Hormigoi armatua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 27,37 KB
1-Zergatik aztertzen da lurzorua?
- Nolako erresistentzia dueneta zimendatzeko lurzoru egokia zer sakoneratan dagoen jakiteko ere.
2-Zergatik egiten dira lur-mugimenduak?
- Lur-sailak prestatu egin behar dira. Horretarako, maldak egokitu behar dira; bai eta lurpeko aprobetxamendurako espazioak nahiz zimenduak egiteko behar diren espazioak hondeatu ere.
3-Nola egiten dira zimenduak?
- Zapatak egin behar dira; hots, zutabeen oinarrian egongo diren hormigoi armatuzko kuboak.
4-Egitura eraikitzearen prozesua azaldu ezazu
- Eraikina zer motatakoa den, egitura zutabeen edo hormen gainean eutsiko da. Zutabeak altzairuzkoak edo hormigoi armatuzkoak izan daitezke. Zutabeen eta hormen gainean habeak eta forjatuak kokatzen dira. Forjatuak egitean kontuan hartu behar dira, besteak beste, eskailerak eta igogailuak pasatzeko zuloak.
5-Instalazio motak aipatu itzazu
- Ur hotzaren, ur beroaren edo berokuntza-sistemaren hoditeriak; baita elektrizitate- eta telekomunikazio-kableatuak.
6-Akabera prozesuan zer egiten da?
- Zoruak, eskaiola, pintura, berniza, sarrailak, ateak, horma-armairuak… egiten edo jartzen dira.
7- Zimenduak zergatik egiten dira?
- Eraikinari eusten diotelako eta hura egonkortzen dutelako (hormigoizkoak egin ohi dira).
8-Egiturak egiteko zer material erabiltzen dute?
- Altzairuzko edo hormigoi armatuz egiten dira.
9-Zer da itxitura?
- Itxitura; kanpoko hormak eta estalkia da.
10-Kanpoko hormak garrantzitsuak dira?
- Nik uste dut baietz, egitura hauek gabe eraikina ez baitzen zutik egongo.
11-Estalkia nola egiten den azaldu ezazu.
- Etxebizitzetan, estalkiaren gainean jartzen dira isolatze- eta iragazgaizte-materialak, eta ondoren, teilak edo arbela. Beste mota batzuetako eraikinetan -biltegietan, industria nabeetan…- ,aldiz, beste iragazgaizte-material batzuk erabil daitezke: zuntz-zementua, beira…
12-Barne-banaketak nola egiten dira eta zergatik egiten dira?
- Tabikeekin edo hormak erabiliz egiten dira eta etxearen gela desberdinak, banatuta egoteko egiten dira.
13-Zoruak nola egiten dira?
- Hormigoiz eta eta zeramikazko gangatilaz egindako forjatuen gainean egiten dira, ondoren lauzaz, zurez edo beste material batzuez estaltzen direnak.
14-Nola sortzen dira harriak?
- Harrobietan sortzen dira.
15-Harrien sailkapena idatzi ezazu.
- Magmatikoak, sedimentarioak eta metamorfikoak.
16-Granitoaren ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi ezazu.
- Gogorrak eta dentsitate handikoak dira, eta erresistentzia handia dute konpresio-esfortzuekiko eta ingurumen-baldintzekiko. Landu eta leundu daitezke, gainazalak distira izan dezan. Kolore askotakoak daude. Hormak, zoruak eta sukalde-gainekoak egiteko erabiltzen dira besteak beste (jatorri magmatikoa dute).
17-Kareharrien ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi ezazu.
- Erraz landu daitezke. Poro asko dituzte, eta euri azidoak kalte nabarmena egiten die. Hormak egiteko eta zementua fabrikatzeko erabiltzen dira (jatorri sedimentarioa dute).
18-Hareharrien ezaugarriak idatzi itzazu.
- Testura pikorduna dute, eta zementu naturalez lotutako hareaz osatuta daude. Hainbat mota daude (silizeoak, buztintsuak, burdintsuak…), erresistentzia, gogortasun eta kolore askotakoak dira (harri sedimentarioak dira).
19-Arbelaren ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi itzazu.
- Gogorrak, dentsitate handikoak eta trinkoak dira. Zenbait koloretakoak izan daitezke, beltzetik hasita okrera arte. Erraza da xaflak askatzea eta iragazgaitzak dira. Teilatuak eta zoruak egiteko erabiltzen dira besteak beste (harri metamorfikoak dira).
20-Marmolen ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi itzazu.
- Askotariko koloreak, tonuak eta marrazkiak izan ditzakete. Landu eta leundu daitezke. Konpresioarekiko erresistentzia, dentsitate eta gogortasun handiak dituzte. Alabaina, azidoek kaltetzen dituzte. Sukalde-gainekoak, zoruak eta hormak estaltzeko erabiltzen da (harri metamorfikoak dira).
21-Harearen ezaugarriak idatzi itzazu.
- Harriak desegitean eratzen dira. Prozesu naturala edo artifiziala izan daiteke.
22-Legarraren ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi itzazu.
- Bost milimetro eta bost zentimetro arteko diametroa duten harri aleak dira. Legarraren erabilera nagusia hormigoien fabrikazioa da.
23-Errekarrien ezaugarriak eta bere erabilerak idatzi itzazu.
- Gainazal leuna edo forma biribildua izaten dituzte, urak edo izotzak garraiatuak izaten direlako. Oso erabilgarriak dira, oso erraz itsasten baitira hormigoian. Betelanak, drainatze-sistemak eta zoruak egiteko erabiltzen dira.
24-Zeramika eta beiraren ezaugarriak idatzi itzazu.
- Oso material gogorrak dira, beroaren eta elektrizitatearen isolatzaileak dira, tenperatura altuekiko eta eraso kimikoekiko oso erresistenteak, eta erraz moldeatzeko modukoak dira. Aitzitik, hauskorrak dira, eta zatitan puskatzeko joera dute kolpeak jasotzean. Bi material hariek lantzeko moduari dagokienez, zeramikak hotzean moldeatzen dira; beirak, aldiz, beroan.
25-Zeramika lortzeko prozesua idatzi itzazu.
- Buztina, harea eta material-oxidoa nahastu egiten dira. Nahasketa xehatu egiten da, eta ura gehitzen zaio. Ondoren, moldeatu egiten da nahi den forma lortzeko. Bukatzeko, lehortu eta labean sartzen da, egos dadin.
26- Zeramika motak idatzi itzazu.
- Zeramika porotsuak (loza, buztin egosia eta buztin erregogorra) eta zeramika iragazgaitzak (gresa eta portzelana).
27-Eraikuntzan erabiltzen diren zeramikazko produktuak idatzi.
- Adreiluak / Gangatilak / Lauzak / Teilak / Lauzak / Loza eta portzelana.
28-Beira lortzeko prozesua idatzi itzazu.
- Beira egiteko harea, karea eta soda elkarrekin urtu behar dira labe batean. Behin nahasketa urtutakoan, forma eman behar zaio, eta hotz dadin utzi behar zaio.
29-Beiraren erabilerak idatzi itzazu.
- Leihoak, botilak, baxerak, laborategi-materiala, apaingarriak eta abar egiteko.
30-Beira bikoitza leihoetan zergatik jartzen da?
- Beroarekiko eta zaratarekiko isolamendurako, kolpeekiko erresistentziarako…
31-Aglutinatzaileak azaldu ezazu.
-
Aglomeratzaileak dira beste material batzuk lortu eta haiekin elementu trinkoak osatzeko erabil daitezkeenak. Lotura motaren arabera aglomeratzaileak edo konglomeratzaileak izan daitezke.
32-Aglomeratzaile batzuk idatzi itzazu.
- Buztina, kola, betuna…
33-Konglomeratzaile batzuk idatzi itzazu.
- Igeltsua, karea eta zementua.
34-Igeltsua nola lortzen da?
- Igeltsua izen bereko mineraletik lortzen da, mineral horri ia hezetasun guztia kentzen dion prozesu baten bitartez. Eragiketa horren emaitza hauts zuri eta leun bat da, urarekin nahastean gogortzen dena.
35-Igeltsuaren erabilerak idatzi itzazu.
- Eraikinetako barne-banaketako adreiluak lotu eta tabikeak egiteko edo tabikeen eta sabaien estaldurak egiteko. Erraz margotu edo papereztatu daitezkeen gainazal lauak eta leunak lortzeko. Isolamendu termiko eta akustikoa hobetzeko. Elementu aurrefabrikatuak egiteko ere erabiltzen da; plaka, panelak eta moldurak egiteko.
36-
Zementua nola lortzen da?
- Zementua igeltsu-, kareharri- eta buztin-nahasketa bat da. Nahasketa birrindu egiten da, eta labe batean sartu. Hoztu ondoren, eho egiten da. Emaitza hauts gris bat da.Zementua prestatu egin behar da erabili aurretik. Horretarako, ura bota behar zaio zementu-hautsari eta nahastu egin behar da ore dentso bat lortu arte.
37-Zementuaren erabilerak idatzi itzazu.
- Aglomeratuak egiteko erabiltzen da; morteroak eta hormigoiak egiteko. Portland zementua, hormigoia egiteko gehien erabiltzen dena da.
38-Morteroa zelan egiten da?
- Konglomeratzaile bat edo gehiago (normalean: igeltsua, karea edo zementua), ura eta harea nahastuz egiten da. Konglomeratzailea eta harea urarekin nahastean pasta bat eratzen da, eta ondoren, bertan gertatzen diren prozesu kimikoei esker, pasta hori gogortu egiten da.
39-Zertarako erabiltzen da morteroa?
- Eraikuntzako elementuak eta materialak lortzeko erabiltzen da (hariak eta adreiluak), lauzak jartzeko eta eraikinen kanpoko estaldurak egiteko.
40-Hormigoiaren osagaiak idatzi itzazu.
- Harea, legarra eta zementua.
41-
Hormigoia nola egiten da?
- Harea, legarra eta zementua nahasten dira eta nahasketa horri ura gehitzen zaio. Gero, dena nahastu behar da eta emaitza, ore dentso bat da.
42-Zertarako erabiltzen da hormigoia?
- Hormigoia erabil daiteke zimenduak, zutabeak, espaloiak… egiteko; bai eta aurrefabrikatutako elementuak egiteko ere.
43-Hormigoi armatua zelan egiten da?
- Hormigoiak ongi eusten die konpresio-esfortzuei, ez ordea trakzioei. Eragozpen hori gainditzeko, metalezko barrez indartzen dira hormigoizko zutabeak eta habeak. Barra horiek altzairuzkoak izan ohi dira. Izan ere, hormigoia eta altzairua neurri bertsuan dilatatzen eta uzkurtzen dira, eta horrela, txikiagoa da hormigoian pitzadurak sortzeko arriskua.
44-Zuraren jatorria eta ezaugarriak idatzi itzazu.
Jatorria:
zuhaitzen enborretatik dator /Ezaugarriak:
milaka urtean gehien erabili izan den eraikuntza materiala izan da. Material oso iraunkorra izan daiteke, behar bezala tratatzen eta erabiltzen bada.
45-Zuraren erabilerak idatzi itzazu.
- Egitura-elementu soilak egiteko erabil daiteke zura, bai eta egiturak egiteko ere (sabaiak, hormak, eskailerak…). Enkofratuak egiteko edo solairuei denbora batez eusteko ere erabil daiteke. Zurgintzan ere erabiltzen da; ateak eta leihoak egiteko, eta barrualdeak apaintzeko.
46-Altzairuaren ezaugarriak eta erabilerak idatzi itzazu.
Ezaugarriak:
erresistentzia handiko materiala da, elastikoa eta zaila, deformazio handiak jasan ditzakeena hautsi gabe. Altzairuzko elementuak erraz lotu daitezke elkarrekin edo beste batzuekin errematxeen, torlojuen edo soldaduren bidez .
Erabilerak:
egiturak fabrikatzeko eta hormigoia armatzeko erabiltzen da; bai eta metal-arotzerian ere, eskailerak, burdin hesiak eta eskudelak egiteko
47-Kobrearen erabilerak idatzi itzazu.
- Instalazio elektrikoetan eta hodien fabrikazioan erabiltzen da, ur- eta berokuntza-instalazioak egiteko.
48-Aluminioaren erabilerak idatzi itzazu.
- Arotzerian (ateak, leihoak,...) eta itxituretan erabiltzen da.
49-Beira-zuntzaren erabilerak idatzi itzazu.
- Biribilkietan merkaturatzen da, eta sabaiak eta hormak isolatzeko erabiltzen da.
50-Artelazkiaren ezaugarriak eta erabilerak idatzi itzazu.
Ezaugarriak:
material naturala da, eta artelatzaren azaletik lortzen da. Hezetasunarekiko erresistentzia du eta beroaren eroale txarra ere bada. Zarataren isolatzaile ona da. Pikor, plaka edo biribilki giza aurkitu daiteke.
Erabilerak:
zoruak eta hormak estaltzeko erabiltzen da.
51-Poliestirenoaren erabilerak idatzi itzazu.
- Beroaren eta zarataren isolatzaile gisa erabiltzen ad.
52-Poliuretano-aparraren erabilerak idatzi itzazu.
- Beroaren eta zarataren isolatzaile, betegarri eta iragazgaizteko erabiltzen da.
53-Material bituminosoen erabilerak idatzi itzazu.
- Estalkiak iragazgaizteko erabil daiteke.
54-Pintaketa teknikak idatzi itzazu.
- Brotxa, arrabola eta pistola.
55-Moketen erabilerak idatzi itzazu.
- Beroaren eta zarataren isolatzaileak dira.
56-Paper pintatuaren erabilerak idatzi itzazu.
- Pintura erabili beharrean, paper mota hau erabil daiteke, pinturaren ordezko akabera emateko.