Iberiar Penintsularen Bilkaera Geologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

Era Arkaikoa edo Kantabriaurrekoa

(4000-600 milioi urte), arbelez eta gneisez osatuta zegoen. Galizia osoan mendi-zerrenda IM-HE norabidean, mendikate erdialdeko eta toledoko mendietako goragune batzuk zeunden. Higadurak laudu zuen eta itsaso paleozoikoek ia guztiz estali zuten.

Era Primarioa edo Paleozoikoa

(600-225 milioi urte), gertatu zen orogenia hertziniarra. Iberiar penintsula ia osoa estaltzen zuen itsasoetatik sortu ziren mendikate hertziniarrak. Granitoz, arbelaz eta kuartzitaz osatuta zegoen. Mendigune hesperikoa altxatu zen, higadurak lautu eta mediterraneorantz inklinatutako zokalo bihurtu zen. Beste aldetik, Akitaniako, Ebroko mendiguneak eta mendigune balearrak agertu, Horiek guztiak higadurak lautu eta horren ondorioz zokaloa bihurtu zen.

Era Mesozoikoa edo Sekundarioa

(225-68 milioi urte). Higadura eta sedimentazioa nagusitzat. Erliebe hertziniarrak lautzen jarraitu zuen higadurak. Itsasoak estalitako bi eremutan, sedimentazioak materialak jalki zituen, kareharriak eta margak. Aurreko mendiguneak zahartu, borobildu egin ziren. Tetis itsaspean kareharriak hor geratzen ziren.

Era Tertziarioa

(68-1.7 milioi urte). -Mendikate alpetarrak altxatu ziren, antzinako mendiguneen arteko fosa piriniotarrean eta betikoan jalkitako materialak tolestu zirenean. -Sakonune prealpetarrak eratu ziren, Ebroko sakonunea, Guadarquivirrekoa eta Pirinioekiko paralelo. -Iberiar goi lautadari alpetar orogeniak eragin zion: Mendebalderantz inklinatuta egotera igaro zen. Iberiar goi lautadako ekialdeko eta hegoaldeko mendi hegalak eratu ziren, ekialdeko hegalan kantauriar mendikateaaren ekialdeko zatia eta iberiar sistema sortu eta beste aldetik hegoaldeko hegalan, sierra morena altxatu zen. Amaitzeko, iberiar goi lautadako zokaloan, paleozoikoz osatuta eta failak izan zituen.

Era Kuaternarioa

(duela 1.7 milioi urtetik gaur arte). Bi motatako glaziarrak sortu ziren, Zirku glaziarrak eta haran glaziarrak. Zirku glaziarrak, iberiar penintsularek duen latitudeagatik zirku glaziarrak izan ziren glaziar gehienak eta izotzak urtu zirenean aintzira txikiak sortu zituzten. Haran glaziarrak, zirkuan pilatutako izotza haranean behera hedatzen denean eratzen dira, izotzetan dauden arroka zatiek harana zabaltzen dute.

Goi Lautadaren Barneko Erliebea (GOI LAUTADA)

Era tertziarioan, alpetar orogeniak ia iberiar goi lautada guztia deformatu eta suntsitu zuen

Goi Lautadaren Barneko Mendilerroak

Era tertziarioan eratu ziren. Bi mendilerroen arrokak granitoz, arbelaz eta geneisas osatuta daude. Erdialdeko sistema, Somosierra, Guadarrama, Gredos, Peña de Francia eta Gata dira. Toledoko mendiak, mendilerro garrantzitsuena Guadalupe da.

Goi Lautadaren Barneko Arro Sedimentario

Era tertziarioan eratu ziren, alpetar orogeniak iberiar goi lautadaren soakaloaren blokeak hondoratu zituenean. Materialak horizontalean kokatu ziren, bigunak beheko aldean (hareak, igeltsuak eta margak) eta gogorrak goiko aldean (kareharriak). Paramoz, landazabalak eta aldapaz eratutako erliebea izan zen.

Goi Lautadaren Ertz Menditsuak

Era tertziarioan eratu, alpetar orogenian altxatu zenean. material paleozoikoak ditu. Erliebean, mendi biribilduak ageri dira, faila askok ebakita. Mendilerro nabarmena Los ancares dira.

Kantauriar Mendikatea

Mendebaldeko aldea hau da asturiasko mendigunea, era tertziarioan eratu, alpetar orogenian. material paleozoikoak ditu. Mendebaldean material gogorrenak (arbela eta kuartzita). Hauek dira mendi nabarmenak Peña vieja eta Naranjo de Bulnes.

Iberiar Sistema Tarteko Mendikatea

Era tertziarioak eratu eta kareharrizko materialk ditu. Iparraldeko zatian, Moncayo, Picos de urbion daude. Bestalde, soria hego-ekialdetik iberiar sistema, albarracin, jalambre, gudar…

Sierra Morena

Guadalquivirreko harana eta iberiar goi lautada bereizten dituen eskailera maila handi bat da.Era tertziarioan eratu eta arrokak paleozoikoak dira eta kolore iluna dute. (Aracena)

Kanpoaldeko Mendikateak

Pirineoak. Ardatza, akitaniako mendigune hertziniarra da, material paleozoikoz osatuta, monte perdido adibidez. Pirinioaurreak, piriniotako fosal jalkitako material sekundarioak tolestu zirenean, alpetar orogenia eratu zen.

Euskal mendiek. Kareharrizko arrokak dira rta mendilerro garaienak aralar, aitzgorri eta gorbea dira.

Kataluniako Kostaldeko Medikatea. Pirineoetako ekialdeko eremuaren eraldaketa da. Eremu bolkanikoa da, iparraldeko zatia material paleozoikoz eta hegoaldeko zatia kareharrizko osatuta dago. bi mendi bereiziki, Montseny eta montserrat.

Mendikate Betikoak. Bi mendi sistema, penibetikoa eta subbetikoa. Mendikate penibetikoa, era tertziarioan eratu ziren antzinako mendigune betiko rifearra gaztetu zenean. Material paleozoikoak ditu eta gailurrik garaienak mulhacen eta veleta mendiak dira. Mendikate subbetikoak aldiz, era tertziarioan eratu itsasoak fosa jalkitako material sekundarioak tolestu zirenean. Bi material gogorra kareharria eta biguna margak, bereiziki bi mendi Ubrique eta Cazorla. Sakonune infrabetikoa, mendikate penibetiko eta subbetikoaren artean dago, klima lehoratsunagatik badlans eratu zen.

Entradas relacionadas: