Iberiar Penintsularen Klima Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB

KLIMA MOTAK:

1.KLIMA OZEANIKOA:

Eraginguneak Iberirar Penintsularen iparralde osoa hartzen du: kantauri itsasoaren ertzeko eskualdeak eta Galizia. Prezipitazioak ugariak, erregularrak eta leunak dira. Urteko prezipitazioak, guztira, 800mm-tik gorakoak dira. Urteko prezipitazioek banaketa erregularra dute, frente polarreko depresioen eraginpean baitaude. Negua eta udazkena, euri ugarieneko sasoiak. Prezipitazio urrienak udan. Azoreetako antzizikloiak iparralderantz egiten baitu. Prezipitazio urri horien onsorioz, urtean gehienez bi hilabete lehor. Prezipitazioak modu leunean erortzen dira. Bi eratako tenperatutak: kostaldean, tenperatura-bitartea txikia, eta barnealdean, moderatua. Kostaldean, itsasoaren eragina handia denez, tenperatura-bitartea txikia (9C -12C bitartekoa). Udan, freskoak, 22C-tik gorakoak ez. Neguak moderatuak (hilabete hotzenean batez beste, 6-10C bitartean). Barnealdean, tenperatura-bitartea moderatua (12-15C bitartekoa): Ondorioz, neguak hotzak izan daitezke (6C-tik beherakoak).

2.KLIMA MEDITERRANEOA:

Erdiguneak Espainiaren zati handiena hartzen du: klima ozeanikoko zonatik hegoaldera dagoen Penintsulako lurraldea, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla. Prezipitazioak moderatuak edo urriak dira, irregularrak eta ekaiztsuak. Urteko prezipitazioak, guztira, 800mm-tik beherakoak dira: 800mm-tik 500-ra bitartekoak badira moderatutzat hartzen dira; 500mm-tik beherakoak urritzat. Prezipitazioek banaketa erregularra. Uda lehorra, neguan euri gehien (Grazalema). Prezipitazioak ekaitz moduan erori sarritan. Tenperaturak aldatu latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera. Hiru azpiklima: -ITSASALDEKOA: erdiguneak lau eskualde hartu: Mediterraneo aldeko kostaldea, Ceuta eta Melilla. Prezipitazioak moderatuak edo urriak; urtean 800mm eta 300mm artean egiten du euria. Atlatikoaren hegoaldeko kostaldean prezipitazioak ugariak (Atlantikoko depresioen eragina). Mediterraneo kostaldean, prezipitazioak ugariagoak. Mediterraneoko giro epela dela medio, honek tenperatura moderatua (12-15/16C). Uda beroa (22C-tik gora) eta negua leuna (10C-tik ez jaitsi). -KONTINENTALA: prezipitazioak moderatuak edo urriak; urtean 800mm eta 300mm artean. Penintsularen mendebaldean prezipitazioak ugariagoak. Gaztelako eta Ebro ibaiko sakonuneen erdialdean, prezipitazioak ugariagoak. Itsasoaren eraginik eza dela eta, klima honek tenperatura-bitarte handia (16C-tik gora). Hiru azpiklima: -Iparraldeko goi-lautadan, eta Guadalajarako Terueleko eta Cuencako lur garaietan, uda freskoak (22C-tik behera) eta izotz eta laino ugariko negu hotzak (6C-tik behera). Hegoaldeko goi-lautadan eta Ebro ibaiko haranaren ertzetan, udak beroak (22C-tik gora), neguak hotzak, ia izotzik gabe. -Extremaduran eta Andaluziaren barnealdean, oso uda beroak, eta negu leunak (6-10C bitartean).

3.MENDALDEKO KLIMA:

Erdiguneak 1000m-tik gora altitudea duten mendiko lurraldeak hartu. Altueran gora egin ahala, prezipitazioak ugaritu eta tenperaturak jaitsi. Prezipitazioak oso ugariak; urtean 1000mm-tik euria egin. Tenperaturen urteko batezbestekoa oso baxua (10C-tik behera). Ezaugarri horiek aldatu latitudearen eta eremu klimatikoaren arabera. -Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan (Pirinioetan, Kantauriar mendikatean, Galizia-Leongo mendigunea), prezipitazioak oso ugariak, ez dago hilabete lehorrik eta uda freskoa da. -Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak askoz urriagoak, eta udan hilabete lehor bat edo bi. Adibidez, Mendikate Betikoan, 1000m-tik beherakoak izan daitezke, hilabete lehorrak 4 izatera irits daitezke. Negua epel samarra (6C-tik behera), uda, berriz, beroa.

4.KANARIETAKO KLIMA SUBTROPIKALA:

Kanariak kokapenez hegoaldean daude, Kantzer tropikotik eta Afrikako kostaldetik gertu. Azoreetako antzizikloia eta NEko alisio-haizeak dira nagusi. Atlantikoko depresioak sartzen dira neguan, eta aire sahararrak udan. Kanarietako korronte hotzak, uharteen eta Afrikaren artean sortzen direnak, latitudez dagokiena baino gehixeago hozten ditu hozten ditu itsasgaineko urak, eta horrek airearen egonkortasuna areagotzen du udan. Erliebeak tenperatura jaitsarazten du; orientazioak prezipitazio eta hodei ugari eragiten ditu alisioaren haizealdeko isurialdean. Ezaugarriak: -Zona behereetan, prezipitazioak oso urriak, tenperatura beroak urte guztian. -Erdialdean (600m-tik 1500m-ra bitarteko lurraldeetan), prezipitazioak ugaritu:  alisioaren haizealdeko isurialdeetan, 1000m-koa da urteko batezbestekoa; tenperaturak, aldiz, jaitsi egiten dira. Zona garaietan (1500m-tik gorako lurraldeetan), prezipitazioak urritu, eta tenperatura 10C-tik jaisten da. Beraz, elurra egin dezake neguan.

Entradas relacionadas: