Ibilgua definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,41 KB

 

Prozesu geologikoak:


 Erliebearen modelatzea eragiten duten aldaketak dira, aldaketa horiek egin ahal izateko energia beharrezkoa da.

   

Energia Iturriak:

-
Eguzki energia: Eguzkiaren energiak zirkulazio atmosferikoaren eta uraren zikloa sorrarazten du.  -Grabitazio indarra

Grabitatearen indarra lurrak eragiten duen erakarpen indarra da.

Motak:-


Meteorizazioa
: Higiduraren aurretik gertatzen da.
Meteorizazioa kanpoko eragile geologikoen eraginez harria hautsi edo digregatzea da. Sortutako harri zatiei klasto deritze. -Garraioa: Agente geologikoek materialak garraiatzea da. -Higadura: Garraio horretan material horiek mugitzerakoan sortzen den desgastea da,bai harri zati horietan baita ukitzen dituzten gainazaletan ere. -

Sedimentazioa

Garraio prozesua amaitutakoan higatutako materialak metatzeko prozesua da. 
METEORIZAZIOA: -

Meteorizazio kimikoa

Aldaketak eragiten ditu mineralen osaera kimikoan; herdoildu, hidratatu edo disolbatu. Harriaren gogortasuna murriztu biguinagoa egin arte.  -

Meteorizazio fisiko edo mekanikoa:

Materialak hautsi konposizio kimikoa aldatu gabe.  -

Termoklastia

 Tenperatura aldaketek sortzen dituzten harrien dilatazio eta uzkurdura jarraiak eragindako apurketa.  -Krioklastia: Harrien arrailetan, ura izoztean bolumena handitzea eragindako apurketak.
Gelifrakzioa ere esaten zaio.  -Haloklastia: Ur gaziaren zipriztinak arroken piltzaduretan sartzen dira, gelifrakzioan bezala kasu honetan, ordea, etenguneetako gatzezko kristalak dira arroka zatitzen dutenak. -

Meteorizazio biologikoa

Izaki bizidunek eragindako apurketa. Bai kimikoa bai mekanikoa izan daiteke.

Agente geologikoak:


Erliebea modelatzen duten eragileak dira. -Ur-basak. -Uharrak. -Ibaiak. -Glaziarrak. -Itsasoa. -

Lur azpiko urak

-Haizea.     -Ur-basak: Lurraren gainazaletik ibilgu jakinik gabe eta aske doazen urak dira. 

Prozesu geologiko nagusia:

 Higadura  Erliebe formak:
Karkabak, Maitagarrien tximinia eta Bad Lands. Uharrak: Ur ibilgu laburrak dira, urte-sasoikoak. Aldapa handiko mendigunetan izaten dira uharrak.

Uharraren atalak

Harrera arroa: Urak metatzen diren tokiak>Higadura. -Isurbide kanala: Mendi hegaletan ibiltzean urak duen ebakidura>Garraioa.  -Alubioi konoa: Garraiatutako material gustiak metatzen diren lekua>Sedimentazioa. 

Ibaiak:

Ibaia ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena. IBAIAK= GOI-IBILGUA>Higadura, ERDI-IBILGUA>Garraioa, BEHE-IBILGUA>Sedimentazioa.

Goi-ibilgua:

Ibaiak ur-emari txikia du; desnibel zorrotzak pasa behar dituenez , urak abiadura handia hartzen du eta horren ondorioz, materialen higidura nagusitzen da.(Erliebe-formak: Ur-lasterrak,ur-jauziak,arroilak.
V itxurako haranak eta jentilen lapikoak)

Eedi-ibilgua:

Ibaia ur gehiago bilduz doa, aldapa apalagoa eta indar higatzailea txikiagoa da. Goi-ibilguan higatutako materialen garraioa gailentzen da.(Erliebe-formak: Meandroak eta lautada alubiala.

Meandroa

Ibaiaren bihurgunea da.

Behe-ibilgua:

Ia ez dago aldaparik, ura oso abiadura mantsoan doa eta meandroak sortzen dira ere. Hemen, sedimentazioa da nagusi, eta eremu zabal oso emankorrak sortzen dira ere.(Erliebe-formak: deltak,estuarioak eta lautada alubiala) Delta: Ibai bokaletan sedimentuak metatzean sortzen diren formak, itsasoan barneratzen lur-mihiak dira. Estuarioak: Ibai bokaletan sedimentuak metatzean sortzen diren formak. Sedimentuak kostaldera iritsi baino lehen metatzen dira.

Glaziarrak

Lurraren gainazalean zehar higitzen den izotz masa da.(Erliebe-formak: V itxurako haranak, Horm, zirkua, morrenak eta harri ildaskatuak). Glaziarren mugimenduek eragiten dituzten:
higadura, garraioa eta sedimentazioa, glaziarreko zonalde desberdinetan.

Itsasoa

Higadura:


Olatuen indarrak kostaldea higitzen du itsaslabarra modelatuz.

Garraioa eta sedimentazioa:

Ibaiek garraiatutako eta itsaslabarren higaduraz sortutako materialak olatuek garraiatzen dituzte sedimentatzen diren arte.(Erliebe formak: -Abrasio-plataforma: Olatuen higadurak itsas-labarra atzeratzen du zonalde laua sortuz. -Tonboloa: Sedimentazio uharte baten eta kostaren arteko espazioan gertatzen denean. -Badia: Itsasoa lurrean sartzean sortzen den gunea. -Fiordoa: Glaziarrek kostaldean eraturiko harana itsasoko urez betetzen dena.

Entradas relacionadas: