Hizkuntzaren Gaitasun Komunikatiboa eta Idazketa Prozesua
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,12 KB
Hizkuntza eta Literatura eta bere Didaktika II
1. Hizkuntzaren Gaitasun Komunikatiboa
Edozein hizkuntzatan jatorrizko erabiltzaile batek ez dauka soilik hizkuntza gaitasuna, baita hizkuntza horren erabilera legeen ezagutza praktikoa ere: noiz, nola, zertarako... esan daitekeen zer. Erabiltzaile horrek duena gaitasun linguistikoa eta gaitasun pragmatikoa da. Hizkuntza komunikazio gaitasunaren garapena da. Komunikazio gaitasunak hitzaldiak ulertu eta sortzeko gaitasunean zehazten da. Ondorioz, testu eta hitzaldietako kontzeptuak komunikazioan gertatzen den horretara gerturatzen diren adierazpenak dira.
Komunikazio gaitasuna: Hizkuntza gaitasuna desberdina da gaitasuna hartzailea edo emailea den arabera. Izan ere, hizkuntza bateko entzulea izan daiteke, hizkuntza hori erraz eta zuzen hitz egin gabe, elebidun askoren kasuan bezala (Adibidez: Mikel, qué tal el castellano?). Bestalde, hizlariaren gaitasuna ez da gramatika alderdian mugatzen, baizik eta zenbait adierazpen eta hizkuntza erregistrok zenbait egoeratan duten egokitasunaren jabe dira. Hainbat faktorek hizkuntza erregistroa (bata zein bestea) aukeratzera daramate. Honetaz gain, tonuak eta keinuak komunikazio horren esateko erari laguntzen diote.
Komunikazio gaitasun kontzeptuaren garapena: Gaitasun global horretarako 4 osagai:
- Gaitasun gramatikala: Hiztegi eta arau fonologiko, morfologiko eta sintaktikoei eta esaldietan hitzen eraketari egiten dio erreferentzia.
- Gaitasun soziolinguistikoa: Erabilera arauen arabera erabili hizkuntza eta egokia zer den jakitea testuinguruaren arabera. Garrantzitsua da arau hauek hizkuntza batetik bestera aldatzen direla, baita hizkuntza beraren testuinguru kultural ezberdinetan ere.
- Gaitasun estrategikoa: Gaitasun kognitiboaren araberakoa, eta beraz, neurri handi batean interlinguistikoa. Komunikazioan lortu nahi diren helburuak lortzeko hizkuntza manipulatzeko gaitasuna izatea da, ahoz zein ez ahozko baliabideak erabiliz, komunikazio eraginkorrago bihurtuz eta hizlariaren zailtasunak konpentsatzeko. Gaitasun gramatikal falta eta gaitasun soziolinguistikoari lotutakoekin, garapenarekin lotuta egon daitekeela uste dute.
- Gaitasun diskurtsiboa (edo hizlari gaitasuna): Hitzaldiak ulertzea eta sortzea ahalbidetzen dituen gaitasuna. Unitate linguistikoak ahoskatzean datza, ahozko testua edo idatzia bideratuz, ikuspuntu desberdinetatik egokia izan dadin linguistikoki, kohesio aldetik eta koherentziari dagokionez. Gaitasun diskurtsiboak ideiak antolatzen dituen hizkuntza arauak ezagutzea esan nahi du.
2. Paul Grice-ren Jolas Joerak (Maximak)
Kantitate maximoa: Informazioa behar adina izan behar du, ez gehiago eta ez gutxiago. Hau da, entzuten ari denak mezua igortzen ari zaionak informazioa emango dio daukan informazio hutsune hori bete ahal izateko. Ez dio aurretik dakien gauzarik errepikatuko, baizik eta beharrezko informazioa igorriko dio elkarrizketa leku onera iristeko.
Kalitate maximoa: Zeure ekarpena egia izan dadila. Ez esan faltsua izan daitekeen gauzarik, ez eta segurtasunik gabe sentitzen zaren gauzarik ere. Entzulearen nahia hizlariak egia konsideratzen duena esango duela da, eta esan behar duenaz seguru ez badago, "uste dut, iruditzen zait..." bezalako hitzekin igarriko diogu.
Errelebanzia maximoa: Gaiari buruzko gauzak esan eta ez gaiari buruz ez datorrena. Beste era batetara esanda, entzuleak uste du entzuten duena elkarrizketarekin erlazionaturik egongo dela, hizlariak gaiaz aldatzen ez badu.
Maxima modo: Garbia izan. Anbiguotasunak alde batera utzi. Laburra izan. Ordenatua izan. Maxima hauek betetzen ez direnean, non askotan gertatzen den elkarrizketa batean, entzuleak presuposizioak elaboratzen ditu, interferentziak egiten ditu, eta inplikaturak eraikitzen ditu, non honek hizlariaren intentzio eta hitzen esanahia identifikatzeko aukera ematen dion.
Jolasa bideratzeko arauak Grice-ren bidetik:
- Egiazkoak: Errealitatea, desira eta fantasiaren bereizketa. Proba eta adibideak eman. Segurua ez dena seinalatu.
- Laburrak: Hitzegin baino lehenago pentsatu. Idea nagusia zentratu. Bereizi garrantzitsua dena eta ez dena. Ez errepikatu jada beste batzuek esan badute gauza bera. Ez luzatu gauzekin asko. Ez izan lakonikoa.
- Pertinenteak (ezagutzak eraikitzeko): Esan behar dena, aurretik esan denarekin erlazionatu. Bai norbera edo beste norbaitek esandakoa baldin bada ere. Aurkako kasuan, gaiaren aldaketa adierazi eta justifikatu.
- Argitasuna: Esposizioan ordenatua izan. Lexiko egokia erabili gaira zuzentzeko orduan. Hizkuntza inkorrekzioak ekidin. Adibideak ipini.
3. Hizkuntza idatziaren ereduak
J. Hayes eta L. Flower:
John Hayes eta Linda Flower-ek metafora bat egiten dute idazketaren funtzionamendua adierazterako orduan hiru osagaietatik abiatuz:
- Idazlearen denbora luzerako memoria, non beharrezko ezagutzak dauzkan konposizioa ongi eman ahal izateko.
- Produkzioaren testuingurua, egoera komunikatibo osoaz eta sortzen den testuaz osatua.
- Konposizio prozesua eragiketen multzoari deritzo (planifikazioa, testualizazioa eta errebisioa). Idazleak martxan jartzen ditu elaboratu beharreko idatzia martxan jartzeko.
Hiru osagai hauek elkarrekin oso lotuak daude komunikazio arazoaren soluzioarekin, eta idazteko ekintzaren barnean. Planifikazio eragiketak idatzia egiteko prozesuan zein erabili beharko dituen gaietara murgiltzen da. Testualizazio eragiketak ideia ezberdinen itzulpen ekintzekin loturik daude, eta errebisio eragiketak planifikatutako eta testualizatutako ekintza ezberdinen emaitzen ebaluazioa dira. Hau dena ikusirik, momentu bakoitzean antolatu diren helburuak betetzen diren ikusita. Idazlan baten aurrean idazleak zein arazo izan ditzakeen eta lortu ditzakeen helburuak ikusten saiatzen dira. Idazlana egiten ari den heinean hau zehazten joango da.
G. Bereiter eta M. Scardamalia:
Hauentzat idaztea ez da pentsamendu espresio bat bakarrik, baizik eta ideien sorkuntza bat. Bereizketa berezi bat egiten dute produkzio bat aurrera eramateko hainbat modu ezberdinen artean: prozesamendu batzuk daude non konposizio eragiketak forma grafikoa eramatera mugatzen diren, "ezagutza esatera", eta beste batzuk daude eragiketak haratago doazenak eta ekintza ideatzailea hartzen dutenak, non ezagutza berriak sortzean datzan aurrez dauzkagun ezagutzetatik abiatuta, hau da, ezagutzak eraldatzea.
Lehen kasuan, informazio aukeraketa eta antolaketa zenbait testu moten arabera eramango dira. Bigarren kasuan aldiz, idazlana bi eremuren arteko tentsioaren emaitza izango da: idazlearen ezagutzak eta testua sortzen den egoera komunikatiboa. Informazioaren aukeraketa eta antolaketa eta zenbait testutan bere formulazioan, bigarren kasu honetan, segun eta zein diren helburu komunikatiboak lortzeko nahiak eta norentzat den zuzendua.
Ez da nahi "ezagutza esan" bezalako modeloak idazle inexpertoei egoztea eta "ezagutzak eraldatzea" idazle expertoei, zeren bi modeloak idazle batek erabil ditzake segun eta zein egoeratan aurkitzen den. Sortu ditzakegun idatzi batzuek ez gaituzte ideien sorkuntza bat egitera bultzatzen, baino beste batzuk ez dira posible idazlearen kontrol konsziente bidez informazio elaboratua eta forma linguistikoak eskatzen dituen eremu komunikatzaile zehatz baten barruan ekintza konplexuak egiterakoan. Arazoa, demanda kognitiboa idazle expertoen esku dagoela da. Aurrez ikusi ditugun modeloek erakusten digute idatziak egiteko orduan kode linguistikoaren ezagutzak ez eta ere itzulpen mekanikoek ez dutela garrantzirik. Garrantzia dute elaborazio prozesu mentalek eta aukeratu diren gaien informazioak.
4. Sekuentzia Didaktikoaren Urratsak
- Azken xedea zehaztu: Ikasleei jakinarazi hizkuntzarekin egin beharko duten jarduera, hau da, zein izango den azken xedea. Honek esanguratasuna emango dio ikasleak sekuentzia bitartean barruko dituen ekintza guztiei. Helburua ikaslearen produkzioa (ahozkoa zein idatzizkoa) hobetzea izango da. Adibidez: 5. mailako Euskal Herria ezagutzen. Ikasle bakoitzak aukeratuko du Euskal Herriko zein esparru aztertuko duen, eta bestetik, azken xede modura burutuko duen gidaren formatua.
- Ikasleak dakitena kanporatu eta ebaluatu: Bi ezagutza mota kanporatzea komeni da: mintzagai arena eta hizkuntzarena. Gaiari dagokionez (musika, osasuna...), komunikazio egoerari dagokionez (testu zientifikoa, gida, hitzaldia...). Hau aurretestuak erabiliz, galderak eginez, mapa kontzeptualak osatuz... egiten da. Irakasleak ikasleak dakitena jakin ondoren, ezagupenetara egokituko du sekuentzia.
- Ereduak aztertu: Ikaslea azken xedea arrakastaz betetzeko prestatuko da. Mintzagaiari eta ikaspen linguistikoei lotutako jarduerak burutuko dira. Adibidez: animalien gaia. Ikaspenak; adibidez: animalien behaketa. Eta ikaspen linguistikoei dagokienez, testuaren antolaketa, lexikoa testu motari egokitu... Ereduak alderdi desberdinetatik aztertzen dira: gaiari dagokionez, komunikazio egoerari dagokionez, testu antolaketari dagokionez (testuak dituen atalak), testuratze lanak (antolatzaileak), unitate linguistikoak...
- Testua ekoiztu kontrol zerrendaren arabera: Ikasleak aztertutako alderdiak kontuan izanik testuak ekoiztuko ditu ereduetan. Lan hau errazteko asmoz ikasleari kontrol zerrenda deritzon tresna ematen zaio. Tresna honetan jasotzen dira sekuentzian zehar ikasitako zenbait eduki (komunikazio egoerari dagozkionak, testualak...).
- Kontrol zerrendaren arabera ikaslearen ekoizpenaren zuzenketa eta ebaluazioa: Ikasleak laguntzaz baliatuz (ikaskideena, irakaslearena eta kontrol zerrendarena) bere testua zuzendu, ebaluatu eta berridatziko du.
- Azken xedea burutu: Zuzendutako testuari forma ematen zaio (hitzaldiarena, autobiografiarena...).
Ondoren ditugu ikasleak burutu beharko dituen hizkuntza jarduerak aukeratzeko oinarririk garrantzitsuenak laburbilduz:
- Hizkuntza jarduera anitzak eta ondorioz diskurtso ugarien lanketa ziurtatuko duten jarduerak.
- Lau trebetasunen garapena ziurtatuko duten jarduerak.
- Prozeduren egokitasunaren ebaluazioa ahalbideratuko duten eginkizunak.
- Gaitasun komunikatiboaren alderdi guztien lanketa ziurtatuko duten eginkizunak.
5. Testu Klasea eta Adin Egokia
Eskolak ulertzen, hitz egiten eta mota guztietako testuak idazten erakutsi behar du, bai idatziz eta bai hitz eginez ere. Hau dena hizkuntza domina dezaten eta euren erabilera erabil dezaten. Milaka testu ezberdin daude. Komunikatzeko modu berdin berdinik ez dago. Testu ezberdinen arteko desberdintasunak handiak dira: gutuna, iritzi artikulua, konferentziak...
Testu mota desberdinak:
- Elkarrizketa testua: Bi edo pertsona gehiagoren artean. Idatzizko eta hitzezko elkarrizketa; inkestak, elkarrizketak, tertuliak...
- Testu deskriptiboa: Gauzen egoerak azaltzea. Testu hauen estrukturak orden bat jarraitzen dute. Adjetiboak, izenaren osagarriak... erabiltzen dira. Testu hauek erabiltzen dira askotan katalogoetan, gida turistikoetan, iragarkietan... entziklopediek eta hiztegiek ere erabiltzen dituzte. Orokorretik zehatzera doa, ezkerretik eskuinera, goitik behera...
- Testu narratiboak: Gauzak azaltzen ditu. Giza ekintza erreal edo imaginarioak. Gauzak gertatzen dira eta gutxienez actor-sujeto bat izaten dute eta hasiera batetik amaiera batetara pasatzen da. Bertan protagonisten elkarrizketak azaltzen dira eta iraganetik orainaldira pasatzen da. Bizitzako gertakizunak, albisteak, pelikulak...
- Testu irakasgarriak (instruktiboak): Zuzendu, informatu edo aholkatzea du funtzio. Bigarren pertsona edo hirugarren inpertsonala erabili ohi da. Argazki edo grafikoz lagundurik egon ohi da. Sukalde errezetak...
- Iragarpen testua: Etorkizuneko gertakizunak aurrez esatea. Etorkizuneko aditza erabiltzen du. Eguraldi iragarpenak, proiektuak...
- Azalpen testuak: Helburua erakustea. Zergatik galderari erantzuten dio. Erantzunean narrazioak, deskribapenak, argazkiak... egon daitezke. Adibideak, anekdotak... azaltzen ditu gauzak nola diren eta zergatik gertatzen diren azaltzeko.
- Argumentu testuak: Helburua sinestaraztea da. Debate, iragarki testuak...
- Testu erretorikoak: Ludikoa da. Eragin politak sortzeko hizkuntzarekin jolasten du. Musikaltasuna, harmonia... poemak, olerkiak...
Testu guztiek hasiera bat, bilakaera bat eta amaiera bat izaten dute.
Emandako testua azalpen testu bat da, unibertsitate mailakoa (Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika II). Lexikoa eta kontzeptuak konplexuak dira eta irakurleak aurretiko ezagutzak behar ditu hizkuntzalaritzan eta didaktikan.