Hominizazioa: Australopitekoetatik Homo sapiensera

Enviado por Garazi y clasificado en Matemáticas

Escrito el en euskera con un tamaño de 42,9 KB

Hominizazioa

Imagen

Australopitekoak

Australopithecus edo Australopiteko generoa duela hiru milioi urte inguruan bizi izan zen Afrikako ekialdeko eskualdeetan, eta bertako fruituak eta hostoak jaten zituen. 500 zentimetro kubikoko garezur-edukiera zuen, hau da, gaur egungo gorilen antzekoa. Genero honen barruan bost espezie ezberdin aurki ditzakegu:

  • Australopithecus anamensis (duela 4 milioi urte): aurkitutako hezur urriekin egindako kalkuluen arabera, metro eta erdi baino altuera txikiagoa zuten gizaki hauek, eta 30 kilogramo inguru pisatzen zituzten, gaur egungo txinpantzeen antzera.
  • Australopithecus afarensis (duela 3,5 milioi urte): Australopithecus generoko espezie ezagunena eta dokumentatuena da. Afarensisak 400-500 zentimetro kubikoko burmuin txikia zuen.
  • Australopithecus bahrelghazali (duela 3,5-3 milioi urte): ikerketa honetan mandibula bat besterik ez zuten aurkitu, baina nahikoa izan zen espezie berri baten aurrean geundela konturatzeko.
  • Australopithecus garhi (duela 2,5 milioi urte): gaur egun desertua den Awash ibaiaren erdialdean aurkitu zituzten izaki berri honen aztarnak. Eboluzio-katearen zati garrantzitsua izan zen, uste baita Australopithecus afarensis eta Homo habilis espezieen artean falta zen lotura zela.
  • Australopithecus africanus (duela 3-2,5 milioi urte): fisikoki burua borobilagoa, masail irtenagoak eta mutur txikiagoa dituelako bereizten da. Garezurraren edukiera 400 eta 500 zentimetro kubiko artean dago.

Imagen

Homo habilis

Homo habilis hominido espezie bat izan zen. Beso oso luzeak zituen hankekin alderatuta, eta burezurrak handitze bat izan zuen, mandibula txikitzearekin batera. Homo habilis denbora eta leku berean beste hainbat espezierekin bizi izan zen, hala nola Homo rudolfensis eta Paranthropus generoko espezieekin.

Imagen

Homo erectus

Imagen

Homo habilis zena Homo erectus bihurtu zen. Hau hankabikoa izateaz gain zutik ibiltzen zela frogatu da, aurkitutako fosilei esker. 900 eta 1.200 zentimetro kubiko bitarteko garezur-edukiera zuen. Sua erabiltzen zekiten eta ehorzketa-erritualak egiten zituztela uste da. Homo erectusaren eboluziotik bi espezie garatu zirela uste zen, Homo neanderthalensis eta Homo sapiens, orain dela gutxi arte. Galdutako beste maila batzuk ere badaude: Homo heidelbergensis, Homo rhodesiensis eta Homo antecesor.

Homo sapiens

Imagen

Homo sapiens duela 100.000 urte sortu zen Afrikan eta Ekialde Hurbilean, eta duela 40.000 urte Europan. Hildakoei begirune handia zieten, eta ehorzi egiten zituzten; artea ere oso garatua zuten. Garezur-edukiera gaur egungo gizakiarena bezalakoa edo handiagoa zen. Burmuin hain handia izateak beste izakiek ez bezala arrazoitzea eta hizkuntzak sortzea ahalbidetu zien.

Entradas relacionadas: