Hondakinak eta Garapen Jasangarria: Motak, Tratamendua eta Etorkizuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Diseño e Ingeniería

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

Hondakinen Kudeaketa eta Sailkapena

Hondakin Motak

  • Industriako hondakinak
  • Meatzaritzako hondakinak
  • Eraikuntzako hondakinak
  • Etxeko hondakinak
  • Merkataritzako hondakinak
  • Hondakin sanitarioak
  • Hondakin erradiaktiboak

Hondakin Arriskutsuak

Izaki bizidun eta ingurumenarentzat arriskutsuak diren hondakinak dira, jatorri industriala dutenak.

Hondakin Ez-Arriskutsuak

Gainontzeko guztiak dira. Horien artean, hondakin organiko eta biodegradagarriak daude, naturalki deskonposatzen direnak.

Hondakinen Murrizketa: 3R-en Araua

Hondakinen murrizketari gaztelaniaz 3R-en araua deitzen zaio: Murriztu, Berrerabili, Birziklatu.

Murriztu

Material, ur eta energia gutxiago erabiltzea adierazten du.

Berrerabili

Oraindik erabil daitezkeen baliabideak ez botatzea adierazten du.

Birziklatu

Hondakinak produktu berriak sortzeko erabiltzea adierazten du.

Hondakinen Etorkizuna Europan

Europako hondakinen kudeaketak hierarkia bat jarraitzen du, lehentasun ordenaren arabera:

  • Prebentzioa

    Hondakinen produkzioa murrizteko neurriak hartzean datza.

  • Berrerabiltzeko Prestatzea

    Hondakina garbitu edo moldatzean datza, berriro ere erabiltzeko.

  • Birziklapena

    Hondakinak substantzia edo produktu berri bat bilakatzean datza.

  • Balorizazioa

    Hondakinak beste material batzuk ordezkatu eta erabilpena izatea eragiten duen prozesua da.

  • Ezabapena

    Aurreko guztia egin ezin denean bakarrik erabili behar da. Hondakinak zabortegian uztean datza.

Hondakinen Tratamendu Motak

Tratamendu Fisikoa

Hondakinen osagaiak banatzen dira eta solido bihurtzen dira, ura lurrunduz.

Tratamendu Kimikoa

Erreakzio kimikoen bidez, hondakinak ez-arriskutsu bihurtzen dira.

Tratamendu Biologikoak

Mikroorganismoak erabiltzen dira hondakinen toxikotasuna murrizteko eta aldatzeko.

Tratamendu Termikoak

Tenperatura altuak erabiltzen dira hondakinen propietateak aldatzeko.

Etxeko Hondakinen Tratamendua

Etxeko hondakinen kudeaketak pausu batzuk ditu: Bilketa, Garraioa eta Tratamendua. Tratamenduak birziklapena, hondakinaren balorizazioa edo ezabapena suposa dezake.

Etxeko Konposta Egitea

Hondakin organikoak ongarri bezala erabil daitekeen baliabide batean, konpost bihurtzen dira. Materia organikoa, hondakin organikoetan dauden mikroorganismoen eraginez deskonposatzen da. Mikroorganismo horiek oxigenoa behar dutenez, hondakinak ongi aireztatuak egon behar dute.

Materiala eta Tresnak

Garrantzitsuena edukiontzia izatea da; neurri eta material desberdinetakoak daude (egurrezkoak, plastikozkoak...).

Airea eta Aireztapena

Konpostan oso garrantzitsua da airea ongi pasatzea, materiala galdu gabe.

Konpostaren Kokapena

Neguan komeni da ahalik eta eguzki gehien ematea eta udan itzala izaten duen leku batean kokatzea.

Zer Bota eta Zer Ez

Konpostan ezin dugu edozer gauza bota. Bota ditzakegu janari hondakinak, lorategiko hondarrak... Janari hondarrak lehortutako landare hondarrekin nahastea komeni da. Ez da komeni haragia eta arraina botatzea, usain txarra sortzen delako.

Konpostatze Prozesua

  • Hezetasuna mantendu.
  • Nahastea aireztatu.
  • Bahetzea, lurra bereizteko.

Garapen Jasangarria

Gure planetaren ingurumen-arazoen diagnostiko kezkagarria egin zen. Ingurumenarekiko kezka inoiz baino handiagoa da, eta ingurumenean duen eragina kontrolatzeko beharra ere bai. Geroztik denbora pasa bada ere, baieztapen hauek indarrean daude gaur egun.

Garapen Jasangarriaren Premisak

  • Ezin ditugu lurrak sortzen dituenak baino baliabide gehiago erabili.
  • Lurralde bakoitzak jarduera bakoitzarentzat duen egokitasuna kontuan hartu.
  • Jarduerak egin kutsatzaileen isurpena txikiagotuz.
  • Gizateriaren bizi-kalitatea hobetu, zuzentasunean oinarrituz.

Nola Neurtzen da Garapen Jasangarria?

  • Planeta Biziaren Adierazlea

    Ornodunen espezie desberdinen populazio kopuru handi baten jokaera ikertuz bioaniztasunaren egoera ebaluatzen du. Ornodunen populazio tamaina erdia jaisten ari da.

  • Hatz Ekologikoa

    Jarduera, produktu, populazio... batek sortutako ingurumenaren gaineko eragina neurtzeko da.

Entradas relacionadas: