Ibilgailuen Transmisio Sistemak: Osagaiak eta Funtzionamendua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Tren Epizikloidalaren Funtzionamendua

Tren epizikloidalaren osagai nagusiak hauek dira: epizikloidalak diren engranajeak, piñoi planetarioa, sateliteak, barruko hortzdun korona eta akzionamendu-ardatza.

Sateliteak bueltak emanez piñoiarekin engranatzen dute, baina aldi berean haien ardatzean ere bueltaka ari dira. Satelite guztiak palanka bati itsatsirik daude; horrela, indarra ardatz portasatelitera garraiatzen dute. Piñoiek, berriz, barruko hortzdun koronarekin engranatzen dute.

Martxa-kaxaren Ardatzak

Aurreko trakzioa duten martxa-kaxak bi ardatzez osaturik daude:

  • Ardatz primarioa: enbrageko diskoan engranatzen duena.
  • Ardatz sekundarioa: indarra grupo reduktoreari edo diferentzialari transmititzen diona.

Ardatzek hortzdun gurpilak dituzte abiadura bakoitzerako. Bikote bakoitzean, gurpil hortzdun bat ardatzean finkaturik dago eta bestea libreki bueltaka dabil abiadura bat sartu arte; orduan, libreki bueltaka ari den gurpila finko geratzen da. Badaude bi ardatz sekundarioz edo hiru ardatzez (primarioa, intermediarioa eta sekundarioa) osatutako sistemak ere.

Transmisioaren Misioak

  1. Motorraren bueltak gurpiletara garraiatzea.
  2. Motorreko bueltak martxa-kaxarekin akoplatzea edo deskoplatzea.
  3. Motorrak emandako par-a handitu edo txikitzea martxa-kaxaren bitartez.
  4. Atzerako martxa erabiltzea ahalbidetzea.
  5. Par-a transmisioaren bukaeratik gurpiletaraino transmititzea.

Erresistentzien Eragina Martxetan

  • Rodadura-erresistentzia: ibilgailua martxan jartzean gainditu behar den erresistentzia.
  • Haizearen erresistentzia: ibilgailua martxan dagoenean gainditu behar den haizearen indarra. Abiadura handitu ahala, indar handiagoa gainditu behar da.
  • Maldaren erresistentzia: malda batean ibilgailuak inertziaz bera egiten du, beraz, igotzeko indar handiagoa behar da.
  • Rozamendu mekanikoen erresistentzia: piezen arteko marruskaduragatik gainditu beharreko indarra.
  • Inertzia-erresistentzia: maldaren adibidearen antzekoa.

Transmisio Erabiliena

Gaur egun, motorra aurrean eta aurre-trakzioa duen sistema da erabiliena, erdi-mailako zilindradetan ezartzen delako.

Motorraren Kokapenak Transmisioan duen Eragina

  • Motor transversala: aurre-trakzioa eta 4x4 sistemetarako.
  • Motor longitudinala: aurre-trakzioa, atze-trakzioa eta 4x4 sistemetarako.

Transmisioko Osagai Nagusiak

Transmisio-sistema batek honako osagaiak ditu: enbragea, martxa-kaxa, transmisio-zuhaitza, erdiko diferentziala, palierrak eta atzeko diferentziala.

Entradas relacionadas: