I+G+B: Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntzaren Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,85 KB
I+G+B: Kontzeptuak eta Garrantzia
I+G+B hiru kontzeptuz osatuta dago: Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza.
- Ikerkuntza: Ezagutza zientifikoa zabaltzea. Honek aplikazio praktikoak izan ditzake edo ez; hau da, produktu edo zerbitzuak izan daitezke.
- Garapena: Zentzu ekonomikoari buruz hitz egiten du: bizi-maila hobeak ekarriko dituen bilakaera ekonomikoa.
- Berrikuntza: Zerbait berria sortzean datza, edo dagoena hobetzean, adibidez, eraginkorragoa izan dadin.
Berrikuntza eta aldaketa teknologikoa funtsezkoak dira herrialde baten garapenerako. Azken 200 urteetan berrikuntzek, aurrerapen teknikoek eta teknologia berriak dituzten kapital-ondasunetan egindako inbertsioek mundu osoko ekonomiak eraldatu dituzte.
Berrikuntzaren Adierazleen Europako Taula
Emaitzen arabera, EBko herrialdeak 4 taldetan banatzen dira: berrikuntzako liderrak, berritzaile handiak, berritzaile moderatuak eta berritzaileak.
- Suedia EBko lider izaten jarraitzen du berrikuntza arloan. Bere atzetik, Finlandia, Danimarka eta Belgika datoz.
- Batez beste, EBk berrikuntzaren arloan duen etekina % 12,5 puntu handitu da 2014tik. Hazkunderik handiena Zipren, Estonian, Grezian, Italian eta Lituanian gertatu da.
EBko batezbestekoa munduko lehiakideen hautaketarekin alderatzean, Hego Korea da herrialde berritzaileena, EBko 2014ko puntuazioaren % 36 eta 2021ean % 21 gainetik baitago.
Nola Bultzatu I+G+B?
- I+G+Bren aldeko estatu-akordioa: Berrikuntza Jaurlaritzaren politiken ardatz izatea.
- Laguntzak eskuratzeko erraztasunak ematea.
- Transferentzia teknologikoa: Unibertsitatea eta ikerketa-zentro publikoen ezagutza partekatzea.
- I+G+Bren finantzaketa hobetzea.
- Talentua prestatzea eta atxikitzea.
Berrikuntza Garrantzitsuenak Historian
Mundua aldatu zuten berrikuntzak historiaren ibilbidea aldatu zuten asmakizunak dira, pertsonen egunerokotasuna hobetu zutenak. Berrikuntzak sorkuntza erabat berriak izan daitezke, edo produktu bat, jarduera bat edo jakintza bat aldatzea, baina beti izan behar dute eragin eta erabilera handia.
- 1. Penizilina: 1928an Alexander Flemingek ustekabean aurkitua, lehen antibiotikoa izan zen.
- 2. Txertoak: Lehen txertoa Edward Jenner mediku ingelesak asmatu zuen 1796an baztangari aurre egiteko.
- 3. Bateriak: Lehen bateria edo pila elektrikoa Alessandro Voltak asmatu zuen 1800. urtean.
- 4. Inprenta: Johannes Gutenberg-ek asmatu zuen XV. mendearen erdialdean.
- 5. Wifi: Sistema informatiko eta elektroniko batzuk haririk gabeko sare batekin konektatzea ahalbidetzen du.
Beste batzuk daude, haien artean aipagarrienak: Lurrun-makina, telebista, hegazkina, Internet, ordenagailua, adimen artifiziala...
I+G+B Osasunean: Osakidetza
Osasun-arloko ikerketa- eta berrikuntza-jarduerek berebiziko garrantzia dute, pertsonen osasuna hobetzen laguntzen baitute. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasunetako bat da.
Aktibo dauden ikerketa-proiektuen artean, nazioartekoak 52 proiektu dira, eta horiek dakarten finantzaketa aktiboa 10 milioi eurotik gorakoa da. Ikerketa-proiektuen % 20 baino gehiago euskal osasun-sistema publikotik kanpoko erakundeekin elkarlanean garatzen da.