Iberiar goi-lautadaren ertz menditsuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,45 KB

1. Iberiar goi-lautada

600-800m-ko altitudea baitu batez beste. Era Primarioan sortu, . Era Tertziarioan, Alpetar orogeniak ia Iberiar goi-
Lautada guztia deformatu eta suntsitu zuen, eta bera, hiru unitate bereiz daitezke. 

  1. Antzinako zokalo paleozoikoa.
    Zokaloa estaltzen zuten material tertziarioak suntsitu ditu higadurak, eta jatorrizko material silizeoak utzi ditu agerian: granitoa… Erliebea penelautadaz osatuta.

  2. Iberiar goi-lautadaren barneko mendilerroak Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak dira. Era Tertziarioan eratu ziren, Alpetar orogeniaren ondorioz Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokeak altxatu zirenean. 

  • Erdialdeko Sistema. Erditik zatitzen di Iberiar goi-lautada.

  • Toledoko mendiak. Bitan zatitzen dute hegoaldeko Iberiar goi-lautada. 

  1. Barneko arro sedimentarioak. Era Tertziarioan eratu ziren, Alpetar orogeniak Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokeak hondoratu zituenean. 

  • Paramoak. Egitura-azal lauak eta garaiak dira eta kareharrizko estratu gogorrez osatuta daude.

  • Ibaiek zeharkatutako lautada pixka bat uhinduak dira landazabalak
    . Paramoak higatzen eta behe-mailetako buztinak eta margak azaleratzen diren lekuetan eratzen dira. 

  • Aldapak paramoen eta landazabalen arteko eremu inklinatuak dira. 

Iparraldeko Iberiar goi-lautadako arroa hegoaldeko baino altuagoa da, mendiak daude ia arro guztiaren inguruan. 

Hegoaldeko arroa baxuagoa da, eta bi arro hidrografikoetan bereizten dute. 


2. Iberiar goi-lautadaren ertz menditsuak

Iberiar goi-lautadako blokeak altxatu zirenean edo Iberiar goi-lautadaren ekialdeko ertzean itsasoak jalkitako materialak tolestu zirenean.

  1. Galizia-Leongo mendigunea. Era Tertziarioan eratu zen, Iberiar goi-lautadaren zokaloaren ipar-mendebaldeko angelua Alpetar orogenian altxatu zen. Material paleozoikoak ditu.

  2. Kantauriar mendikatean bi zati nabarmen:

  • Mendebaldeko aldea, Asturiasko mendigunea. Era Tertziarioan eratu zen, Alpetar orogenian Iberiar goi-lautadaren zokaloaren mendebaldeko aldea altxatu zenean. Material paleozoikoak ditu.

  • Mendikatearen ekialdeko aldea, Kantauriar mendikatea. Era Tertziarioan eratu zen, itsasoak Iberiar goi-lautadaren ertzean jalkitako Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean. Material horiek kareharriak dira.

  1. Iberiar sistema tarteko mendikatea da, eta Era Tertziarioan eratu zen.

  • Iparraldeko zatian, mendikateko gailur garaienak daude.

  • Soriako hego-ekialdetik Iberiar sistema bi adarretan bereizten da: barnekoa edo Gaztelakoa, eta kanpokoa edo Aragoikoa

  1. Sierra Morena ez da berez mendikate bat, baizik eta Guadalquivirreko harana eta Iberiar goi-lautada bereizten dituen eskailera-maila handi bat.


Zokalo hertziniarra, gaztetutako zokalo-blokeak, tolestutako tarteko mendikateak, iberiar goi-lautadaren barneko sakonune tertziarioak, iberiar goi-lautadaren periferiako.., mendikate alpetarretako antzinako guneak, iberiar goi-laut kanpoo mendikate alpetarrak, eremu bolkanikoak

Entradas relacionadas: