Hiztegi-Platon

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

Arrazonamendua: Zentzumenen bidez gauzatzen den ezagutzari kontrajarrita, arrazoizko argudioak erabiliz aurretikoetatik dagozkion ondorioetara igarotzeko gaitasuna da. Matematika.
Dialektika: Elkarrizketari lotzen zaio hitza. Zientzien ostean filosofoak eman behar duen urratsa da.
Dualismoa: 2 errealitateren izatea aitortzen du, bai ideia eta materia, bai arrazoia eta gorputza.
Metaf. Heliologioko: Ongia, egia erakusteko adierazpen sinbolikoa erabiltzen du. Ideiak aditu ahal izateko, ulermenaren begiak eta baita ideiek berek ere argia behar dutela, eguzkiak emana, ongiak ulermena ematen dion modura bila dabilen filosofoari.
Erlatibismoa: Aldaezineko ideiarik onartzen ez duen teoria. Sofistek sortutako jarrera honen arabera, etika eremura heltzen da.
Esentzia/zerizana: Benetako errealitateak ideiak eta formak diren aldetik, ereduak direnez gero, esentziazkoak ere badira ideiak.
Eszeptizismoa: Egia ezagutzeko beta ukatzen duen jarrera.
Haitzuloa: Gizakundearen izate kaskarraren kontakizuna den sinbologia. Haitzuloaren ilunpetik kanpoko eguzki argitara igaro behar den gizakiak bere ahalmenak garatu behar ditu, heziketa dagoen beste pertsona baten laguntza baldin badu, bestela jai. Jakituria ezaren eskupean dagoen gizakiaren egoera sinbolizatzen da. Gatibuak haitzulo barruko hormari begira dago ezinbestean, gizakien lehendabiziko begirada aldebakarrekoak delako, hau da, hasiera batean ikusitakoaz landa ez dugu beste ezer dagoenik uste. Heziketaren zeregina errealitatearen beste ikuspegiekin aldatzea da, egiaratz hurbilduz. Egiazko errealitatea aditu nahi duenak bide latza behar du igotzeko, eta eguzki argitan ereduak eta formal antzemateko gai den arte. Bitartean, eta berriro atxilotuengana itzulitakoan ere, irudi barregarria izango du.
Heziera: Heziketa arimari zuzentzen zaion prosezua. Atenaseko paideiak musika eta soinketa zituen oinarri gisa, gizabanakoaren harmonia eskuratzeko.
Ideia: Edozein gauzaki zein errealitateren irudi aldaezina eta betikoa. Ideia ez da zentzumenez antzematen, adimenaz baizik. Hasiera batean Platonek uste du edozein gauzak baduela bere idea, baina gauza zatarrak edertasunaren tankerako izakiek soilik dutela idea pentsatu zuen geroago.
Intuizioa: Izatearen zuzeneko atzematea adierazten du, egiazko ideia baten zuzeneko ulertzea. Behinekoa.
Irrika: Arrazoiaren aurkakoa da. Irrikak oztopoak jartzen dizkio arimari, ideiak ezagut ditzan.
Neurritasuna: irritsezko arimaren bertutea da.
Oroitzapena: Arima aurretik, idien munduarekin bat eginik zegoen. Beste bizialdi batean dagoenean, lehen ezagututakoa gogoratzea lortzen du arimak. Anamnesia.
Ustea: Ez du benetako izateaz iritzirik, baizk eta azaleko itxurari buruz.
Zuhurtasuna: Arrazoi arimaren bertutea edo onbidea dugu hau. Hiriaren zeregin banaketan gobernari et aagintariena da.
Zuzentasuna: Mundo osoaren baitan dagoen ordenaren esanera jartzen da, hortaz justizia badagokio gizakien elkarbizitzari, unibertsoari bezainbatean.

Entradas relacionadas: