Idazle zaharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,77 KB

“LAUAXETA” Esteban Urkiaga (1905-1937) laukiztarra.

Ikaskide batzuek bultzatu zuten euskaraz idaztea.1928an, Orixerekin batera EUZKADI egunkariko euskal orrian lan egin zuen. Aurki,sailaren arduradun egin zuten eta eginkizun horretan iraun zuen 1934ra arte. Asko nabarmendu zen Errepublika aldian kazetari eta hizlari legez. 1937ko apirilaren amaieran atxilotu zuten Gernikan, Gasteizera eraman eta bertan fusilatu zuten ekainaren 26an.
Ugari idatzi zuen. Egunkarirako ia egunero moldatzen zuen lanen bat prosaz. Lan hauetako batzuk bildu zituen Jon Kortazarrek Azalpenak (1931-1935) (1982).Teatro lan laburrak ere moldatu zituen. Literatura arloan, olerkigintzak ezagutarazi zuen batez ere. Lehen OLERTI EGUNEKO saria irabazi eta laster kaleratu zen bere lehen poema bilduma : Bide Barrijak (1931). Bigarrena, aldiz, handik lau urtera Arrats Beran (1935). Hauetaz gain, aipatzekoak dira, heriotzaren zain zegoela, Gasteizko kartzelan idatzi zituen bertso hunkigarriak. Bada alderdirik bi liburuon artean. Lehenengoan, izenburutik hasita, euskal baratzean landu gabeko lur berriak urratu nahi ditu. Poesian, Europatik datozen azkenengo modu eta modak etxeratu nahian dabil. Eta gehiegitxo igartzen zaio batzuetan. Verlaine, Baudelaire, Mallarmé eta beste hainbat poeta irakuriak dituela ezagun da,baina ez du oraindik bere bide propiorik aurkitu. Bigarrenean ostera, iturri herritarragoetatik edaten du, momentu hartako kezka eta amets politikoak kanporatzen saitzen da, dagoeneko AITZOLek markatzen diharduen ildotik, beharbada.

“ORIXE” Nikolas Ormaetxea (1888-1961) Orexakoa.

1923tik 1931ra Bilbon aritu zen lanean sortu berria zenEUSKALTZAINDIAN eta EUZKADI egunkarian; Espainiako gerra hasi zenean, atxilotu eta Iruñean eduki zuten preso,gero Iparraldera eta Akitania aldera ihes egin zuen, han Bigarren Mundu Gerrako arazoak sufritzea tokatu zitzaion; Ameriketan zehar ibili zen 1950-1954 bitartean, EUZKO GOGOA aldizkariaren sorreran parte hartuz. Era askotara, gai ezberdinei buruz, euskaraz gehien bat. Prosaz lan anitz utzi zigun . Santa Cruz apaiza (1929), .Itzulpenetan maisu izan genuen : esate baterako , F. Mistral-en Mireio (1930). Poesian ere bere garaiko idazlerik oparoenetarikoa dugu. Libuetan eta aldizkari askotan sakabanaturik zegoen Orixeren poesiagintza 1972ko Euskaldunak eta olerki guziak izeneko bildumak jaso zuen. Olerkarien belaunaldiaren barruan ez zen nonbait goratuena, liskarrak eduki baitzituen orduko kritiko ofiziala zen AITZOLekin; 1950etik 1960rako epean askok euskarak eman duen idazle bikainena iritzi zioten.
Lizardi eta, batez ere, Lauaxeta bezala, gizon jantzia zen Orixe . Badirudi, ordea, Orixeren poesia mistiko eta barnekoia gero eta estimatuagoa dela.


Entradas relacionadas: