Hominizazioa eta Humanizazioa: Gizakiaren Bilakaera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,67 KB
Hominizazioa: Aldaketa anatomiko eta fisiologikoak
Hominizazioa: Afrikan gertatutako klima-aldaketaren ondorioz, baso-eremuak murriztu egin ziren eta zuhaitzik gabeko eremua zabaldu zen; beraz, janaria lurrean bilatzeko premia sortu zen. Horrek bi oinetan ibiltzea bultzatu zuen. Ondorioz, aldaketa anatomiko eta fisiologiko hauek gertatu ziren:
- Bi oinetan ibiltzea: Hominidoak zutik jarri ziren eta aldaketak sortu ziren hezurduran, hala nola bizkarrezurraren forman eta aldakako artikulazioan; hauen ondorioz, garuna garatu zen.
- Eskuak libre: Tresna moduan erabiltzen hasi ziren.
- Barailezurra libre geratzea: Gauzak ahoarekin garraiatu beharrik ez zutenez, eskuak zituztelako, ahoa, faringea eta laringea aldatu ziren. Aldaketa anatomiko horien bidez, gizakien ahozko hizkuntzaren agerpena eta garapena gertatu zen.
- Heldu gabe jaiotzea: Gizakiok nerbio-sistema garatu gabe jaiotzen gara; animaliak, berriz, garatuago jaiotzen dira. Baita ere, animaliak sena jakin batekin jaiotzen dira; gizakiak, berriz, ez, eta jakinduria bizitzan zehar handitzen du.
- Ekumenikotasuna: Lurreko edozein tokitan bizitzeko gai bihurtu da gizakia. Horrek itxura fisiko desberdinak sortu ditu, baina genetikoki giza espezie bakarra dago.
- Zerebralizazioa: Garunaren garapena da, Homo generoaren ezaugarri nagusia. Ezaugarri hori gabe, ez litzateke hizkuntzarik eta arrazoimenik egongo.
Garunaren eboluzio-mailak
- Narrasti-garuna (5.000 milioi urte): Biziraupenaz eta oinarrizko senaz arduratzen da (ugaltzeko sena, oldarkotasuna, beldurra).
- Paleocortex edo sistema linbikoa (60 milioi urte): Emozioak adierazteko, laguntzeko joerarako, lankidetzarako eta soziabilitaterako gaitasuna.
- Neocortex (7 milioi urte): Gaitasun arrazionalak, hizkuntza, portaerak eta sinboloak ekoizteko gaitasuna.
Humanizazioa: Nola eta zergatik sortu zen?
Espeziea gazteagotu zen heinean (neotenia), gero eta urriagoa zen sena, eta beste baliabide batzuekin konpentsatu behar zen bizirik irauteko. Horrela sortu zen humanizazioa.
Tresnak eta gaitasun teknikoak
- Tresnak egitea eta sua kontrolatzea gizakiak eta animaliak bereizteko jarduera nagusi gisa erabiltzen dira.
- Goi-primate batzuek tresnak erabiltzen zituzten, baina gizakien gaitasun teknikoarekiko desberdintasuna kuantitatiboa eta kualitatiboa da.
- Gizakien jarduera teknikoak konplexutasun handiko gaitasunak dira.