Hominizazioa: Giza espeziearen eboluzio-prozesua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
con un tamaño de 2,36 KB
Hominizazioa: gizakiak izandako prozesu ebolutiboa
Gizakiak eta txinpantzeak orain dela zazpi milioi urte bizi ziren tximinoen ondorengoak dira; beraz, arbaso berberak ditugu. Zenbait primateri anatomia aldatuz joan zitzaien, pixkanaka, gizakia sortu zen arte. Antropogenesia edo giza espeziearen garapena hominizazioan oinarritzen da ezaugarri horiek azaltzeko.
Hominizazio deritzon prozesuari esker, giza espezieak eboluzionatu egin zuen, lehendabiziko arbasoetatik Homo sapiens sapiens izateraino. Oso prozesu luzea izan zen: primateen sorrerarekin hasi zen, hau da, duela 65 milioi urte, ugaztun batzuek eboluzionatu eta lehen primateak agertu zirenean.
Animalia berri horiek ikusmen zorrotza garatu zuten eta gizakiok ezaugarri hori heredatu genuen. Haiengandik jaso genituen:
- Esku oratzaileak
- Erditze mugatuak
- Bizitza sozial konplexua
Txinpantzeak dira hominidoen arbasorik hurbilekoenak; hala ere, txinpantzeetatik bereizi, eta lehen Australopithecus-ak sortu ziren. Aurrerago, zenbait Homo espezie sortu ziren haiengandik, baina Homo sapiens-ak bakarrik dirau bizirik.
Aldaketa anatomikoak
Gizakia nondik datorren jakiteko, gorputzean hainbat aldaketa jasan zituzten tximinoetatik hasi beharko dugu:
1. Hankabiko bihurtzea
Duela sei milioi urte, klima aldatu zen. Horren ondorioz, basoetan bizi ziren hominidoak Afrikako sabanako lautadetara joan ziren eta atzeko bi hankekin ibiltzen ikasi behar izan zuten. Hankabiko jarrera izan zen lehendabiziko aldaketa. Jarrera horren eraginez, bizkarrezurra garatu zen. Hura zuzen jartzeak, berriz, garuna kiribiltzea ekarri zuen berekin eta, horren ondorioz, entzefalizazioa.
2. Entzefalizazioa
Garunaren tamaina eta konexio neurologikoen kopurua hazi egin ziren. Handitze-prozesu horretan, faktore garrantzitsuak izan ziren lanabesak egiten hastea eta bizitza sozial gero eta konplexuagoa izatea. Dietak ere eragina izan zuen aldaketa horretan: haragia jaten zutenez, hominidoek energia mordoa zuten eta, horri esker, garunak geroz eta lan gehiago egin zezakeen.
3. Eskua laburtzea
Askoz ere laburragoa dugu eskua beste primate batzuk baino. Hatz lodia, ordea, luzatu egin zen, eta gainerako hatzekiko aurkako posizioa hartu zuen, gauzak errazago manipulatzeko.