Hizkuntzalaritza eta soziolinguistika: oinarrizko kontzeptuen laburpena

Lengua y literaturaActualizado el 4,86 KB

Resumen

Dokumentu honek hizkuntzalaritzaren eta soziolinguistikaren oinarrizko terminoak aurkezten ditu, euskararen testuinguruan aplikagarriak direnak. Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta txikiak, diglosia, ama-hizkuntza, pidgina eta kreola, dialektoa, soziolektoa, idiolektoa eta euskalkiak bezalako kontzeptuak azaltzen ditu. Ikasleak termino horien esanahia eta haien arteko bereizketak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Soziolinguistika hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremana aztertzen duen zientzia da.
  • Hizkuntza-aniztasuna leku batean hitz egiten den hizkuntza kopurua da; munduan 6.000 ahozko hizkuntza daude eta keinu-hizkuntzekin 11.000.
  • Hizkuntza txikia 3 milioi hiztun baino gutxiago dituena da; gutxitua, berriz, beste hizkuntza batzuekiko mendekotasun-harremana duena.
  • Diglosia gizarte elebidun batean hizkuntza batek bestea zapaltzen duenean ematen den egoera da.
  • Pidgina immigrante baten hizkuntza-aldaera da, eta kreola pidginaren bigarren belaunaldia da, egonkorra.
  • Dialektoa lurralde jakin batean erabiltzen den hizkuntza-aldaera da; euskalkiak euskararen dialektoak dira.
  • Aldaera estandarra edo batua erreferentziazko hizkuntza-eredua da hizkuntza-komunitate bateko hiztunentzat.

Ponte a prueba

Hizkuntzalaritzaren eta soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea ezinbestekoa da hizkuntzen funtzionamendua eta gizartean duten papera aztertzeko. Jarraian, arlo horietako termino garrantzitsuenak aurkezten dira, euskararen testuinguruan ere aplikagarriak direnak.

Soziolinguistika

Hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremana aztertzen duen zientzia da.

Hizkuntza Aniztasuna

Leku batean hitz egiten den hizkuntza kopurua da.

Baina ez da beti erraza jakitea zenbat hizkuntza dauden zehatz-mehatz, ezta herrialde batean zenbat hizkuntzatan mintzatzen den ere, migrazio-mugimenduak gero eta biziagoak direlako. Are gehiago, ez da beti erraza izaten hizkuntza baten eta aldaera baten artean bereiztea.

Gainera, isolamenduak hizkuntza-aniztasuna gutxitzen du, eta, aldiz, komunikabideek (historian zehar gertatu den bezala) aniztasuna garatzen dute.

Hori dela eta, Euskal Herrian euskara batua sortu ez balitz, euskalkiak hizkuntza desberdinak izango lirateke.

Datuak

  • Munduan 6.000 ahozko hizkuntza daude, eta keinu-hizkuntzak kontuan hartuta, 11.000.
  • Hego Euskal Herrian 100 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira.

Hizkuntza Gutxituak eta Txikiak

Hizkuntza guztiak ez daude gutxituta; hizkuntza bat gutxitua izateko, beste hizkuntza batzuekiko mendekotasun-harremana izan behar du. Txikitua izateko, aldiz, 3 milioi hiztun baino gutxiago izan behar ditu. Hizkuntza gutxituak globalizazioaren edota estatu bat izatearen ondorioz gutxitu dira, hainbat esparrutan (administrazioan, politikan, kulturan...) guztiz baztertuz.

Estatuko Hizkuntza Ofiziala

Hizkuntza ofiziala erakunde publikoetan herritarrek erabili dezaketen hizkuntzari deritzo. Nahiz eta hainbat estatutan XIX. mendean hizkuntza-homogeneizazioaren alde egin zen (gaur egun Frantzian bezala), mendeak aurrera egin ahala hizkuntza koofizialak ere aitortu dira, eremu publiko eta administrazioetan.

Ama-hizkuntza

Pertsona batek bere haurtzarotik ikasi eta bere inguruan erabiltzeagatik hobekien erabiltzen duen lehen hizkuntza da. Gurasoengandik eta haurtzarotik ikasten den lehen hizkuntza.

Diglosia

Gizarte elebidun batean, hizkuntza batek bestea zapaltzen duenean ematen den egoera da, non hizkuntza zapaltzaileak pribilegio sozial edo politiko gehiago dituen. (Adibidez, Euskara historikoki).

Hizkuntza

Gizakiok elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugun hitzezko kodea da.

Hizkuntza Ekologia

Hizkuntza bakoitzaren garapen jasangarria da. Hau da, gure bidea eginez eta besteak kaltetu gabe hizkuntza garatzea.

Hizkuntza Ukipena

Hizkuntza bat baino gehiago testuinguru soziolinguistiko berean erabiltzen direnean gertatzen da. Horretarako, hiztun batzuek hizkuntza bat baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izan behar dute. Egoera hau gertatzean, hizkuntzek elkarri eragiten diote, normalean hizkuntza boteretsuak ahulagoari. Horren ondorioz, ukipen-egoerek hiru motatako arriskuak sor ditzakete: ukipenagatiko hizkuntza-aldaketak, muturreko hizkuntza-nahasketa eta hizkuntza batek beste bat desagerraraztea.

Pidginak eta Kreolerak

Pidgina immigrante batek bere bizileku berrian erabiltzen duen hizkuntza-aldaera da. Kreolera, aldiz, bi hizkuntza edo gehiagoren arteko nahasketatik eratorritako aldaera egonkorra da (pidginaren bigarren belaunaldia).

Dialektoa

Ezaugarri linguistiko bereziak dituen hizkuntza-aldaera bat da, lurralde-eremu jakin batean erabiltzen dena. Euskalkiak euskararen dialektoak dira.

Soziolektoa

Gizarte-talde jakin baten hizkuntza-aldaera da (adinaren, kulturaren edo klase sozialaren arabera bereizi daitekeena). Adibidez (haur-hizkera): "Arre-arrek punpa egin du, bai, punpa egin du!".

Aldaera Estandarra edo Batua

Erreferentziazko hizkuntza-eredua da hizkuntza-komunitate bateko hiztunentzat, besteak beste, aldaera geografiko desberdinetako hiztunen arteko komunikazioa errazteko.

Idiolektoa

Norbanakoaren aldaera da, hiztun bakoitzaren hizkera.

Hizkera Mailak

Testuinguruaren arabera, hizkuntza-forma batzuen edo besteen alde egiten da, eta hiru hizkera-maila orokor bereiz daitezke: lagunartekoa, zaindua eta jasoa.

UEMA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) Euskal Herriko udalerri euskaldunek osatzen duten erakunde bat da. Bere helburu nagusia euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzea da udalerri horietan, bereziki administrazioan eta herritarren eguneroko jardueretan.

Euskalkiak

  • Bizkaiera
  • Gipuzkoera
  • Nafar-lapurtera
  • Zuberera

Mendeko Perpaus Motak

  • Denborazkoa
  • Erlatiboa
  • Konpletiboa
  • Subjuntibozkoa
  • Zehar-galdera
  • Baldintzazkoa
  • Kausazkoa
  • Konparaziozkoa
  • Kontzesiozkoa
  • Kontsekutiboa
  • Helburuzkoa
  • Moduzkoa

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da diglosia?

Gizarte elebidun batean, hizkuntza batek bestea zapaltzen duen egoera da, non hizkuntza zapaltzaileak pribilegio sozial edo politiko gehiago dituen. Euskara historikoki horren adibide gisa aipatzen da.

Zein da pidgin eta kreolaren arteko aldea?

Pidgina immigrante batek bere bizileku berrian erabiltzen duen hizkuntza-aldaera da. Kreola, aldiz, bi hizkuntza edo gehiagoren nahasketatik eratorritako aldaera egonkorra da, pidginaren bigarren belaunaldia.

Zein da hizkuntza txiki eta gutxituaren arteko bereizketa?

Hizkuntza txikia 3 milioi hiztun baino gutxiago dituena da. Gutxitua izateko, berriz, beste hizkuntza batzuekiko mendekotasun-harremana izan behar du.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer aztertzen du soziolinguistikak?
2. Zein hiztun kopuruz da hizkuntza bat txikia?
3. Zer da diglosia?
4. Zer da pidgina?
5. Zein dira euskararen dialektoak?
6. Zein da aldaera estandarraren helburua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.