Ikatza,petrolioa eta gas naturalaren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,22 KB

BIGARREN SEKTOREA

NATURA-BALIABIDEEN USTIAPENA : MEATZARITZA

Baliabide esaten diegu gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalei .

Natura-baliabideen artean mineralak daude. Mineralak ateratzeko beharrezkoak dira jarduera batzuk. Jarduera horien multzoari meatzaritza deritzo. Eta meatzaritza ezinbestekoa da bigarren sektorea garatzeko.

Meatzaritzaren gaur egungo egoera.

Inbertsio handiak egiten dira baliabide mineralak ustiatzeko. Meatzaritzak eragin handia du ingurumenean. Meategiak agortu egin daitezke. Herrialde azpigaratuetan gatazka armatuak eta gizarte-desorekak eragiten ditu, meategiak kontrolatzeko.

ENERGIA-ITURRIAK

Berriztagarriak edo agortu ez direnak (hidraulikoa, eguzki-energia, haize-energia…)

Berriztaezinak: kantitate mugatuan daude naturan eta ezin dira epe laburrean berriztatu b.Nondik lortzen dira Energia primarioak: zuzenean lortzen ditugu naturatik (ikatza, petrolioa, uranioa      eta energia berriztagarriak)

Energia sekundarioak : energia primarioen bidez sortzen dira (argindarra,gasolina, gasolioa…).

Hornitzaile handienetakoak: LPEE herrialdeak besteak beste.

Ekoizle txikiak baina kontsumitzaile handiak: Japonia, EB, Txina eta India.

Ekoizle eta kontsumitzaile handia: Estatu Batuak.

ENERGIA BERRIZTAEZINAK

Petrolioaren erreserba  handienak Pertsiako Golkoan, Venezuelan eta  Kanadan daude.Gasaren erreserbak Ekialde Ertainean eta Errusiar Federakundean nabarmentzen dira. Ikatza.  Txinan, Errusiar Federakundean eta Ipar Amerikan daude erreserba handienak.Uranioa. Herrialde garatuak dira ekoizle nagusiak, Frantzia, Estatu Batuak eta Japonia. Horiei Txina eta India gehitu zaizkie azken urteetan.

INDUSTRIAREN SORRERA ETA GARAPENA

Bigarren sektoreko jarduera nagusia industria da. Industriak natura-baliabide bat –hots, lehengaia
- produktu landu bihurtzen du.

Industriaren sorrera.

Industria XVIII. Mendearen azken hamarkadetan sortu zen Ingalaterran. Ekoizpen modu berri bat izan zen, eta honako ezaugarri hauek izan zituen:

Berrikuntza teknikoak: lurrun-makina, labe garaiak….

Lanaren banaketa: ekoizpena fasetan banatu zen, eta fase bakoitzaz langile espezializatuak arduratzen ziren.

Eskala handiko ekoizpena: produktuak kantitate handian hasi ziren ekoizten, eta ondorioz salmenta-prezioak jaitsi ziren, eta nazioarteko merkataritza garatu zen.

Industrializazioak ekonomia eta gizarte aldaketa sakonak ekarri zituen (“Industria Iraultza”)→nekazariak  hirietara joan ziren (“landa exodoa”) fabriketan lan egitera → hiriak izugarri handitu ziren

Lehenbiziko fase honetan Ingalaterratik Europako beste herrialde batzuetara zabaldu zen industrializazioa; hala nola, Frantziara, Alemaniara eta Belgikara

Industrializazioaren bigarren fasea

XIX. Mendearen amaieran gertatu zen, Estatu Batuetan eta Forden ereduan ( Ford automobil fabrikako eredua) oinarrituta.Forden ereduak ezaugarri hauek gehitzen zituen:

→Kate-ekoizpena.

→Masa-kontsumoa: ekoizpena gehiago handitzearen ondorioz, prezioek gehiago egin zuten behera→jende askok eskuragarri izan zituen produktuak.

Bigarren fase honetan industrializazioa zabaldu zen Mendebaldeko Europara,Estatu Batuetara eta Japoniara.


Entradas relacionadas: