Hizkuntzaren Erabilera eta Gogoeta Metalinguistikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,56 KB
Curriculuma egokitzen
Egun, garrantzi handiagoa ematen zaie hizkuntzaren ulermenari eta ahozkotasunari. Horretarako, testuekin lan egin behar da, eta hizkuntzari buruzko gogoeta metalinguistikoa egin: gramatika, morfologia...
Ana Camps: Hiru maila bereizi
- 1. Maila enuntziatiboa: Funtzio deitikoa (diskurtsoko pertsonak).
- 2. Maila testuala: Kohesio funtzioa (anaforak eta kataforak).
- 3. Maila sintaktikoa: Ordezkapen funtzioa perpaus barrenean.
Hizkuntza behaketa-objektu gisa
Ikasleak konturatu behar dira hizkuntza ezagutzeko hizkuntza bera behaketa-objektua dela, eta gai izan behar dute horri buruz hitz egiteko: hizkuntzaz hausnartu = hizkuntza ezagutu.
Hizkuntzaren ezagutza sistematikoa emateko, irakaslearen eta ikasleen artean zein taldeka ematen diren eztabaidak, kontraesanak, gogoetak eta arrazoibideak behar dira.
Gramatikaren irakaspena
Morfologiak eta sintaxiak dute garrantzi handiena. Antzinean, bakoitza bere aldetik eta memoristikoki ikasten zen. Horrek ez du ezertarako balio; bien arteko harremana bermatuz landu behar dira, azken finean ikasleak esaldi koherenteak egitea nahi baitugu. Forma gramatikalen funtzioa kontuan hartu behar da. Forma linguistikoek beren testuinguru linguistikoan hartzen dute zentzua.
Hizkuntza-formen erlazioa
- Paradigma: Kategoria bereko unitateak.
- Sintagmak: Kategorien arteko harremana.
Gramatika ikastearen helburuak
- Antzinean: Zuzen edo gaizki dagoena jakitea, gramatika-arauak eta terminologia ezagutzea, konjugazioak ikastea...
- Gaur egun: Ikasleak berez duen gramatika inplizitua zabaldu eta esplizitu bilakatu, komunikazio-tresna gisa funtzionalagoa, praktikoagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
Gramatikaren kontrola eta gaitasuna
Gramatika kontrolatzen duenak momentu bakoitzari dagozkion forma gramatikal egokiak erabiltzen dakizki bat-bateko egoeretan. Kontrolatzen ez duenak, ordea, gabezia morfosintaktikoak ditu: inkoherentziak, amaitu gabeko esaldiak, esaldi pobreak, puntuazio okerrak... Hauek testu idatzietan arazoak sortzen dituzte:
- Testu idatziak: Testuingururik gabe eta esanahia irakurlearekin ezin negoziatu.
- Ahozko testuak: Testuinguru batean eta esanahia negoziatu ahal da (elkarrizketa).
Hau konpontzeko, gramatika irakasteko eredua aldatu behar da. Gaitasun komunikatiboa hobetzera bideratu behar da ikaskuntza. Horretarako, ariketa gramatikalak maila bakoitzera egokitu behar dira.
Gramatika ikasten txikiekin
Txikitatik jada gramatika-ezagutza anitzak dituzte. Hori hobetzeko asmoz, esaldiak eta testuak analizatzen joan behar da, testuen ekoizpenerako ariketak eginez. Adibidez, Ana Camps-en proposamena: marrazkia lehenengo eta testua eraikitzen joan, ahozko testua sortuz.
Orain arte, gramatika perpausak analizatzea zen. Hori ez da baztertu behar, baina analisi hori ulermenarekin eta gaitasun komunikatiboarekin erlazionatu behar da. Behar-beharrezkoa da esaldien ekoizpena lantzea eta praktikatzea testuak sortzeko. Cassanik zenbait ariketa planteatu zituen hau lantzeko:
- Vestir la frase: Perpaus bateko hutsuneak lokailu eta adjektiboekin betetzen joatea.
- Calcar la frase: Esaldi bat berdin kopiatu baina testuinguru edo zentzu ezberdina emanez.