKTORE PSIKOLOGIKOAK: Grekoek, aktibitate teorikorako joera zuten; beraz, ikasgai espezifikoetan, maila teorikoa lortzeko kapasak izan ziren. Adib. Nahiz eta geometria eta astronomia Egiptotik eta Babilonuatik etorri, bakarrik grekoek lortu zuten maila teorikoa.

5-FAKTORE POLITIKOAK: Politikoki hiria gobernatzeko modua era bat aldatu zen. Erregimen oligarkiko batetik, demokraziara pasatu ziren, herritarrek aktibitate politikoetan parte hartzeko aukera emanez. Hemen batez ere, filosofiaren sorrera emango da, hiriko gobernuaren erabakiei buruz estabaidatzen dute hiritar likbreen artean. Eta ez dute onartuko beste inork jarritako legerik, baizik eta, arrazonamenduaren eta tesien defentza arrazionalaren bidez, eurek jarritako legeak onartuko dituzte. 


6-FAKTORE TEKNIKOAK:

·IDAZKERAREN AURKIKUNTZA

K.A VII. Mendean, grekoek alfabeto feniziarra aldatu eta idazkera alfabetikoa sortu zuten. Idazkeraren aurkikuntzaren aurretik, kultura edukiak, ahoz transmititzen ziren, baina honen bidez, kontakizun guztiak idatzita daudenez, biltzeko eta batera izateko aukera ekarri zuten (konparatzeko, krititzakeko eta informazioa batzeko kapazak ziren). Hauxe, oso garrantzitsua da kontzeptuaziorako.

·HIZKUNTZA BERBERAREN ALDAKETA


Kontzeptuak sortzeko gaitasunak, abstrakzio garapenaren prosezuan oso garrantzitzuak direnak "lo" artikuluaren" eta "izan" aditzaren zentzu kopulatiboak daude. 

·TEKNIKA GEOMETRIKOAK ETA ASTRONOMIKOAK:

Hauek oso garrantzitsuak izan ziren espazio eta denbora koordinatuetan gizartea kokatzeko.

Entradas relacionadas: