Ibai-erregimena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

  • Klima:  Klima deitzen zaio Lurreko leku batean denbora luzean (20-30 urte), atmosferak duen egoera orokorrari. Tenperaturak, prezipitazioak, presio atmosferikoak eta haizeak dira klimaren osatzaileak. Ez da nahastu behar klima eta eguraldia, eguraldia baita leku eta une zehatz baten atmosferaren egoera.

  • Eguraldia:Leku eta une zehatz baten atmosferaren egoera.

  • Eguraldi mota: Leku eta une desberdinetan dagoen atmosferaren egoera.

  • Aire masa: Pisua, tenperatura, hezetasun eta norabide zehatz bat duen atmosferaren zatia da.

  • Arro hidrografikoa: Ibai nagusi batek eta bere ibai adarrek osatzen duten eremu geografikoa.

  • Ibai erregimena: Ibai batek duen emariaren gorabeherak horrela kantitate hori erregularra edo irregularra izanik. Bestetik  Elur erregimena, Euri erregimena, Elur-euri erregimena eta Euri-elur erregimena izan daitezke.

  • Landaredi potentziala: Faktore naturalen eraginpean (erliebea, klima, lur mota), egongo litzatekeen landaretza, baina gizakiaren eragina kontuan hartu gabe.

  • Baliabide naturala: Naturak berak eskaintzen dituen errekurtsoak dira; hala nola, petrolioa, ura, haizea, eguzkia, berotasuna…...

  • Arrisku naturala: Kalteak sor ditzaketen fenomenoa naturalak; hala nola, lurrikarak, tsunamiak, sua….

  • Frontea: Bi aire masa desberdinen arteko muga

Entradas relacionadas: