Iberiar penintsulako iparraldeko eta ipar-mendebaldeko ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,88 KB
Iberiar penintsulako iparraldea eta ipar-mendebaldea
Ingurune fisikoa
Erliebe malkartsua da, gainazal lau gutxirekin. Klima ozeaniko euritsua da nagusi urte osoan.
Populamendua
Populamendu sakabanatu tartekatua da, herrixka, parrokia edo herri bat erdigune izanik. Iraganean biztanleria ugaria zen, baina gaur egun urria eta zahartua da.
Baserri-ustiategiak
Minifundistak dira. Nekazariek hesi bidez itxitako lur-sail txikiak dituzte, elkarrengandik urrun daudenak. Haien errentagarritasuna murriztu egiten da eta mekanizaziorako zailtasunak sortzen dira. Konpontzeko, partzela-kontzentrazioa bultzatu da, baina emaitza eskasak lortu dira.
Lurzoruaren erabilerak
- Nekazaritza: Nekazaritza-azalera txikia da. Kostaldean, soroak haranen hondoetan daude; barrualdean, haranak estuagoak direnez, nekazaritza-aprobetxamendua oso txikia da. Lehorreko nekazaritza da, prezipitazioak erregularrak direlako.
- Iraganean: Polilaborantza egiten zen (familiaren kontsumorako barazkiak, artoa, patata, fruta-arbolak eta mahatsondoak).
- Gaur egun: Nekazaritza espezializatzen ari da, baratze-laboreetan eta bazketan (belardiak, alpapa, hirusta, bazka-artoa), abeltzaintzaren garapenarekin.
- Abeltzaintza: Baserri-jarduera nagusia da. Faktore hauek ditu aldeko: hirietako esne- eta haragi-eskaria, eta landa-biztanleria urria izatea.
- Galizian, familia-ustiategi txiki eta ertainak dira nagusi.
- Kantaurialdean, ustiategiak modernizatu dira, baina oso hedatuta dago lanaldi partzialeko abeltzaintza.
- Behi-azienda da nagusi: haragitarakoa (estentsiboa/erdiestentsiboa) eta esnetarakoa (intentsiboa).
- Basogintza: Beste jarduera garrantzitsu bat da. Ekoizpena altzarigintzarako edo paper-orea lortzeko erabiltzen da.