Idazle zaharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,87 KB

Gabriel Aresti eta Uhin Berriko poeta batzuk:


Gabriel Aresti bilbotarrak zubigintza moduko batean ziharduen aurreko belaunaldiaren eta idazle gaztegoen artean. Euskaldun berria genuen, hiritarra sekularra, seminariotik pasatu gabea, gizon irakurria, garaiko literaturan jantzia. Gorabehera politikoak hurretik segitzen zituen , beraren obran garbi asko nabari daitekeenez. Ez zen isilik egotekoa, polemikak harrotzea maite zuen eta horregatik, ez zitzaion  areriorik falta izan bizi izan zen artean. Bere obrarik egituratuena eta bribilena kaleratu zuen:

Maldan behera

. Batuaren aitzindari izango zen hizkera berri batean taxututa, arnasa handiko poema sinbolista dugu. Interpretatzeko zailtasuna zituen eta Nietzscheren eragina zuen.
Harri eta Herri (1. Best sellera), ostera, urte gutxiren buruan agortu zen; gauza harrigarria poema liburua izanik. Estilo zuzenagoa zerabilen, jakina, herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago zegoena.

Euskal Harria eta Harrizko Herri

. Gazte pilatxoa abiatu zen poesiaren bidetik, Arestiren bultzadaz animaturik. Idazterako orduan ez zioten guztiek bilbotarren estiloari jarraitu, baina zenbait kasutan eragin aski zuzena nabari da.
Xabier Lete oiartzundarraren Egunetik egunera orduen gurpilean.
Joxe Azurmendi zegamarraren Hitz berdeak
.
Joxean Artze “Hartzabal” usurbildarra Isturitzetik Tolosan barru bere lehen liburuarekin. Forma aldetik euskaraz argitaratu den obrarik bitxiena izango dugu, seguraski. Harrezkero bide luzea egin du , esperimentalismoari uko egin gabe: Laino guztien azpitik, eta sasi guztien gainetik. Hitzen eta hosen arteko jolasa bilatzea gustatzen zaio Hartzabali.

Mikel Lasa, Ibon Sarasola eta Arantxa Urretabizkaia

Entradas relacionadas: