Hormigoia: ezaugarriak eta fabrikazio prozesua

Tecnología Industrial7,33 KB

Hormigoia: ezaugarriak

OSAGAIAK:

  • Ura
  • Legarra
  • Harea
  • Zementua
  • Gehigarriak

Konsistentzia — Abrahamsen konoa

Abrahamsen konoa — hormigoiaren konsistentzia neurtzeko (egitekoan, bertan). Hormigoiari geruzaka bete eta zapalduz neurtzen da. Hormigoia zenbat jaitsi den neurtu: lehorra (0–2 cm), plastikoa (2–5 cm), biguna (6–9 cm), jariakorra (10–15 cm), isurgarria (>16 cm).

Hormigoiaren ezaugarri orokorrak

  • Lan egiteko erraza: nahi den forma hartzen du kofraduraren bidez.
  • Iraunkortasun luzea
  • Erresistentzia mekanikoa: akzio mekanikoen aurkako erresistentzia handia. Armaturik gabe konpresioan lan egin dezake; armaturarekin trakzioan eta konpresioan.
  • Homogeneoa: puntu guztietan konposizio bera izaten du.
  • Dentsitate egokia: konposizioaren arabera aldakorra.
  • Akzio fisiko eta kimikoen aurkako erresistentzia handia

Materialen ezaugarriak

Iraunkortasuna: eraso kimikoek materiala barrutik aldarazi dezakete, beste material bat sortuz. Eraso fisikoek —beroaren ondorioz— deformazioak, pitzadurak eta antzekoak sor ditzakete; ez beti materialaren osaera aldatuz. Iraunkortasunean parte hartzen dute faktore berezkoek (materialaren ezaugarriak) eta kanpokoek (erabilpena).

Morfologia: begi bidez edo neurtuz ikusten diren aldaketak.

Egitura: hiru lotura nagusi: ionikoa, kobalentea eta metalikoa.

Gogortasuna: pitxadurarekiko erresistentzia.

Suaren kontrako erresistentzia: suarekiko portaera (iraunkortasuna, aldaketak).

Kohesioa: materialen arteko lotura; ur kopuruarekin alda daiteke.

Itsaspena: berezkoak — materialen ahalmena hezetasuna jasateko; mekanikoa — bi material mekanikoki itsastea komeni da mugimenduak saihesteko.

Uraren eragina: ura bere egoeraren arabera materialen ezaugarriak alda ditzake.

Uraren xurgapena: material porotsuak ura xurgatu dezake; poro handiek xurgapen handia adierazten dute.

Izozkortasuna: materialak ez dira izozten, baina barruko ura izoztuko balitz ertzak borobildu eta gainazala kaltetzen lagun dezake.

Iragazkortasuna: materialak urari edo bestelako fluidoei pasatzen uzten dien gaitasuna.

Kapilaritatea: uraren gainazal tentsioaren eraginez poroetara joatea.

Eflorentzia: uraren gatzak lehortzean gatzak edo mantxak agertzea.

Kalitatea: material bakoitzak kontrol eta probak behar ditu.

Hormigoia: fabrikatze prozesua

Lantzea (nahasketa)

Osagai guztien nahasketa egokiari esker uniformetasuna lortu behar da.

Hormigonatze zentralak

Gune espezifiko hauetan egindako nahasketek kalitate hobeko hormigoia ematen dute.

Garraioa

Hormigoia landu ostean obrara eramateko denbora garrantzitsua da. Aukera ezberdinak daude; denbora gehienez 1 h 30 min izan behar du. Hormigoia obran isuri aurretik enkofratu eta armatuak prest egon behar dira.

Kokapena

Garraioan erabilitako elementutik zuzenean enkofratuan isuri daiteke. Hau ezinezkoa bada, ponpaketa erabili behar da.

Sendotzea (konpaktatzea)

Sendotzea: zapalketa, barraren bidezko pultsaketa, dardaraketa… Hormigoia konpaktatzeko eta posible hutsuneak betetzeko egiten da.

Ontzea

Ontzea — hormigoiak bere ezaugarri egokiak har ditzan prozesua. Ur galerak edo tenperatureko aldaketak kontrolatu behar dira. Faktore hauek eragin zuzena dute hormigoiaren erresistentzian.

Kofratua kentzea

Gutxinaka kendu kofratua, egitura elementuak karga bat-batean ez jasateko. 7–10 egunetan hormigoia nahikoa erresistentea izaten da lehen kentzetarako. 28 egunetan erresistentzia osoa lortzen du.

Hormigoien juntak — zergatia

Tenperatura aldaketek materialen uzkurdura eta dilatazioa eragiten dute, eta horrek pitzadurak sortzen ditu. Pitzadurak saihesteko, hormigoiak bloke edo piezatan banatzen dira. Pieza horiek uzkurtu eta dilatatu egiten direnean sortzen diren mugimenduak onartzen dituzte. Pitzadurak agertuz gero, ura sartzeko arriskua dago eta hormigoiak duen erresistentzia gal dezake. Gehienez 40 m-ko luzera duten piezak egin daitezke, eta ez da komenigarria juntak karga handiko guneetan jartzea. Juntak jardunaldiaren amaieran edo aurretik programatuta egon daitezke. Haien artean betegarri eta elkartze material egokiak jarriko dira. Adibidez errepideetan sortzen diren pitzadurak aztertu behar dira arazo berdinak ez gertatzeko.

GRC (Glass Reinforced Concrete)

Glass Reinforced Concrete: beirazko fiberrez osatutako hormigoi arma-duna. Pieza finagoak lortzea ahalbidetzen du. Fatxadetako paneletan erabiltzen da, eta kanpoko itxiturak soilik egin ditzake (sandwich panelak edo itxitura kanpoko geruza bezala). Stud frame edo biribilduetako laminatuen antzera funtziona dezake. Lorategiko hormetan eta plataformetan ere erabiltzen da.

Harrizko akaberren tratamendua

Metodoak hauek dira:

  • Lauzatzea: Orri-egitura duten harriekin egiten da; jatorrizko betak erabiltzen dira, horiek aulgoak baitira eta hortik separatzen dira. Plaka moduan ateratzen dira.
  • Zatitzea: Harri masiboetan erabiltzen da; lauzatze teknika antzekoa. Harriaren plano ahulenetik zatitzen da.
  • Moztea: Diskoz moztea.
  • Zerratzea: Zintzillo mekanikoz edo eskuz zerratzea.
  • Zinzelatzea: Esku tresna bat erabiliz, gainazal zatiak altxatzea.
  • Pikatzea: Pika edo punteraren bitartez gainazala kolpatzea.
  • Bujardatzea: Koskadun burua duen mailu batekin harria kolpatzea.
  • Flanbeatzea: Granito egituradun materialetan gainazalen kontra sua botatzea.
  • Urratzea: Gainazal txarrak dituzten harrietarentzat; eskuz edo makinaz gainazala urratu eta matteagoa lortzea.
  • Hareatzea: Leundu ezin diren harrietan egiten da, urratzaile desberdinak erabiliz; azkenik gainazal lau eta leun bat lortzen da.
  • Leuntzea: Kristala duten harrietan erabiltzen den tratamendua.

Fatxada aireztatua

Fatxadaren barruko junten erabilerak dilatazioaren arazoak saihesten ditu. Horrela denbora gehiago iraun dezake itxura onarekin. Gainera, kanpoko kapa tenperatura-aldaketak amortiguatzen laguntzen du bai isolamendu termikoan, bai urtzen diren laminetan. Honek bizitza luzatzen laguntzen du eta galera termikoak murrizten ditu. Udako hilabeteetan kanpoko kapa berotzen da eta barruko airea zirkulatzen eragiten du, hau kontuan hartuta aire freskoagoa lortzen da; neguan, berriz, aire-ganbarako airea berotzen da.

Abantailak eta desabantailak: fatxada aireztatua hobea da isolamendu termikoari, kapak babesteko eta kondentsazioa saihesteko; fatxada ohikoagoa, aldiz, merkeagoa izan ohi da.

Descargar

PDF Word HTML