Hizkuntza ukipena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,67 KB

Zer dira Bruner-ek azaldutako formatuak? Zer-nolako funtzioa betetzen dute ume txikiaren Hizkuntza jabekuntzaren bilakaeran?
Helduaren Eta umearen arteko interakzio patroiak dira, testuinguru mugatu, egonkor eta Familiarretan garatzen direnak eta behin eta berriz errepikatzen direnak. Partaide bakoitzaren rola zehaztuta dago eta umeak rola menperatzen duenean Rolak trukatu egingo dira. Hasieran heldua izango da harremana kontrolatu eta Zuzenduko duena. Bestalde formatuak, umearen bizitzaren eguneroko errutinen Inguruan gertatzen dira, hala nola, jana, loa, garbiketa, jolasa etab. Formatuek laguntzen dute pertsonen, ekintzen eta gauzen artean erlazioak Ezartzen.Bi formatu mota daude:

Arreta Bateratuko formatuak: helduak eta haurrak une berean arreta objektu jakin Batean jartzen duteneko interakzioak. Adibidez: irudi-liburuen irakurketa.

Ekintza betratuko formatuak: Heldua eta haurra objektu jakin batera dabiltzaneko interakzioa. Adibidez: Hartu-emoneko jolasak, sartu-aterakoak …Funtzioakà Formatuek interpretazio marko gisa funtzionatzen dute. Alde batetik, umearentzat ulergarriagoa egiten dute haren inguruan gertatzen Eta esaten dena. Bestetik, umearen parte-hartze aktiboa errazten dute. Gainera Umeari oinarrizko termino eta ehgitura linguistikoaz hornitzen dute.

“Hitz egiten ikastea hiztegia eta egitura limguistikoak Eskuratzea da.” Iruzkina egin kontuan izanik hizkuntzaren jabekuntzaz klasean Azaldu ditugun ideak. Atera dezakegu ondoriorik hizkuntzaren irakaskuntzarako?

Hitz egiten ikastea hiztegia eta egitura linguistikoaz Eskuratzeaz gain, hitz egiten ikasteko beste hainbat gauza bereganatu eta Barneratu behar ditugu. Alde batetik, komunikatzeko gaitasuna funtzeskoa da, hizkuntza tresna gisa erabili behar da.  Hitz egiteko hizkuntza noa erabili behar den jakin behar dugu, hau da Hizkuntza erabiltzea garrantzitsuena eta funtsezkoena da hitz egiten ikasteko. Horregatik, eskoletan eta geletan hizkuntza erabiltzeko aukera handiak eskaini Behar ditugu, umeek hitz egiten ikas dezaten.

Autore Batzuek eskolan egiten diren hizkuntza-erabilerak Aipatzean"harremanetarako hizkuntza" eta "hizkuntza Akademikoa" bereizten dituzte. Azaldu zer diren eta baita bereizketa Horrek eskolan duen garrantzia ere.

Eskolan Bi hizkuntza-erabilera lantzen dira: harremanekoa eta akademikoa. Hala ere, eskolan indar eta presentzia gehiago dauka hizkuntza akademikoa da.-Harremanetarako Hizkuntza: etxean, kalean, lagun artean modu espontaneo batean garatzen den Hizkuntza da eta ahozko erabilerarekin dago lotua. Hemen eta orain printzipioan Oinarritzen da, beraz, testuinguru ez linguistikoaren laguntza handia du. Esanahia negozia daiteke eta ez du zertan egokia izan behar. Egitura Linguistiko sinpleak  eta lexiko ezgauna Erabiltzen da eta kogntiiboki eskakizun gutxikoa da.

Hizkuntza akademikoa: eskolan, era sistematikoan, ikasten Den hizkuntza mota da eta idatzizko erabilerarekin dago lotua eta hainbat Erregistro eta forma dauzka. Ez dauka testuinguru ez linguistikoaren Laguntzarik eta esanahia ezin da moldatu testuan dagoelako. Sintaxi konplexua Eta lexiko espezifikoa eta konplexua erabiltzen da. Erabilera honek kognitiboki Eskakizun handia eskatzen du.

Azaldu elkarrizketaren garrantzia eskolan:

Elkarrizketa oso Garrantzitsua da eskolan, honen bidez umeak espresatuko dira eta kontatuko dute Nahi dutena. Mintzatuko dute kezkatzen  Edo interesatzen zaizkien gauzez. Elkarrizketaren bidez kontzeptu Desberdinak barneratzen dituzte; besteek ulertzea, hau da, nahi duguna azaltzea Eta besteak esfortzu gabe ulertzea; txandak errespetatzea; gai bat besteekin Konpartitzen ikastea, informazioa trukatzea, gaiari buruz galderak egitea eta Ez denean ulertzen galdetzea;  gaiari Buruz hitz egin baino lehen ondo jakitea zer esan nahi dugun eta nola besteak Ulertzeko; gaiaz bakarrik hitz egiten ikastea eta gauzak argi azaltzea.

H2ren jabekuntzan lagungarria izateko input Linguistikoak ulergarria izan behar du. Esan zergatik eta azaldu irakasleak Egin dezakeena ziurtatzeko umeak ulertuko duela esaten zaiona.

Inputak intake gisa funtziona dezan ulertua izatea da Kontua. Ulertzean datza hizkuntza ikastearen gakoa. Ulertze horretarako Jatorrizko ez diren hiztunei zuzendutako hizketa, ez da jatorrizko hiztunei Zuzentzen zaien bezalakoa.  Inputa zarata Hutsa ez izateko hurrengo baldintzak bete beharko ditu, hezitzaileak umearen Ulermena ziurtatzeko: -

Fonetika-fonologia:

Ahoskera argia, mantsoago hitz egin, pausaldiak gehiegi nabarmentzea, Gehiegizko intonazioa.. -

Morfologia eta Sintaxia:

Esaldi laburrak, perpaus menderatu gutxi, erregulartasun gehiago Adierazpenetan, aditz gehiago orain aldian, elipsi eta proforma gutxi, galdera Gehiago, lokailu eta markatzaile gehiago…-

Semantika:

Izen eta aditz gehiago, lexiko gutxiago, hizketa gai sinpleak, esamolde berezi Gutxi… Aipatutakoak praktikan jartzeko elkarrizketak eragin handia dauka, batez Ere jatorrizko hiztunen eta jatorrizkoak ez direnen arteko elkarrizketetan. Azken Finean, elkarrizketaren helburua komunikazioa eta kontaktua izango dira. Solaskideari egokitzeko eta momentu oro solaskideak ulertzen duela ziurtatzeko Guztiz baliagarria da. Hiztun berriari hizkuntza ekoizpenean urratsak egiteko Bidea ematen dion euskarria da.

Azaldu Literaturaren ekarpena H2ren ikaskuntzarako

Haurrei eskaintzen dizkiogun inputak beraien interesekoak izan behar Dute, umeek horiek ulertzeko ahaleginak egin ditzaten eta hizkuntza berri hori Erabiltzeko gogoa piztu dadin. Literatura, gehienetan, gogoko baliabidea izaten Da, haurrek izugarri disfrutatzen dute ipuinekin, kantekin, errima edo Poemekin, aho-korapiloekin... Eta, horregatik, eta literaturak hizkuntzaren Jabekuntzan duen eragin positiboa dela eta, baliabide hauek oso presente egoten Dira Haur Hezkuntzako geletan. Hizkuntzari buruzko informazioa emateaz gain, Baliabide linguistiko ezberdinak gerturatzen dizkiete haurrei. Gainera, Umeengan oihartzun emozionala dute eta beraien arreta eta interesa erakartzeko Joera daukate. Honen adibide argia dira ipuinak. Emozionalki eragin handia Duten ipuinek haurren hizkuntza jabekuntzan eragin oso positiboa izaten dute. Hausnarketak sorrarazten dituzte, haurrek protagonisten hitzak edota Istorioaren pasadizoak errepikatzeko joera izaten dute, beraien nortasun eta Mundua eraikitzen den bitartean, beraien hizkuntza aberasten delarik.Azkenik, Literaturak haurren munduan duen garrantzia handia dela eta, hizkuntzarekiko Harreman ludiko, afektibo eta sortzailea indartzen da.


Entradas relacionadas: