Immunitate-sistema: Gaixotasun Autoimmuneak eta Transplanteak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,81 KB
Gaixotasun autoimmuneak: jatorria eta tratamendua
Immunitate-sistemaren ezaugarri nagusia norberaren molekulak eta arrotzak bereizteko gaitasuna da. Fenomeno horri tolerantzia immunologiko esaten zaio, eta enbrioi-bizitzan lortzen da, besteak beste, delezio klonalaren bidez. Prozesu horretan, T linfozito heldugabeak eta B autorreaktiboak ezabatzen dira timoan.
Mekanismo horiek huts egiten dutenean, tolerantzia hausten da eta immunitate-sistemak bere organismoko zelulei erasotzen die, gaixotasun autoimmuneak eraginez. Tratamendu gisa, kortikoideak bezalako medikamentuak erabiltzen dira sistema immunologikoa erregulatzeko (adibidez, artritis erreumatoidean edo esklerosi anizkoitzean).
Antigeno-antigorputz erreakzioa
Antigorputzek antigenoekin bat egiten dute horiek suntsitzeko, antigeno-antigorputz konplexua sortuz. Lotura hori determinatzaile antigenikoaren (epitopoa) eta antigorputzaren paratopoaren artekoa da, eta oso espezifikoa da.
Transplanteak eta errefus immunologikoa
Transplantearen arrakasta emailearen eta hartzailearen arteko harreman genetikoaren mende dago. Histokonpabilitate-konplexu nagusiak (MHC) zelulen azalean dauden proteinak kodetzen ditu; hartzailearen sistemak horiek arrotzak direla hautematen baditu, errefusa gertatzen da.
Errefusari aurre egiteko neurriak
- Transplantearen aurretik: Histokonpabilitate-probak egiten dira bateragarritasuna bermatzeko.
- Transplantearen ondoren: Sendagai immunoezabatzaileak erabiltzen dira erantzuna inhibitzeko.
Bikiak eta transplante motak
Biki unibitelinoak genetikoki berdinak direnez, haien arteko transplantea isotrasplantea da.