Hizkuntzen Irakaskuntza: CLIL, HTB eta Metodologiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

CLIL: Eduki eta Hizkuntza Integratutako Ikaskuntza

CLIL (Content and Language Integrated Learning) eduki eta hizkuntza integratutako ikaskuntza da, non ikasleek eduki akademiko bat atzerriko hizkuntza batean ikasten duten. Helburua edukia eta hizkuntza aldi berean garatzea da.

Ezaugarriak

  • Ikuspegi anitza: Edukia hizkuntzaren bidez.
  • Giro babestua: Hizkuntza-kontzientzia (input, intake, output).
  • Benekotasuna: Benetako hizkuntza eta materiala.
  • Ikaskuntza aktiboa: Ikaslea ardatz.
  • Scaffolding: Laguntza progresiboa.
  • Kooperazioa: Ikasle, guraso eta komunitatearen artekoa.

Aldamioa (Scaffolding)

Ikaskuntza-prozesuan ikasleei ematen zaien laguntza da, zailtasunak gainditzeko eta euren kabuz egin ezin dituzten zereginei aurre egiteko. Pixkanaka, ikasleek gaitasun gehiago hartzen duten heinean, laguntza hori kentzen joaten da.

Aldamio motak

  • Hizkuntza-aldamioa: Hiztegia, esaldi-ereduak, modelatzea.
  • Prozedurazko aldamioa: Think-Pair-Share, talde-lana, rolak.
  • Ikasteko aldamioa: Diagramak, antolatzaile grafikoak, KWPL taulak.

HTB: Hizkuntzen Trataera Bateratua

Hizkuntzak batera eta koordinatuta lantzea da, elkarreragina eta transferentzia positiboa bultzatuz.

Arrazoiak

  • Psikolinguistikoak: Gaitasun partekatua (CUP eredua).
  • Linguistikoak: Egiturazko antzekotasunak (lexikoa, gramatika).
  • Soziolinguistikoak: Hizkuntzen arteko hierarkiak orekatzea.
  • Metodologikoak: Irakasleen koordinazioa.
  • Praktikoak: Baliabideen kudeaketa eraginkorra.

Gaitasun Komunikatiboa eta Ikuspegi Komunikatiboa

Gaitasun komunikatiboa hizkuntza ezagutzeaz gain, egoera errealetan erabiltzeko gaitasuna da (linguistikoa, diskurtsiboa, soziolinguistikoa eta estrategikoa).

Ikuspegi komunikatiboaren helburua hizkuntzak erabiltzeko gaitasuna garatzea da, gramatika hutsetik haratago. Komunikazioa da ardatza, eta erroreak ikaskuntzaren parte dira.

CUP, SUP eta Hizkuntza Transferentzia

CUP (Common Underlying Proficiency) ereduaren arabera, hizkuntza guztiek oinarri komun bat dute eta gaitasunak transferi daitezke. SUP (Separate Underlying Proficiency) ereduak, aldiz, hizkuntzak independenteak direla dio.

Cummins-en arabera, bost transferentzia mota daude: kontzeptuala, metakognitiboa, pragmatikoa, linguistiko espezifikoa eta kontzientzia fonologikoa.

Proiektu Globalizatzaileak eta Translanguaging

Ortega eta Anakaberen (2015) ikuspegi diskurtsiboak hizkuntza jarduera sozial gisa ulertzen du. Translanguaging-ak hizkuntzen arteko mugak hausten ditu, ikaslearen gaitasun osoa erabiliz. Cenoz eta Gorter-ek (2017) "translanguaging jasangarria" proposatzen dute, hizkuntza gutxituen presentzia eta garapena bermatuz.

Entradas relacionadas: