Hizkuntzaren Didaktika: Ahozko eta Idatzizko Gaitasunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Ahozko hizkuntzaren zailtasunak eta garapena

Lehen Hezkuntzan (LH) ahozko hizkuntzan zailtasun nagusiak hauek dira: esaeraren automatizaziorik eza, ezagutza lexiko eta morfo eskasa, eta formulazio sintaktikorik eza. Konponbidea etengabeko negoziazioa eta lankidetza dira.

Ahozko ulermena nola garatu

  • Probokatzea: Akatsak ikusi eta nola hobetu aztertzea.
  • Hipotesiak probatzea: Solaskidearen erreakzioen arabera aldatzea.
  • Funtzio metalinguistikoa: Ekoizpenaren inguruko gogoeta egitea.

Ikasleari eman beharreko jarraibideak

  1. Irakurtzeko arrazoia eman (helburua zehaztu).
  2. Irakurketa mota desberdinak egin helburuekin lotuta.
  3. Testuingurua eman informazioa aurreratuz.
  4. Aurre-ezagutzak aktibatu.
  5. Informazio aurreratuz lagundu.
  6. Hipotesiak egiten lagundu.
  7. Hipotesiak bete diren edo ez egiaztatu.
  8. Inferentziak egiten lagundu.

Gaitasun komunikatiboaren osagaiak

  • G. Gramatikala: Zuzentasuna, hizkuntzaren formari lotuta.
  • G. Soziolinguistikoa: Egokitasuna, testuinguruaren arabera hitz egiten jakitea.
  • G. Diskurtsiboa: Testuak antolatzeko gaitasuna.
  • G. Estrategikoa: Orientatu eta irakasteko gaitasuna.

Irakaskuntza estrategiak eta metalinguistika

Irakaslearen helburua hizkuntzaren irakaskuntza esplizitua da, ikasleek hizkuntzez kontzienteki pentsa dezaten. Formaren analisiak hizkuntzaren egitura, markatua eta ez-markatua aztertzea dakar.

Krashen-en hipotesiak

  1. Jabekuntza vs. Ikaskuntza: Jabekuntza subkontzientea eta automatikoa da; ikaskuntza kontzientea da.
  2. Orden naturalaren hipotesia: Orden natural finko bat dago; ikasleek aldez aurretiko ezagutza behar dute.
  3. Monitorizazioaren hipotesia: Norberak zer dakien kontrolatzea.
  4. Inputaren hipotesia: Ulermenerako sarrera egokia.
  5. Iragazki afektiboa: Filtro emozional positiboak hizkuntzaren ikaskuntza errazten du.

Entzute selektiboa eta alfabetizazioa

Entzute selektiboaren 4 helburuak

  1. Informazioa aurreikustea eta zatikiak aukeratzea.
  2. Diskurtso mota desberdinen egiturak ezagutzea.
  3. Arreta informazio zehatzera bideratzea.
  4. Ulermena berrikustea entzunaldi errepikapenen bidez.

Testu bat sortzeko faseak

  1. Zereginaren justifikazioa eta diseinua.
  2. Zirriborroen lehenengo prestaketa.
  3. Zirriborroen berrikuspena eta konparazioa.
  4. Gidoi edo testu behin-betikoa prestatzea.
  5. Bigarren zirriborroa egitea.
  6. Testu behin-betikoa modu kolektiboan idaztea.
  7. Ortografia berrikustea eta edizioa egitea.
  8. Testua hartzaileari entregatzea.

Alfabetizazio prozesua

  • Grafema eta fonema: Letrak eta soinuak lotzen ikastea.
  • Kontzientzia fonologikoa: Hizkuntzaren egitura aztertu eta deskonposatzea.
  • Garapen faseak: Marrazkietatik letretara eta hitzetara igarotzea.
  • Testu sorkuntza: Planifikatu, idatzi eta berrikusteko prozesua menperatzea.

Entradas relacionadas: