Hormigoiaren Ezaugarriak eta SATE Sistemaren Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Hormigoiaren Ezaugarriak

Material desberdinen nahasketatik sortutako konglomeratu erresistentea da. Bere abantaila nagusia forma hartzeko ahalmena da; horretarako, moldea beharrezkoa da materiala obran jartzeko.

Osagaiak

  • Zementua: Multzokaria edo konglomeratzailea da. Hidraulikoa da (urarekin kontaktuan hidratatu eta lehortzean material solido bihurtzen da). Mota desberdinak daude (naturalak eta artifizialak, hala nola Portland zementua), erresistentziaren eta gehigarrien arabera sailkatuta.
  • Harea eta legarra: Material inerteak dira, ez dute hidratazioan parte hartzen. Zementuarekiko egonkorrak eta kanpo-egoerekiko erresistenteak izan behar dute.
  • Ura: Erreakzio kimikoa bultzatzen duen osagaia da.
  • Gehigarriak: Hormigoiaren ezaugarriak aldatzeko erabiltzen dira.
  • Armadura: Hormigoiari trakzioan erresistentzia ematen diona (bi materialek solidarioki lan egin behar dute kohesioa lortzeko).

Obra Prozedura

  1. Kofradura: Bi funtzio ditu: forma eman eta euskarria izatea. Eskakizunak: lortu nahi den forma, kentzeko erraza, erresistentea, sinplea, iraunkorra eta merkea. Materialak: zurezkoak, metalikoak, hormigoia, paperezkoak, plastikozkoak edo lurra.
  2. Armadura kokatu: Dimentsio eta kokapen zehatzak behar dira. Obran jartzean: garbitu, lotu eta proiektuaren jarraibideak bete. Gainestaldura: hormigoia altzairuaren oxidaziotik babesten duen geruza da.
  3. Amasaketa: Eskuz edo makinaz (obran edo zentralean).
  4. Obran hartzea: Ezaugarriak betetzen direla ziurtatu, fakturako denbora-muga kontrolatu, izendapena egiaztatu eta laginak hartu.
  5. Garraioa: Etena edo etengabea izan daiteke.
  6. Isurketa: Neurriak eta armatua egiaztatu, kofratuaren zurruntasuna eta garbitasuna ziurtatu, homogeneotasuna mantendu eta tenperatura (0-40 ºC) zaindu.
  7. Trinkotzea: Ondo banatu eta airea atera (dardaratuz: mailuz, barraz edo dardaragailuz).
  8. Ontzea: Bi fase: fragualdia (likidotik pasta gogorrera) eta gogortzea (pasta gogorretik solido zurrunera). Zaintza beharrezkoa da pitzadurak ekiditeko.
  9. Kofratua kentzea: Gutxinaka kendu, talkarik gabe, 7-10 egun igaro ondoren.

SATE Sistema

Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema (SATE) eraikinen eraginkortasuna hobetzeko erabiltzen da.

Ezaugarriak

  • Inpermeabilitatea eta suaren kontrako erresistentzia.
  • Kolpeekiko erresistentzia.
  • Kondentsazioa ekiditen du eta tentsioa txikitzen du.
  • Ez du estruktura gainkargatzen.
  • Zubi termikoak konpontzen ditu eta inertzia termikoa hobetzen du.

Osagaiak

Adesiboa, isolamendua, ainguratze metalikoa, base-kapa, errefortzu-maila, morteroa eta bukatze-kapa.

Instalazioaren xehetasunak

  • Zubi termikoak ekiditeko, plaken arteko masa gehigarriak eta hutsuneak kendu.
  • Mortero freskoaren kapa basean sartu eta izkinak errematatu, mailaren ehundura presionatuz.
  • Morterozko bigarren kapa bat aplikatu gainazal guztia betetzeko.
  • Errefortzua jarri izkina guztietan.

Entradas relacionadas: