Ikaskuntza soziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei dagokienez, bi harreman mota bereiz daitezke: 1. Borondatezkoa eta 2. Derrigorrezkoa. Intrapertsonala: izaki bizidunak norbera ezagutzeko eta ulertzeko (emozioak,sentimenduak,pentsamenduak,...) duen gaitasunari erreferentzia egiten dio. Interpertsonala: izaki bizidunari besteekin modu egoki batez erlazionatzeko aukera ematen dio; honekin batera, asertibitatea eta enpatia aurkitzen dira lotuta. 


Gizarte trebetasunen entrenamendua: erabiltzaileek sozialki onartuak dauden jokaerak ikasiko dituzte, desegokiak direnak aldatu egingo dituzte eta egokiak mantendu. Entrenamendua indibiduala edo taldekoa izan daiteke. 1. Modelatua: irakatsi nahi dugun trebetasuna eredu baten bidez aurkezten da, honek egin eta erabiltzaileek errepikatu egingo dute. 2. Dramatizazioa edo role-playing-na: erabiltzaileak hausnarketa bat egin eta desegokiak diren jokaerak aldatzeko aukera edukiko du. 3, Errefortzu positiboak: jokaera sozial egokiak bultzatu nahi baditugu, egokia den jokaera, saritu egin beharko dugu. 4. Prestakuntza praktikoa: argibideak ematen zaizkio. Argibide hauek pixkanaka ezabatu eta azkeneak argibiderik gabe pertsona modu autonomoan egiteko gai izango da. 5. Autohausnarketa: hausnarketa bat egitean datza indibidualki edo taldeka (Brainstorming teknika). Harreman sozialak errazten dituzten baliabideak : 1. Teknologia berriak: adibidez domotikak eskaintzen dituen abantailak etxean: kontrol remotoz funtzionatzen duten gauzak,tenperaturaren kontrol automatikoa,tenperatura kontrolatzen duten iturriak, bakarrik martxan jartzen diren gailuak, artikulatutako oheak,ura,gasa eta su detektoreak,argiak bakarrik itzali eta piztea, ateak bakarrik irekitzea soinuzkoak eta bisualak diren abisu sistemak, pertsianaren motorizazioa, ahotsarekin kontrolatzeko sistemak. 2. Elkarteak: abantailak: gizartean eta komunitatean parte hartzea ahalbidetzen du,helburu bardinak lortu nahi dituzten pertsonen harremanak bultzatzen dituzte, arazoak konpontzeko eta ekiditeko aukerak gehitzen ditu. 3. Beste baliabideak: eguneko zentroak,kultur etxeak,liburutegi eta aisialdi zentroak,kaleko baliabideak (parkeak,plazak,lorategiak), abesbatzak. Ikaskuntza motak : 1. Ikaskuntza formala: egitura zehatz bat duen hezkuntza sistema da. Haur hezkuntzan hasi eta unibertsitatean bukatzen da. Edukiak modu logikoan antolatzen eta graduatzen dira. 2. Ikaskuntza ez formala: hezkuntza sistematik kanpo daude. Antolamendu bat dute (asialdiko monitore ikastaroak, langabetuentzako tailerrak, eskulanak, kirola, natura eta jarduerak). 3. Ikaskuntza informala: bizi garen ingurunearekin dugun harreman zuzenaren ondorioz lortzen ditugun ikaskuntzak dira. Inkonstzienteki ikasten ditugun gauzak dira. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen motibazioaren ezaugarriak: espektatiba oso baxuak dituzte, heriotzarekiko beldurrak ere motibazio maila asko jaisten du, bakardadea, depresioak. Gaitasunak, memoria, ikusmena, entzumena,... Galdu egiten da. Eta autoestima baxua areagotzen da ere.

Jokabideak gehitzeko edo hobetzeko teknikak: 1. Errefortzu positiboa. Jokabide berriak bereganatzeko teknikak: 1. Modelatua: imitazioa. 2. Kateaketa. Pausoka erakutsi. Jokabideak gutxitzeko edo eliminatzeko teknikak 1. Kasurik ez egitea 2. Hiperzuzenketa 3. Time out. Jokabideak kontrolatzeko teknikak: 1. Fitxen ekonomia 2. Jokabide kontratua


Entradas relacionadas: