II. Errepublika Espainian (1931-1936): Gakoak eta Erreformak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,95 KB
II. Errepublika Espainian (1931-1936)
1. Errepublikaren etorrera
Primo de Rivera jeneralaren diktadura bukatu zenean, Alfonso XIII.a erregeak, ordura arte diktadorearen babesle, Berrezarkuntza Sistema zaharrera itzuli nahi izan zuen, eta horretarako udal hauteskunde deialdia egin zen. Hauteskunde horiek 1931ko apirilaren 12an egin ziren. Errepublika hertsiki eskatu zuen ezkerrak hiri eta herri handietan garaile atera zen; landa-eremuan, berriz, eskuineko alderdi monarkikoek irabazi zuten. Ezkerrak landa-eremuko botoak herrietako jauntxoek baldintzatuta zeudela salatu zuen. Nahiz eta boto gehiengoa monarkikoa izan, Alfonso XIII.a erregeak koroa utzi eta atzerrira joan zen, II. Errepublikari bidea emanez.
2. 1931ko Konstituzioa
1931ko ekainaren 9an, giro sutsu batean, Gorteak osatzeko hauteskunde orokorrak egin ziren. Eskuina kikildurik zegoela, ezkerrak (errepublikanoak eta sozialistak) garaipen garbia lortu zuen, eta, ondorengo Gorteetan bere konstituzioa osatu zuen, 1931koa alegia. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:
- Errepublika da sistema politikoa.
- Giza Eskubide oso zabalak: dibortzioa, erlijio askatasun osoa, eta abar.
- Eliza Katolikoari gobernuaren dirulaguntza kendu zitzaion eta jesuitak atzerrira bidaliak izan ziren (antiklerikalismoaren eragina).
- Botere Banaketa: Parlamentua zen erakunde boteretsuena. Botere Legegilea edukitzeaz gain, gobernua kontrolatzen zuen. Errepublikako presidenteak Botere Exekutiboa edo Betearazlea zuen. Botere Judiziala epaile eta auzitegi profesionalen ardurapean.
- Autonomia eskubidea herrialdeentzat.
- Jabetza Pribatua gobernuak nazionalizatu zezakeen (sozialismoaren eragina).
3. Lehen biurtekoa (1931-1933)
Azañaren gobernu ezkertiarrak gizartea itxuraldaketa bilatzen zuen politika egin zuen. Besteak beste:
Hezkuntza Publikoaren Zabaltzea
Errepublikak giza kapitalean, pertsonen prestakuntzan alegia, inbertitu zuen. Herri guztietan eskolak ireki zituen. Hala ere, Azañaren gobernuak Elizaren ikastetxeak itxi egin zituen eta baita jesuitak, garaiko ikastetxe hoberenak zituztenak, kanporatu ere. Beraz, esan daiteke Errepublikak hezkuntza publikoa hobetu zuela, baina aberatsek eta klase ertainek erabiltzen zuten hezkuntza pribatua, erlijiosoa bereziki, kaltetu zuela, eta horrek hezkuntza kaltetzeaz gain, katolikoak Errepublikaren aurka jarri zituen.
Nekazal Erreforma
Parlamentuan erabaki zen, Andaluzia eta Extremadurako landu gabe zeuden latifundioak (lur jabego handiak) nekazari pobreen artean banatzea. Horrek, ondorengo urteetan, CNT eta UGTko nekazari sindikalistak eta lur jabeen artean borroka odoltsuak sortu zituen.
Kataluniako Autonomia Estatutua
1932an onartu zen.
Emakumeei Boto Eskubidea
Eskaini zitzaien.