Ikasteko garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,67 KB

5.MUGIMENDU MODERNOA II.MUNDUKO GERRAREN AURRETIK ETA NAZIOARTEKO ESTILOA GERRA OSTEAN

II.Mundu gerra Baino lehenago, mugimendu modernoaren sorrera ematen ari zen, mugimendu honen Bultzatzaile garrantzitsuenetarikoa Mies Van der Rohe izan zen eta gerra ostean Aldiz nazioarteko estiloa ematen hasi zen, hemen Le Corbusier arkitektoa aurkitzen dugu. Bi arkitekto hauek arkitekturaren lau maisuetako parte Kontsideratu egin dira XX.Mendeko arkitekto garrantzitsuenetarikoak bihurtuz.

Mies Van der Rohe Akisgran sorterrian familiako enpresan lanean hasi zen eta geroago arkitektura Ikastera Berlinera joan zen, bertan Peter Behrens estudioan lan egin zuen, Honen eraginpean eraikuntza teknika aurreratuetan eta prusiar klasizismoan Oinarritutako arkitektura garatu zuen. Gustuko zituen errusiar konstruktibismoa Eta holandar De Stijl taldearen estetika ere.

Garai horretan hasi Zen proiektu berritzaileak egiten, altzairua eta beira erabiliz, era berean, Schinkel arkitekto klasikoaren zenbait ideia mailegatu zituen. Behrens Lantegian baita Walter Gropius ezagutu zuen. Berlinen egon zen lanean bigarren Mundu gerra iritsi zen arte.

Mies estatu Batuetara erberestatuko da nazismoaren gorakadaren ondorioz eta Chicagon Kokatuko da teknologia institutuan arkitektura sailean lan eginez, Unibertsitateko kanpusa berrantolatzearen truke. Bere lanik esanguratsuenak Bertan egongo dira.

Less is more eta God is in the details hainbatetan esan zuelako ezaguna, Mies espazio neutro eta Kontenplaziokoak egiten saiatu zen, materialen eta egituraren egiazkotasuna Erabiliz. Azken lanak arkitektura unibertsal sinplifikatuaren bila emandako Bizitzaren emaitza dira.

Bere lan Esanguratsuetako bat hiru patiodun etxea da, partzela adreilu karabistaz Eraikitako harresi batez inguraturik aurkitzen da, t formako etxea kokatuz Partzelan hiru patio sortuz. Harresiko atetik pasa bezain laister 20m ko Luzerako ibilbide batekin aurkitzen gara, zeinak etxeko ateraino eramaten Gaituen eta pasabidearen eskualdean patiorik handiena aurkitzen den. Beste bi Patioak txikiagoak dira, bat gune sozialari zuzendua eta bestea logelari edo Gune pribatuari zuzendua.

Etxeari sabaiak Horizontaltasuna ematen dio, estruktura osatzen duten eta geometrikoki kokatuta Dauden metalezko zutabeen gainean eusten da. Zorua 1x1m.Ko modulazio batez Osatua dago partzela osoan zehar kanpo eta barne erlazio bat sortuz. Barne Itxiturak oihal bezala funtzionatuko dute, De Stijl estiloan bezala. Dekorazio Klasikoak obra integratuan aurkitzen dira (eskultura eta pintura) eta Eraikuntza merkea erabiltzen du.

Bigarren mundu Gerraren ondoren nazioarteko estiloa emango da eta honen bultzatzailea Le Corbusier izango da. Berpizkundeko gizaki propioa da, orduko Michelangelo bezalakoa. Denetik egin zuen eta bere lanetan bi ildo desberdin aurkitzen dira, lan Batzuetan bateratu egingo direnak. Bere burua ingeniari bezala ikusiko du, Naturako ingeniari bezala eta bi arlo hauek landuko ditu: erabat zientifikoa, Zorrotza, arautua eta arbitrarioa, sentimenduek eragina, ederra edo itsusia, Akatsak dituena.

Le Corbusier bi Bidai egingo ditu, lehenengoan Vienan egon zen bitartean, Hoffman eta Sezesiion Mugimendua ezagutu zuen eta arkitektura estilo hauek bereganatu zituen. Parisen, berriz, Perreten bulegoan egongo da lanean, hormigoi armatuzko Aitzindaria eta material honi buruzko garrantzia irakatsiko dio.

Geroago bigarren Bidaian arkitektura klasikoa ezagutuko du, honetan bidea eta arkitekturaren Arteko erlazio zuzena ulertuko du eta hortik bere arrapala teoria Ondorioztatuko du. Bidai hauen ondoren bere proiektuetan eragina izango duten Bost arkitektura puntu ezarriko ditu: pilotisen erabilera oina librea lortzeko, Sabai lauak, terraza lorategia, leiho horizontal jarraituak eta fatxada libreak.

Bigarren mundu Gerraren ondorioz Frantziar estatuko hegoaldera joan zen margotu eta idaztera, Bere proiektatzeko aukerak gutxiagotu zirenez bere teoria lantzen hasiko da eta gaur egun modulorra bezala ezagutzen dugun neurrien sistema asmatuko du. Modulorra Giza gorputzaren neurriekin egindako sistema da eta berak eraikinen Proportzioak giza proportzioekin bateratzea lortuko du.

Margoaren gaia Lantzen zuen aldizkaria sortuko du L’esprit Nouveau, Frantziako arte aldizkari Garrantzitsua. Hainbat gai jorratzen zituzten, purismoa ardatz zutela. Le Corbusier aldizkarirako bere izeneko pabiloi bat diseinatuko du Pariseko Erakusketa internazionalerako.

Pabilioia Le Corbusierrentzako modu probokatzaile batean arkitektura munduari buruzko ideiak Adierazteko aukera zen. Garai artan Art Nouveau arte dekoratibo bat bezala Ikusia zegoen, ondorioz ideia guzti hauek azaltzea ezohikoa izan zen, proiektu Honen erreakzioak aurkakoak izanez.

Pabilioia espazio Bizigarrien forma berri bat azaltzen zuen, dekorazioaren sinbolo guztiak Ezabatuz. Arkitektura momentu oro presente dagoela adierazi nahi zuen. Hormigoi Armatua eta altzairua arkitekturarentzako aurkezten dituzten posibilitateak Erakutsiko ditu, industrializazioaren elementuekin artea egin daitekeela Frogatuz.

Le Corbusierrentzat, Miesentzako bezala, pribatutasuna garrantzi handiko gai bat izango da, Eraikineko elementuak modu burutsu batean sintetizatuko ditu. Miesek aldiz, Publiko eta pribatuko lerroak ezabatzea bilatuko du, modulazio berdina Erabiliz. Le Corbusier baita etxea patio lorategi baten inguruan kokatuko du, Horrela natura bereganatuz. Bi maisu hauetarako natura arkitektura sortzen duen Elementu bat baita.

Argi dago, bi arkitekto hauen eragina izugarrizkoa Izan dela, gaur egungo arkitektura Miesen arkitekturaren sinplifitatea baina Garrantzia ulertu egin du, espazio hutsa, garbia. Eskala proportzioak, Proportzio klasikoak jarraituz eta material zehaztuen erabilera kontuan hartuz. Le Corbusier baita bere arkiekturaren bost puntuak gaur egun jarraitu egin dira, Eraikin mota desberdin askotan kontzeptu horiek ikus daiteke. Arkitektura Arina, dinamikoa eta industrializatua gaur egungo arkitekturaren deskribapena Izan zitekeen gaur egun baita. 

Entradas relacionadas: