Ilustrazioa eta Kanten Kritizismoa: Gizakiaren Askatasunerako Bidea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

Kanten arabera, erregeak herritarren erabakiak errespetatu behar ditu erlijio-kontuetan, eta legeak hobetzeko proposamen arrazoituak onartu behar ditu. Kanten hitzetan, hau da “tutoretzarik kaltegarriena eta duingabeena”.

Naturala

Natura kontzeptua indar berriarekin agertzen da ilustrazioaren pentsamenduan. Zuzenbide naturalaz, erlijio naturalaz… arlo guztietan, arrazoi ilustratuak dena naturala bilakatzen du, naturaz gaindikoari kontrajartzeko. Zientziak munduaren jainkoarekiko autonomia baieztatu zuenez geroztik, natura izango da arrazoiak daukan erreferentzia berria. Mundu fisikoan, Newtonen eredua onartzen du, eta eredu horren arabera, lege naturalek zuzentzen dituzte fenomeno guztiak, determinismo hertsian. Aldiz, mundu gizatiarrean, ageriko araurik ezean, gizakiek askatasunez jokatzea da naturala. Horrela, ezkontzak, jaiotzak eta heriotzak arauz kanpokoak iruditu arren, lege natural konstanteen arabera gertatzen dira.

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza

Berpizkundearen ezaugarri orokorrak gizartearen aldaketa, antropozentrismoa eta zientzia iraultza dira. Berpizkunde aroa XV. eta XVI. mendeetan kokatzen da. Dena dela, XIV. mendearen hasieran ere aurki daitezke honen aztarnak. Italian hasi eta hazi zen, Erdi Aroko pentsamoldearen aurkako mugimendu gisa. Milan, Venezia, Florentzia eta Napoli berpizkundearen kokagune garrantzitsuenetakoak dira. Berpizkundearen helburua kultura humanista berpiztu eta aldarrikatzea da. Berpizkundeko humanistek jainkoaren ordez gizakia jartzen dute abiapuntutzat, eta norbanakoen ideia indartzen da, gizakiari bizitzaren arlo guztietan parte hartzeko jakin-mina pizten zaiolarik.

XIV. eta XV. mendeetan sortu zen Italian humanismoa deritzon mugimendua, antzinako kultura helburu zelarik. Horien artean, Aristoteles eta Platon zeuden, eta hauen jarraitzailea Nikolas Cusakoa zelarik. Aipatzekoak dira, halaber, Makiavelo, Erasmo eta Thomas Moro. Zubi lanak egin ziren eta lehen liburua inprimatu zen, eta lurralde berrien aurkikuntzek kultura berriak ezagutzea ahalbidetu zuten.

Bestalde, nolabaiteko iraultza zientifikoa gertatu zen. Zientziaren eta metodo zientifikoaren etorrera XVI. eta XVII. mendeetan gauzatu zen, eta lau zientzialari handi agertzen dira: Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton. Galileoren eta Newtonen ekarpenetan, aro modernoaren ezaugarriak agertzen dira, eta natura hizkuntza matematikoan azaldu eta aztertzean oinarritu ziren. Astronomiaren eskutik, batez ere, gizakia unibertsoaren handitasunaz jabetzen da.

Azkenik, zientziaren metodologia behaketan oinarritzen da gauzen funtzionamendua eta ez gauzen esentzia bilatzean.

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

Ilustrazioa gizakien irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna, besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Kantek bere “Zer da ilustrazioa? Galderari erantzuna” lanean sapere aude terminoa aditzera ematen du, ordutik sarri erabiltzen dena topiko literario gisa.

Sapere aude latindar esamoldea era honetan itzul daiteke: “ausartu zaitez pentsatzera” edo “izan adore zeure kabuz arrazoia erabiltzeko”. Kantek ematen du ezagutzera, aurretik aipatutako moduan, bere artikuluan aipatzen duelako. Nolanahi ere, Horazio izan zen lehena erabiltzen, K.a. I. mendean, bere II. Epistolan. Zehazki, honako hauxe dio idazki horretan: “ondo hasi denak erdia bakarrik egin du: ausartu zaitez pentsatzera”. Orduz geroztik, topiko bihurtu da literaturan eta lelotzat hartu dute hainbat unibertsitatek.

Kanten iritzian, autonomiak bereizten ditu gizakiak, erabaki pertsonalak hartzeko gaitasunak bereizten gaitu beste izakietatik. Era autonomoan jarduteak, adingabetasuna atzean utziz, gizakia heldua dela adierazten du. Hau da, gizabanakoa bere kabuz pentsatzen ausartzen dela, irizpide pertsonalak dituela, bere buruaren jabe dela. Era autonomoan jarduteak heteronomia atzean uzten dela esan nahi du; besteen iritziak kontuan hartuz jardutea, norberak iritzi horiek barneratu gabe.

Bestetik, Kantek uste du ilustrazio garaia gizadiaren adingabetasuna atzean uzteko garaia dela, gizakia bere kabuz pentsatzen hastekoa.

Kanten Kritizismoa

Kanten filosofia kritikoak giza ahalmen guztien azterketa sakona egiteko premia aldarrikatzen du, giza arrazoiarena. Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa bereizten ditu, lehenengoa arrazoiaren alde ezagutzailera zuzenduta eta bigarrena, askatasunak parte hartzen duen ekintza eta gertaeretara bideratuta.

Arrazoi Teorikoa

Kanten ustez, ezagutzari buruzko enpirismo eta arrazionalismo teorien arteko antagonismoak agertzen du arrazoiaren kritika egiteko premia. Kantentzat, ezagutza zientifikoa izatekotan, bi motatako sintesia eratu behar du, subjektuak emandakoaren eta objektuak ipinitakoaren arteko sintesia. Ezagutza ez da ezagugaiaren hartze pasiboa, subjektu eraginkorraren ekintza baizik. Subjektuak datu sentigarriak ezagutzeko a priorizko formetara edo baldintzetara moldatzen ditu.

Beraz, guk gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen, baizik eta subjektuak eraikitzen dituen moduan, a priorizko forma eta kategoriak ezartzen dizkion neurrian. Ezagutza izateko modu berri honi Kantek “ezagutzaren iraultza kopernikarra” deritzo: ez da subjektua objektuari moldatzen zaiola baizik eta alderantziz, objektua subjektuari egokitzen zaio. “Zer ezagut dezaket?” galderari erantzuteko, objektuez galdetu beharrean haietaz dugun ezagutzaz galdetzen dugu. Kanten metodo transzendentala gure ezagutzaren baldintzez galdetzen duena da.

Arrazoi Praktikoaren Kritika

  • Armadako ofizialak bete egin behar du beti gainetik datorkion agindua (erabilera pribatua). Hala ere, aditua den aldetik, argudia dezake agindu horren helburu edo onuraz eta akatsei buruz iruzkinak egin publikoaren aurrean, haiek epai ditzaten (erabilera publikoa).
  • Herrikideak ezin diezaioke uko egin zergak ordaintzeari (erabilera pribatua). Herrikide horrek berak ez dio bere betebeharrari huts egingo, aditu bezala, zerga horien bidegabekeria edo desegokitasunari buruzko bere gogoetak argitaratzen baditu (erabilera publikoa).
  • Apaizak ere egin behar du zerbitzatzen duen elizak agindutakoa, eta irakasteari ekin behar dio sinesbidearen arabera ikasle nahiz elizkideen artean, baldintza horren pean onartu dutelako (erabilera pribatua). Hala ere, askatasuna eta eginkizuna du erlijioa eta eliza hobetzeko bere proposamenak aurkezteko (erabilera publikoa).

Arauak bete ezean, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da duten aukera bakarra. Hala ere, arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasunik ezak ez du ilustrazioa galarazten.

Entradas relacionadas: