Ilustrazioaren esanahia eta Kanten pentsamendua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en con un tamaño de 2,26 KB

Ilustrazioaren esanahia

Ideia nagusia: Kantek lema batean laburbiltzen du ilustrazioaren esanahia: Sapere aude! (ausart zaitez zure adimenaz baliatzen). Ilustrazioa gizateriaren irteera da erruzko adingabetasunetik: tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askaturiko arrazoimen autonomoaren erabileran datza.

Ilustrazioaren oztopoak

  • Alferkeria eta koldarkeria: Ilustrazioa oztopatzeaz gain, beste eragozpen edo traba bat ekartzen dute: tutoreak.
  • Askatasunerako tresna: Naturak berak askatasunerako tresna ezin hobea eman digu: arrazoia edo adimena. Gehiengoa, ordea, ez da emantzipatu koldarkeria eta alferkeriagatik; erosoagoa eta arrisku gutxiagokoa da beste batek nire ordez pentsatzea eta erabakiak hartzea.
  • Tutoreen rola: Aurrekoaren ondorioz tutoreak agertzen dira. Tutoreei ez zaie komeni besteen emantzipazioa; horrexegatik saiatzen dira jendea etxeko abere bezala hezitzen.

Pentsaera askea eta aurreiritziak

Ilustrazioa bideratzeko, pentsaera askea oztopatzen duten aurreiritziekin amaitu behar da. Aurreiritzi ekonomikoak eta politikoak iraultza baten bidez ezabatzen dira, baina iraultzak ez du pentsaera berria eta benetako askea ekarriko. Honen ordez, aurreiritzi berriak erabiliko dira jendearen mendetasuna lortzeko.

Kontzeptu nagusiak

  • Adingabetasuna: Besteren gidaritzarik gabe norberaren arrazoiaz baliatzeko ezintasuna. Kanten arabera, gizakia da egoera honen errudun, bere alferkeria eta koldarkeriagatik. Arrazoiak bakarrik eraman dezake gizakia betetasunera eta nagusitasunera.
  • Argitzea (Ilustrazioa): Nork bere kabuz eta era autonomoan pentsatzen ausartzea; arrazoia tutore orotik aske erabiltzea, inposaketa intelektual, erlijioso edo praktiko orotatik aske.
  • Arrazoia: Gizakion berezko dohain naturala. Kanten arabera, arrazoiak bi erabilera edo funtzio ditu: ezagutza (arrazoi teorikoa) eta jokabidearen gidaritza (arrazoi praktikoa).
  • Arrazoiaren erabilera publikoa: Nork bere kabuz arrazoitzea eta iritzi edo adierazpen askatasuna gauzatzea. Horren bidez, argudio eta proposamen publikoen bidez aldatu daitezke edozein arazo.

Entradas relacionadas: