Hizkuntzaren jabekuntza eta irakaskuntza: gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,13 KB

Itziar Laka: "La vida secreta de las palabras"

  1. Zer hobesten du Oralismoak gorren hizkuntzan? Ezpainak irakurtzen eta esan nahi dutena ahoskatzen irakastea hobesten dute, keinuen hizkuntza baztertuz.
  2. Zergatik da hobeagoa oralismoa gorrentzat? Ez dituztelako keinuak egin behar, ahoz esan behar dituzte gauzak.
  3. Zer gertatu zen Nikaraguan, gorren eskolan ikasle gazteenen artean? Beraien artean keinuen hizkuntza berri bat sortu zutela.
  4. Haurrek jaio aurretik zer lotura dute jaio ondoren entzungo dituzten hizkuntzekin? Sabel barruan dauden bitartean entzuten dituzten hizkuntzak kopiatzen saiatzen direla.
  5. Haur frantsesek eta alemanek berdin egiten dute negar? Ez, entonazio desberdinak dituzte: F (goranzkoa), A (beheranzkoa).
  6. Berdin entzuten dugu begi irekiekin eta itxiekin? Hizkuntzak gure burmuin barruan ditugu, eta ondorioz, pertsona bakoitzak bere modura interpretatzen ditu. Adibidez: Begiak irekita, bideoan “ta” entzuten da eta itxita “da”.
  7. Zergatik ez dute bereizten txinatarrek 'r' eta 'l' (rata eta lata)? 6 hilabetetatik aurrera fonemak desberdintzeko gaitasuna mugatzen da. Ez dutelako soinu edo fonema hori entzun.
  8. Zer da hizkuntzaren rekurtsibitatea? Egitura bera behin eta berriro errepikatuz, amaitu gabeko produkzioa sortzea.
  9. Herentziazkoa izan daiteke hizkuntza-patologia bat? Bai, genetikoa izan daiteke. Hitz egiteko akatsak errepikatu ahal dira.
  10. Zein alde dago gaur egungo zientzialarien ustez neandertalen eta sapiens-sapiensen artean? Neandertalek hitzak eta soinuak erabiltzen zituzten komunikatzeko; aldiz, sapiens-sapiensek hizkuntza garatua erabiltzen dute.
  11. Herrialde desberdinetako erleek lengoaia bera dute? Ez. Erleek ezin dute beste herrialdeetako erleen lengoaia ikasi; bakoitzak bere kodea du eta genetikan predeterminatuta dute. Txoriek ere ez dute jaiotzetik daukatenaz aparteko beste kantu modurik ikasten; kantuak imitatzen dituzte, baina ez dira elebidunak. Dialektoak, aldiz, uler ditzakete.
  12. Waraoo herria: zein hizkuntza-ohitura dauzkate? Eleaniztuak dira (5-7 hizkuntza). Zergatik? Inzesturik ez izateko; senar-emazteek hizkuntza desberdina izan behar dute ezkontzeko.
  13. Elebidunek zer abantaila dituzte elebakarrekiko? Informazioa aldatzeko gaitasun/kontrol handiagoa (kontrol exekutiboa), Alzheimerraren sintomak 5-7 urtez atzeratzea eta beste hizkuntzak ikasteko erraztasuna.
  14. Helduek eta umeek berdin ikasten al dituzte hizkuntzak? Ez, fonemak bereizteko gaitasuna galtzen da 15 urteetatik aurrera, eta ezin ditugu konparatu.
  15. Autistek dituzten komunikazio-arazoak hizkuntzarekin lotuta al daude? Bai, pragmatikarekin, hau da, esanahia testuinguruari lotzearekin.
  16. Errazagoa al da bi hizkuntza jakinda hirugarrena ikastea? Bai, oinarri bat finkatuta dagoelako eta kontzientzia metalinguistikoa dutelako.
  17. Errazago ikasten al da hizkuntza bat txikitan jakinda, nahiz eta gero urte asko hitz egin gabe pasa? Badirudi baietz. Arrasto txikia geratzen da, beraz, abantaila ñimiñoa da.

Liburuko galderak: 207-222 orriak

  • “Benetako testuetan oinarritu behar da irakurgaia”. Zer esan nahi du hori? Bizitzan benetako funtzioa duten testuak erabili behar direla (egunkariak, aldizkariak...). Benetakoak ez direnak moldatutakoak dira (zati zailak kendutakoak).
  • Hizkuntza idatziak testu-generoak sortu ditu. Zer helburu du hiztegiak kontsultatzea? Esanahia jakitea, bilatzea eta ezagutzea.
  • Erreparatu behar zaio zailtasunari ala bakarrik benetakoa izateari? Zailtasunari erreparatu behar zaio, bestela irakaskuntza-prozesua ez da arrakastatsua izaten.
  • Zer da “behetik gorako” eta “goitik beherako” estrategia? Behetik gora: letra, silaba, hitza, esaldia, paragrafoa eta testua. Goitik behera: testua, paragrafoa, esaldia, hitza, silaba, letra.
  • Irakurketaren mikroprozesuetan zer da lexikorako irizpidea? Hitzen esanahia arin ulertzeko gaitasuna da. Garrantzitsua da ulermen orokorrera (makroprozesura) iristeko.
  • Zergatik dira ulerterrazagoak testu narratiboak? Jarraipen lineala edo ordena kronologikoa dutelako.
  • Zergatik da zailagoa Marokoko ikasle batentzat euskaraz irakurtzea? Beste kultura eta informazio sozio-kultural desberdina duelako.
  • Zer da metakognizio-gaitasuna? Ikasitakoaren inguruan kontziente izatea: akatsak zuzentzeko, konparatzeko eta egiaztatzeko gaitasuna.

Liburuko galderak: 222-236 orriak

  • Cooperren faseak: 1. Ezagutzaren garrantzia jakinaraztea, 2. Eredua ematea, 3. Ariketa gidatua, 4. Ikasitakoaz hitz egin edo idatzi.
  • Irakurketan zenbat estrategia komeni da lantzea? 1 edo 2.
  • Irakurmena eta idazmena batera lantzearen abantaila: Idazteko, irakurri egin behar da, informazioa jaso eta egituratu.
  • Testu informatiboak ulertu diren jakiteko: Ideien antolamenduari eta ideia nagusiei erreparatu behar zaie.
  • Testuak errazteko: Gaia ezaguna aukeratu, lexikoa erraztu eta egitura sintaktikoak sinplifikatu.

Liburuko galderak: 237-307 orriak

  • Murgiltze-ereduetan, noiz hasi idazten? Eskolan urtebete pasa ondoren, ahozko ulermen minimoa dutenean.
  • Ipuinak behin eta berriz irakurtzea: Bai, generoak, gramatika eta egiturak ikasten dituztelako.
  • Testu idatzi bat antolatzeko oztopoa al da ortografia? Bai, arazo horietan bakarrik zentratzen bagara.
  • Idazketa prozesuan 1H erabiltzea: Ez da komeni, nahasketa sor daitekeelako.
  • Metodologia komunikatiboak: Ahozko komunikazioa lehenesten dute eta gaitasun linguistikoa (gramatika) bigarren planoan uzten dute.

Entradas relacionadas: