Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB): Ereduak eta Inplikazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Konparatu gaitasun komunaren eta banatuaren ereduak

Gaitasun komunaren ereduak defendatzen du hizkuntza desberdinen azpian nukleo kognitibo partekatua dagoela, eta horri esker ezagutza akademikoak hizkuntza batetik bestera transferitu daitezkeela.

Kontrakoa da gaitasun banatuaren eredua; honek defendatzen du hizkuntzak burmuinean konpartimentu estankoetan daudela, eta bata bestearen oztopo izan daitekeela, hizkuntza hegemonikoak bestearen garapena mugatuz. Eredu honek hezkuntza elebidunaren kontrako jarrerak elikatzen ditu, hizkuntza gutxitua ikasteak hizkuntza nagusian emaitza kaskarrak ekarriko dituela uste duelako, errealitatean frogatuta dagoenean transferentzia positiboa dela nagusi.

Gutxiengo mailaren hipotesia

Hipotesi honek ezartzen du hizkuntza batean, bereziki hizkuntza gutxituan, gutxieneko gaitasun maila bat lortu behar dela ondorio negatiboak saihesteko. Maila hori lortu ezean, ikasleak ez ditu elebitasunaren onura kognitiboak eskuratuko, eta horrek hizkuntzen arteko transferentzia mugatu dezake.

Behin gutxieneko maila hori gaindituta, ikaslearen malgutasun kognitiboak eta analisi-gaitasunak gora egiten dute. Horregatik, irakaskuntzan helburua gutxieneko hori ahalik eta azkarren gainditzea izan behar da.

Inplikazio pedagogikoak eta planifikazioa

Inplikazio nagusia da irakasleok hizkuntzen arteko hormak hautsi behar ditugula eta ezagutza transferigarria dela onartu. Pedagogikoki, hizkuntza gutxituan egiten dugun lan akademikoak hizkuntza hegemonikoan eragin positiboa izango duela jakin behar dugu.

  • Planifikazioa: Ez dugu konpartimentazio estankorik bilatu behar, proiektu bateratuak baizik.
  • Ikaslearen ikuspegia: Hizkuntzak ez dira lehiakideak, tresnak baizik.

HTB egiteko arrazoiak

Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB) egiteko arrazoiak anitzak dira:

  • Psikolinguistikoak: Burmuinaren gaitasuna hizkuntzak prozesatzeko.
  • Linguistikoak: Hizkuntzen arteko antzekotasun estrukturalak baliatzea.
  • Soziolinguistikoak: Euskara bezalako hizkuntza gutxituen biziraupena.
  • Metodologikoak: Denbora aurreztea eta ikaskuntza globalizatzea.
  • Praktikoak: Irakasleen arteko koordinazioa hobetzea.

Zailtasunak ikastetxeetan

Ikastetxeetan HTB ezartzeko zailtasun handiak daude:

  1. Irakasleen erresistentzia: Ohitura zaharrak aldatzeko zailtasunak.
  2. Denbora falta: Koordinazio eraginkorra egiteko espazio urriak.
  3. Mintegien isolamendua: Bakoitza bere hizkuntzan itxita egotea.
  4. Zuzendaritzaren babes falta: Antolakuntza-egitura zurrunak aldatzeko zailtasuna.

Itziar Idiazabalen esperimentazioa

Itziar Idiazabalek bere ikerketan argi utzi zuen didaktika transferentzian eta testuen planifikazioan oinarritzen denean, ikasleen errendimendu akademikoak nabarmen egiten duela gora. Frogatu zen ikasleek hizkuntza batean landutako estrategia diskurtsiboak beste hizkuntzetan ere aplikatzen dituztela. Transferentzia-prozesua automatikoa eta oso positiboa da, ikasleek gaitasun metakognitiboak garatzen dituztelarik.

Entradas relacionadas: