Hizkuntzaren Gaitasun Gramatikala eta Oinarri Biologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,81 KB

GAITASUN GRAMATIKALA: Hiztunei gaitasun gramatikalak ekoizteko eta interpretatzeko aukera ematen dien sistemaren atala da. Hone barruan sartzen da hizkuntza baten hizketa hotzak eta haien konbinaketak ekoizten jakitea. Gaitasun gramatikalak ulermenari laguntzen dio hizkuntza guztietan.

OINARRI BIOLOGIKOAK: Hizkuntzalari guztiak ez daude ados hizkuntzaren garapenean laguntzen duten faktore biologikoekin, hala ere, gehienak bat datoz sistema korapilatsu hori bereganatzeko gaitasuna gizaki bizidunei dagokigula adieraztean. Gainera, hizkuntza ikasteko dugun trebetasuna eboluzio prozesuaren bidez garatzen da eta hizkuntzaren sorrera genetikoki helaraz daiteke. Hizkuntza ulertu eta hitz egiteko aho aparatu zehatza eta gaitasun bereziak dituen nerbio-sistema beharrezkoa dira.

Hauek dira hizkuntza biologikoa dela baieztatzen duten frogak: Garunean badaude zonalde batzuk hizkuntzaren produkzioaren eta ulerkuntzaren arduradunak direnak (Broca's Area eta Wernicke's Area).

Garunaren lateralizazioan, hizkuntzaren ekoizpenean denboraldi sensible bat dagoela dirudi.

Noam Chomsky (1957) linguistak proposatu zuen, gizakiak biologikoki prest daudela hizkuntza ikasteko garai eta bide zehatz batean eta haurrak (Language Acquistion Device (LAD))- rekin mundura datozela

Aurreko mendean, ”zientzia kognitiboa” sortu zen. Zientzia honek hizkuntzalaritzako, neurobiologiako...materia lantzen du, giza adimenaren funtzionamendua azaltzeko.

Hizkuntza gure burmuinaren osaera biologikoaren atal bat da, haurrengan berez garatzen dena. Gu HomoSapiensak garen horretan, geure trebezia propia dugu. Armiarmak amaraunak egiten dituzten moduan, guk arnasa kanporatzean egiten ditugun ahotsak eraatuz, elkarri komunikatzeko gaitasuna daukagu.

Zientziaren ikuspegitik, hizkuntzaren konplexutasuna sortzezko biologian oinarritua dagoen elementua da, izan ere, hizkuntza haurrarengan berez garatzen da, naturaltasunez eta oharkabez. Ez da irakatsitakoa, ezta eskolan landutakoa.

Noam Chomsky hizkuntzaren eta zientzia kognitiboaren iraultza modernoaren aitzindaria izan zen. Bere ustez, hizkuntza ez da gizartean dagoen zerbait. Berarentzat burmuinaren funtsezko ezaugarria da, gizaki orok sortzez duen zerbait. Bestela, nekez ulertuko litzateke haurrek halako ezagutza sistema bat ahaleginik egin gabe bereganatzea.

ARO KRITIKOA Hizkuntza finkatzen den garaiari deritzogu aro kritikoa, 3-12 urteen artean gutxi gorabehera, nerabezarora arte. Nerabzarora arte ez baduzu ama hizkuntzarik jasotzen ez duzu ama hizkuntzarik izango eta era berean hizkuntzarekin harremana izan ez gero, ondoren ezinezkoa egingo litzaiguke hizkuntzaz jabetzea

Ildo beretik, aro hau amaitu ondoren, nerabezaro inguruan, lehen edo bigarren hizkuntzaz guztiz jabetzea oso zaila bihurtzen da

3-12 urte→ hizkuntza barneratzeko gaitasun ona izaten da; umeak erreztasun innatua mantentzen du.

Pubertaroa eta gero gaitasun hori bukatu egiten da→ burmuinaren funtzionamendua finkatua baitago eta ordura arte finkatu ez diren ezagutza liinguistikoak ez ditu inoiz barneratuko.

Aro kritikoaren hipotesia berresteko modua eman dute ume basatien (ing. feral children) kasuek:

Ume bai isolatuko bagenu, 9 urtez inorekin kontakturik eduki gabe, hizkuntza izatez izango luke, baina ez luke garatuko (Genie).

Genieren kasua:

Hasieran hitz bakartuak ikasteko gaitasuna erakutsi zuen

Hiru edo lau hilabete geroago, bi hitzeko segidak osatzen hasi zen.

Aro kritikoaren hipotesiaren kontrako norabidea erakutsi zuten hasierako aurrerakuntzek.

Ume baten hizkuntza-jabekuntza prozesu bera jarraitzen zuela zirudien

Tamalez, Geniek ez zuen inoiz aro telegrafikotik infiniturako jauzirik egin.

Adibideak:

want buy dessert going park not big bird at school

Curtiss not sick Curtiss car big car no like hospital

Ask go shopping I want Curtiss play piano dentist say drink water

Geniek ez zuen inoiz bere hizkuntza sintaktikoki eratu (Curtiss 1977). Aro kritikoaren aldeko ebidentzia izan zen Genie.

Chelsearen kasua (Curtiss 1988):

Chelsea gor jaio zen, Kalifornian. Medikuek atzeratua zela pentsatu zuten, nahiz eta senideek sinetsi ez.

Adibideak:

Orange Bill car in The woman is bus the going

Daddy are be were to the work

Chelsearen sintaxia akastuna da oso. Ikus baita Pinker (2010: 316).

ZER DA GRAMATIKA TEORIKOA? Hizkuntza baten egitura gramatikalen oinarriak finkatzen ditu. Horretarako, gramatika unibertsalak berezkoak dituen(hizkuntzaa guztiek) osagarrien eta agenteen erabilera hartuko du, hizzkuntza orok izango baititu komunean zenbait osagai. Edozein hizkuntza hartuta aditzak eta subjetuak topatuko ditugu, zeren eta beharrezkoak baitira perpaus koherenteak lortzeko. Hori aintzat hartuz, gramatika teorikoa hizkuntza jakin batean osagai hauek zein modutan erabiltzeko abiapuntua izango da.

Entradas relacionadas: